1936ko irailean Bilbon zegoen Banco de Españatik bost urre kutxa atera eta Ondarroako txalupatan Baionara eraman zituzten gauez. Operazio arriskutsu horri esker gudarientzako milaka fusil erosi ahal izan zituen Agirreren gobernu eratu berriak Txekoslovakian.
Felix Otxoantesana Mariñelaren etxeko atea gauerdian jo zuten, Baionara gasolio bila joan behar zela-eta Ondarroako batzokian azaltzeko; han esan zioten espedizioaren egiazko misioa zein zen: “Euskadiko diruak” mugaz bestaldera pasa behar zituzten gau horretan bertan, banketxe seguru batean sartu eta armak finantzatzeko. 1936ko irailaren 4a zen, hurrengo egunean hartu zuten Irun faxistek.
Militarrek uztailean kolpea eman orduko jabetu ziren errepublikarrak arazoak izango zituztela armak lortzeko. Frantziako Gobernu ezkertiarrak laguntza ukatu zion Espainiakoari, Europako estatuek adostutako armak saltzeko debekuaren baitan. Hala, EAJko buruzagiak irtenbide bila hasi ziren, eta Eliodoro de la Torre, Anton Irala eta Telesforo Monzonen sukalde lanari esker Banco de Españaren Bilboko egoitzan zeuden urre lingote, akzio eta bestelako balioen bidez atzerrian armak erosteko operazioa jarri zuten martxan.
Irungo porrotak azkartu zuen dena, Gipuzkoa osoa faxisten esku geratu baitzen egun gutxiren buruan. Bilboko espioitza sareaz mesfidati, urrea Ondarroatik eramatea erabaki zuten. Horretarako isilpean eta azken orduan ibili ziren, konfiantzako tripulazioa izateko. Halaxe jo zuten Mariñelarengana, baita Abraham Bedialaunetarengana ere, besteak beste. Ondarroako Historia Zaleen elkarteak haien testigantzen berri emana du bere urtekarian: “Gobierno de Euskadiko diruak eroan genituen: bost kaxa urre”, kontatu zuen Bedialaunetak.
Bost kaxa urre –beste zenbaiten arabera sei– txalupa motordun banatan (Itxaropena, Lauanaia, Bedialauneta anaiak, San Jose, eta Sagrada), harrapatuak izanez gero “denak batera eraman barik”. Karabineroen moilan kargatu zuten urrea, baina txalupetako batek hondoa jo eta lau irten ziren azkenean Baionarantz, haietako batean bi kutxa eramanda. Han ziren Monzon eta De la Torre, batzokia operazio base hartuta.
Joanekoan arazo larririk ez zuten izan –Getariako guardakosta faxistak jarraitu zituen alferrik–, baina dirudienez, Monzon zorabiatu egin zen: “Gonbitoka hasi eta salto Pasaiara”. Lehorretik pasa ei zuen muga buruzagi bergararrak, Bidasoako zubiak ixtear zirela. Nolanahi ere, altxorra Credit Lyonnais bankuan sartzea lortu zuten azkenean, kostata, “lapurtutako dirua” zela baitzioten iparraldean jadanik ugari ziren agente frankistek. Egiaz, euskal estatutua oraindik onartu gabe zegoen, EAJk hartutako erabakia izan zen hura.
Anton Iralak 80ko hamarkadan gutun batean idatzita utzi zuenez, diru horrekin 5.000 mauser fusil eta sei milioi kartutxo erosi ahal izan zituen Monzonek Txekoslovakian, Hanburgoko portutik Euskal Herrira ekarriak Lezo Urreiztieta itsasgizon abertzalearen gidaritzapean, Euskadiko Gobernua osatu eta gutxira: “Garaiz iritsi ziren eta frankistek Elgetan egindako erasoaldia gelditzeko erabakigarriak izan ziren”.
Ez ordea Ondarroa Molaren tropen hankapetil libratzeko. Itzuli al ziren garaiz euren herrira urrea garraiatu zuten ondarroar txalupa eta marinel haiek? Baiona inguruan kargamentua utzi eta ziztu bizian egin zuten atzera bidaia, ez arrisku gabe. Lauanaiak ihesean ibili zen Almirante Cervera korazatu militar erraldoiak harrapatu ez zezan, eta Bedialauneta anaiak hegazkin faxistek tirokatua izan zen. Salbu iritsi ziren baina, oraindik errepublikarren esku zegoen Ondarroara. Haiek guztiek ongi asko merezi dute, Iralak dioen moduan, “oroimen berezia eta pentsio bat”.
Urriaren 1ean Ondarroan ospatuko dugun Argia Egunean aukera izango dugu bertatik bertara ezagutzeko txalupetan garraiaturiko urrearen historiaren eta 1936ko gerrako beste pasarte batzuen eszenatokiak.
Ondarroako Historia Zaleak elkartearen partaidetzarekin Saturraranera joan-etorria egingo dugu eta bidean hainbat geldialdi izango ditugu. Besteak beste, frankistek kartzela bihurtutako leku berean arnastu eta ezagutuko dugu emakume presoek bizi izandakoa. Gurutzatuko dugu Molaren tropak sartu zirenean zutik geratutako zubi bakarretakoa, eta ikusiko dugu zer ibilbide egin zuten senideak “etsaiaren zelaigunean” zituztelako 1937ko otsailean Ondarroatik eta beste hainbat herritatik egotzitako emakume eta haur errepublikarrek.
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Ibilbideari saria jasoko du Zenbat Gara-k, eta Proiektuari saria Kanaldude telebistak. Sari banaketa ekainaren 3an izango da, Bilboko Kafe Antzokian.
Ekopol ikerketa-taldeko Jon Iñaki Sasia Santos, Gorka Bueno Mendieta eta Iker Etxano Gandariasbeitia kideek Amalur EIS ingurumen-informazioko sistema aurkeztu dute. Egileek azaldu dutenez, sistema horrek ingurumen-inpaktuak kalkulatzen ditu, Kutsatzaileen Isuri eta... [+]
Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
Euskal Herriko hainbat arlotako 196 pertsona ezagunek Aroztegiako auzipetuen aldeko manifestua aurkeztu dute Iruñean astearte goizean. Errepresioa eta Aroztegiako proiektuak ordezkatzen duen garapen eredua salatu dituzte. Astelehenean hasiko den epaiketa salatzeko ekintzak... [+]
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
Espainiako lau pertsonaren gorpuak identifikatu dituzte. Urduñako desobiratze lanak 2024ko abenduak amaitu ziren eta guztira 93 pertsonaren gorputzak berreskuratu zituzten. Aurkikuntza berriekin, hamazazpi pertsona dira jada identifikatu dituztenak.
Hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaitegiak, baina ez du zigorra bete beharko. Azken hamarkadan, dozenatik gora emakumek salatu dute aktore frantziarraren sexu erasoen biktima izan direla. 2021ean Les volets verts filmaren grabaketan eraso ziela salatu zuten bi... [+]
Green Capital Development enpresak bi urte izango ditu proiektua egikaritzeko, baina aurretik jarduera edota obra udal baimenak eskuratu beharko ditu.
“Pantailak utzi erronka” hasi dute, maiatzaren 13tik 22ra, Ipar Euskal Herriko 25 eskolak eta 2.445 haurrek. “Hasi aitzin, beldurra dute gazteek, ez direlakoan desafioa betetzera helduko. Gero, indar kolektiboak hartzen du gain”.
AEBen bitartekaritzarekin larunbatean adostutako su-etenak badirudi bi aldeen arteko tentsioa murriztu duela. Halere, Narendra Modi presidenteak ohartarazi du Indiak ez dituela ekintza militarrak amaitu, baizik eta "eten tarte baterako". Islamabadeko eta New Delhiko... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Elkarteak salatu du okupatutako etxebizitza 1.615.000 euroan erosi zela 2021ean, eta egun 2.980.000 euroAn saltzen dela. Okupazioak iraun bitartean, espekulazioak sortzen dituen arazoez mintzatu dira etxeko egongelan. Balkoian Espekulazioa: biztanleentzat etxebizitzarik ez... [+]