Ipuin bat, besterik ez

Otsoaren ipuina
Véronique Caplain
Irudigilea: Grégoire Mabire
Itzulpena: Aiora Jaka
Ttarttalo, 2015
28 orrialde; haurrentzat

“Aitatxo? Irakurriko diguzu ipuin bat?”. Galdera inozente hori dugu album honen hasieran; eta itxuraz oso kontu sinplea eta inozentea dirudiena korapilatzen joango da aurrera egin ahala.

Otsoaren ipuina du izenburu Véronique Caplain eta Grégoire Mabireren liburu honek eta gure artean, gizakion artean, otsoa beti animalia gaiztoa, indartsua eta indarkeria zalea, erasotzen eta hiltzen duen animalia moduan ikusi izan bada, pentsa zer usteko duten ahuntzek... Istorio honetako protagonistak Aker aita, eta Antton eta Xixili antxumeak dira eta.

Narratzaileek, testuaren bidez eta irudien bidez istorioa narratzen diguten biek, aita eta umeen arteko istorioa kontatzeaz gain, aitak irakurtzen duen liburuarena ere azaltzen digute, bien artean egoera paraleloak sortaraziz jolas polita sortuz, gainera. Aita irakurtzen hasi da: “Negua da eta hotz handia egiten du kanpoan. Basoan, otso bat janari bila dabil. Egunak eta egunak eman ditu jan gabe, eta gose da, hain gose, non hortzak dardarka hasi baitzaizkio: KLA! KLA! KLA!”. Une horretantxe, zarata arraro bat entzun dute kanpoan: KLA! KLA! KLA! (…) Itzul gaitezen gure ipuinera: “Herritarrak beldur dira; hain beldur, non ateak giltzaz itxi baitituzte. KLIK KLAK!”. Une horretantxe, zarata arraro bat entzun dute etxean: KLIK KLAK!”.

Aita irakurtzen ari den liburuko egoerak beren etxean, beren inguruan errepikatzen direla sentitzen dute; eta ikaratu egiten dira antxumeak. “Otsoa izango da? (…) Bai, zera! Ez da posible. Gure basoetan ez dago otsorik”.

Eta aitatxoren erantzun horrekin antxumeak lasaitzen direla ematen du.

Ikusleak, baina, argi eta garbi nabarituko du umetxoei erantzun hori eman arren aker aitaren begiradan gero eta larritasun, gero eta ikara handiagoa ikusten dela.

Amaieran, jakina, irakurlearen irribarrea bilatzen da. Hain adoretsuak diren horiek ere beldur izaten direla; aitatxok ere bere burua ezkuta dezakeela eta ezkutatzen duela kuxinen azpian! Eta orduan umetxoek “Ipuin bat besterik ez da. Ipuin bat, besterik ez”, esanez amaiera ematen diote liburuari (irakurtzen ari ziren liburua besopean, lasai, besaulkian erdi jolasean, harridura eta kuriositate aurpegia dutelarik, kuxinen azpian ezkutaturik, aurpegi erdia bakarrik bistan duen aitari begira).

Istorioan ageri den narrazio honez gain badira irudien bidez azaltzen zaizkigun beste kontu asko. Sentimenduen eta sentsazioen deskribapenak, espazio eta tokien sinpletasunaren bidez ikuslearen begirada garrantzitsuenera bideratzeko asmoa… eta baita ere aitatxoren presentzia etxean, etxeko lanak egiten, sukaldean, arropa garbitzen eta zintzilikatzen, haurren ardura bere gain hartuz. Alegia, umorezko kontu horrez gain, otsoaz gain, beste kontu ugariri erreparatzeko moduko istorio bitxia da Otsoaren ipuina hau.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude