Txapeloaz


2016ko irailaren 18an

Smithsonian Fundazio estatubatuar ahaltsuak Euskal Kulturari eskaini dio Washingtonen egin ohi duen folklore jaialdi erraldoia. Eztabaida izan da euskal ordezkaritza folklorikoegia ala justu kontrakoa, folklorearekin akonplejatua izan ote den. Nik bigarrena diot, eta salatu nahi izan dut euskaldunok Ameriketan erakutsi dugula gure folkloreaz lotsatzen garela.

Munduko kultur ondare bizia ezagutzera ematea du helburu Smithsonian Folklife jaialdiak.

Antolatzaileek euskal agintariei egindako eskaera argia zen: euskal folklorea, ondare tradizionala ezagutu nahi zuten. Euskaldunak moderno itxura eman nahiarekin obsesionatuta aritu gara: Innovation by culture lema jarrita euskal ordezkaritzari gure konplexuak behin eta berriz agertu dira programan: bertsolaritza Modern bertsolaritza izan da, sukaldaritza Innovative Gastronomy, herri kirolei buruz aritzerakoan Innovative Technologies in Sport eta euskal dantzaz hitz egiteko New Paths in Basque Dance.

Gure folkloreaz lotsatzen gara, eta ondorioz, ez dugu gure kultur ondarea ezagutzen. Edo alderantziz ote da? Ez dugulako ezagutzen lotsatzen gara gure kultur ondareaz? Ez dakit zein den oiloa eta zein arrautza, baina biak ditugu gurekin.

Washingtonen, euskal dantza ezagutzera emateko saioetan Txapeloaz dantza erakusten aritu dira euskal ordezkariak. XIX. mendean, Ameriketako Estatu Batuetan, Ingalaterratik iritsitako dantza inozo xamar bati aldaketa txiki baina iraultzailea egin zioten. Esaldi bakoitzaren bukaeran bikote aldaketa antolatu zuten. Gaur egun arte dirauen arrakasta izugarria eman zion horrek. All American Promenade izenarekin ezagutu zuten Eskandinavian XX. mendean eta Aleman’s marsj izenarekin hedatzen jarraitu zuen Europan barrena. 1970eko hamarkadan Frantziako Chapelle des Bois herrian ikastaro batean erakutsi zuten. Han ikasi zutenek, dantzaren izenarekin akordatu ezin eta Chapelloise [Chapellekoa] deitzen hasi zitzaizkion. Euskal Herrira Patxi Perezek ekarri zuen 1990eko hamarkadan. Chapelloise gurean Txapeloaz da, dantza bera, izen bera, grafia euskaratuta.

Ondorioa? Ipar Amerikako dantza bat erakutsi diegula euskaldunok estatubatuarrei, euskal dantza delakoan eta milaka urteko gure kultur ondarearen erakusgarri. Euskal Herrian artista handiak ditugu tangoa, capoeira edo hip-hop-a dantzatzen, eta modernoak eta kosmopolitak garela erakutsi nahi izanez gero horien ikastaroak eta erakustaldiak eman genitzakeen Washingtonen. Susmoa dut, ordea, ez gaituztela gonbidatu Ameriketara bufaloak ehizatzen eta bakearen pipa erretzen erakustera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude