Lurrikarak atzemateko, dragoiak

Zhang Hengek duela ia 2.000  urte asmatutako sismografo originala ez da gorde. Goiko irudikoa erreplika bat da, jatorrizkoa baino askoz txikiagoa, 40 zentimetro luze besterik ez baita.
Zhang Hengek duela ia 2.000 urte asmatutako sismografo originala ez da gorde. Goiko irudikoa erreplika bat da, jatorrizkoa baino askoz txikiagoa, 40 zentimetro luze besterik ez baita.

Luoyang (Txina), K.o. 132. Zhang Heng (78-139) kartografo, matematikari, astronomo, margolari eta idazleak lurrikarak antzemateko gailu bat aurkeztu zuen Ekialdeko Han dinastiaren gorte inperialean, sismografo modernoak asmatu baino 1.700 urte lehenago (Milne, Ewing eta Grayk Japonian garatuak, 1880ko hamarkadan).

Zhangen sismografoa brontzezko pitxer handi moduko bat zen, bi metro inguruko diametroa zuena. Puntu kardinalak seinalatzen zituzten zortzi dragoi zituen erantsita eta dragoi bakoitzak kobrezko bolatxo bat zeukan ahoan. Lurrean, zortzi dragoien azpian, beste hainbeste igel zeuden, horiek ere puntu kardinaletan kokatuta, ahoa zabal-zabalik. Lurrikara gertatzen zenean pitxarraren hutsuneak dardararen anplifikadore moduan jokatzen zuen eta pendulu bat mugiarazten zuen. Penduluak barruan zeukan mekanismoa abian jarri eta dragoietako batek zeukan bolatxoa askatzea eta igelaren ahoan sartzea eragiten zuen. Metalen talkak egiten zuen zaratak jakinarazten zien ingurukoei lurra dardarka hasi zela eta bola irentsitako igelak adierazten zuen lurrikara zer norabidetan gertatu zen.

Zhang Hengen seismo detektagailuari ezin zaio teknikoki sismografo edo sismometro deitu, lurrikararen intentsitatea ez baitzuen neurtzen; sismoskopio esan beharko genioke, mugimendu sismikoa gertatu zela soilik adierazten baitzuen.

Baina badirudi zientzialari eta artista txinatarraren tramankulua oso zehatza zela. Behin, 143. urtean, sismoskopioak lurrikara izan zela adierazi zuen, mendebaldeko dragoiak bola askatuta. Baina Luoyangeko gortean ez zuten dardararik txikiena ere sumatu. Besteak beste, ilargi eklipseen azalpen zuzena eman eta egutegia urtaroekin bat etor zedin egokitu zuen jakintsuaren asmakizunak kale egin ote zuen?

Handik egun batzuetara mezulari bat iritsi zen jauregira, esanez lurrikara bat izan zela Gansu probintzian, Luoyangetik 600 bat kilometrora, mendebaldean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude