Dinosauroek ez zuten orro egiten

Texaseko Unibertsitateko (AEB) ikerlari talde batek gaur egungo hegaztien bokalizazioa aztertu du, haien arbaso dinosauroek egiten zituzten soinuak ondorioztatu nahian. “Emaitzek erakusten dute ahoa itxita bokalizatzeak gutxienez hamasei arkeosaurotaraino eboluzionatu duela (taldeak hegaztiak, dinosauroak eta krokodiloak hartzen ditu barne). Egun tamaina handiko espezieek, zisneen tamainakoak gutxienez, horrela bokalizatzen dute”, dio Chad Eliason ikerlariak. Hala, ostruken estalaldiko urrumen antzeko soinuak egiten zituztela ondorioztatu dute. Dagoeneko badakigu dinosauro gehienek kolore biziko lumak zituztela. Eta orain orroen ordez urruma egiten zutela diote. Filmetako dinosauro espezie beldurgarriak desagertzeko bidean daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleontologia
Gizakia uste baino lehenago iritsi zen Amerikara

Horixe dio behintzat 1992an San Diegotik (AEB) gertu eraikitzen ari zen autobide batean topatutako mastodontearen hezurrek. Hezur horiek animalia hil berritan harriz hautsi izanaren markak dituzte, hezur-muina ateratzeko asmoz. Gainera, alboan ingude eta mailu gisa erabilitako... [+]


Zein animalia da benetakoa?

Cuckfield (Ingalaterra), 1822. Mary Ann Mantellek hagin handi fosildu bat aurkitu zuen Tilgateko basoan. Aurkikuntzaren berri senarrari eman zionean, hark, Gideon Mantell (1790-1852) geologoak, eremua miatu zuen beste arrasto batzuk aurkitu arte, eta horiek aztertzeari ekin... [+]


Lucy ez da gure arbasorik zaharrena

1974an haren hezurrak Etiopian aurkitu zituztenetik, Lucy (argazkian) jo izan da gure arbasorik zaharrentzat. Australopithecus afarensis espezieko arrastoek 3,2 milioi urte dituzte. Hogei urte inguruko eta metro eskaseko emakumearen 52 hezur aurkitu zituzten, eskeletoaren %40,... [+]


Zaila izango da dinosauroak berreskuratzea

Jurassic park eleberrian Michael Crichtonek dinosauroen itzulera imajinatu zuen. Eltxo batek odolean garraiatzen zuen ADNaren klonazioari esker musker erraldoiak Lurrean berragertu ziren. Steven Spielbergek eraman zuen zinemara istorioa.

Berriki Proceedings of the Royal... [+]


Eguneraketa berriak daude