TTIP edo demokraziaren heriotza

Atlantiko gaineko Merkataritza eta Inbertsioetarako Partaidetza (TTIP) ezagun bilakatu zaigu azken urteetan. Ez da kontu berria, hala ere. Duela hogei bat urte enpresa multinazional batzuk, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) babesarekin saiatu ziren AMI (Inbertsiotarako Aldeanitzeko Akordioa) indarrean jartzen, baina oposizio gogorraren ostean bertan behera geratu zen multinazionalen proiektua. Saiakera ezerezean geratu zen, baina itzultzeko asmoz.

Europako Batzordeak oraindik negoziatzen jarraitzen du TTIPa, baina erakunde horretan indarra duten zenbait kidek, hala nola Frantziako Estatuko Gobernuak edo Alemaniako alderdi sozialdemokratak, jadanik negoziazio horiek eten egin behar direla diote. Hala ere, kontuz, datorren urtean bi herrialde horietan hauteskunde nagusiak dituzte eta badakite, jakin ere, hiritar andana TTIParen aurka dagoela, eta oraingoz ez zaie interesatzen negoziatzen jarraitzea. Beraz, hauteskunde horien ondoren, ziurrenik, berriro ere aurrera jotzeko asmoa izango dute.

Horrez gain, datorren urrian Kanada eta Europar Batasunaren (EB) arteko oso berdintsua den akordioa, berau ere ezkutuan, sinatzekoak dira. Hitzarmen hori sinatzen bada, AEBei ateak irekiko zaizkie EBn beren ondasun eta zerbitzuak komertzializatzeko, AEBek ateak irekita izango dituzte Kanadatik EBra sartzeko, jadanik bi herrialde horiek, Mexikorekin batera, NAFTAko kide direlako. Haatik, Kanada Troiako zaldia izango da EBn eta AEBetako ondasun eta zerbitzuen inbasioa jasango dugu lurralde hauetan, beren kalitate, langile eta ingurumenaren babesaren kaltetan. Gainera, jatorrizko izendapena ere ezabatu nahi digute.

Gure sistema demokratikoa edo geratzen zaigun demokrazia urria jota geratuko da eta
kudeaketa hori
multinazionalek
burutuko dute

Uda aurretik, Eusko Jaurlaritzako kontseilari bati entzun genion euskal industriak hobekuntza izango zuela TTIPa onetsi ostean eta lehenbailehen egikaritu behar dela. EAEko hauteskundeak direla eta, komenigarria izango litzateke TTIPi buruz eztabaidatzeko eta legebiltzar berria osatu bezain pronto bertan eztabaidatzea eta ebazpen bat onestea, jadanik Walonian egin den moduan. Sinbolikoa izango da, baina garden geratuko da alderdi bakoitzaren jarrera epe ertain eta luzean jasango ditugun ondorio larriak epaitzeko.

Ez dakit gure kontseilariak nondik atera dituen kontu horiek. Jakin badakigu, egun muga zergek apenas garrantzirik dutela. Ohiko merkantzien gainekoa ez da %2 baino gehiago. Nekazaritza ondasunek babes handiagoa daukate EBn sartzean eta muga zerga horiek deuseztatzen badira, Europako nekazari txikiarenak egingo du,eta okerrago euskal nekazaritzarenak. Izan ere, Mexikok bat egin zuenean AEB eta Kanadarekin, 1995ean NAFTA sortu ostean, bi milioi eta erdi nekazari txikiek beren arto eremuak utzi behar izan zituzten eta hirietara migratu, AEBetatik arto subentzionatua Mexikon saltzen duelako.

Bestalde, AEBetako Nekazaritza Sailak egin ditu zenbait hurbilketa jakiteko nolako eragin ekonomikoa izango duen TTIPak. Bi agertokiren arabera, EB galtzaile ateratzen da. Lehenengo agertokian, muga zerga apalekin, AEBetako esportazioak 5.500 milioi dolarretan igoko lirateke eta EBkoak 800 milioietan. Muga zerga eta merkataritzarako oztopo oro kenduta, AEBetako esportazioak 10.000 milioitan handituko lirateke eta EBkoak 2.000 milioi dolarretan. Agerikoa da nor izango den garaile.

Multinazional iparramerikarrak kexu dira AEBetako botikek EBn saltzean osasunean eraginik ez dutela frogatu behar delako, hemengo arautegiaren arabera. Aldiz, AEBetan, kaltetutako pertsonak demostratu behar du edozein ondasun edo botika kaltegarria dela. Beraz, bigarren metodo hori  ezarri nahi dute gure artean, Europako prebentzio sistema saihestuta.

Halaber, gure sistema demokratikoa edo geratzen zaigun demokrazia urria jota geratuko da eta kudeaketa hori multinazionalek burutuko dute: gobernu batek herritarrak babeseko neurriak hartzen baditu, neurri horiek sortuko duten “mozkin galdua” kalkulatuko dute eta gobernu horrek bere aurrekontuen bidez ordaindu beharko die enpresa erraldoiei. Gobernu demokratiko eta enpresa erraldoien arteko gatazkak konpontzeko epaile ez-profesionalak izendatuko dituzte, epaile arruntek burutu ordez, abokatu bufete ospetsuetako juristak izango baitira epaile. Beraz, Montesquieuren botere banaketaren teoriak berea egingo du multinazionalen mesedetan.

Ziurrenik, oraingoz bederen, TTIParen negoziazioak bertan behera geratuko dira eta Barack Obamarentzat izugarrizko porrota izango da, baina luze baino lehen, berriro, mahaiaren gainean azalduko zaigu, etsaiak ez baitu inoiz lorik hartzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude