Zapalkuntzen zauriak lantzen

  • “Bizi ditugun zapalkuntza sistemek nabarmen eragiten dute gure gorputzetan. Horregatik, bizipenetan arreta jarri eta garapen pertsonal eta kolektiboa lantzeko proposamena luzatu nahi dugu”. Bilgune Feministako Edurne Epelderen hitzak dira,  Osatze Feminista proiektuaren bueltan esandakoak.

Euskal Herriko Bilgune Feminista
Euskal Herriko Bilgune Feminista

Feminismoak aspalditik garatzen duen ideia praktikara ekarri nahi du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Patriarkatuak, inperialismoak, arrazakeriak, neoliberalismoak... pertsonengan eragindako sufrimendua gainditu eta osatzea, gorputzek pairatzen dituzten zaurietan atentzioa jarriz.

Hego Amerikako feministek aldarrikatzen duten sendatze-feministatik hasi dute proiekturako bidea. Izan ere, herrialde horietako eragileen bizipenak oso baliagarriak izan zaizkie.

“Sistema zapaltzaileak eraldatzeko prest azaltzen garen moduan, beharrezkoa da aldaketa pertsonal zein kolektiboa ematea”, adierazi du Epeldek. Arlo politikoan, sozialean, emozionalean zein fisikoan eragiteaz ari da: “Kolektibo politiko zein sozialak,  pertsona askeak, osoak eta burujabeak bultzatzeko espazioak ere badirela sinesten dugu”. Militantzia eta

Edurne Epelde,
Bilgune Feminista:
“Borrokan ere, edozein eten da baliagarria. Gure buru eta gorputzei plazer eta atsedenerako espazioak eman behar dizkiegu”

esperientzia, indargune, ahalduntze eta osatze bide gisa ulertzen dituzte eta ez pertsonak erraz “erretzen” dituena. “Borrokan ere, edozein eten da baliagarria. Gure buru eta gorputzei plazer eta atsedenerako espazioak eman behar dizkiegu”. Finean, aldarrikapenak bizipen bihurtzeko ahalegin praktikoa dela diote, aldaketa bi norabidetan ematekoa: indibidual zein kolektiboan.

Hamaika zainetatik barna

Horretarako hamaika bide planteatu dituzte, “osasunaren autogestioak esparru guztiak hartzen baititu”. Emozioak, elikadura burujabetza, denboraren erabilera, artea eta sorkuntza, sexualitatea eta plazera kontuan hartuta ari dira materiala prestatzen, diziplina ugaritan oinarrituko dena: yoga, taichia, elikadura osasuntsua, biodantza, musikoterapia, emozioen lanketa, meditazioa...

Norberaren zein arbasoen jakintzak (aitona-amonen aholkuak, sendabelarrak...) aintzat hartuta antolatzen ari dira. Oraintsu, egonaldi batean jarri dute hau guztia praktikan: “Elikadura, loa, gure arteko afektibitatea, konplizitatea... zaindu ditugu. Tailerrak eta eztabaidak izan ditugu eta zenbait ideia praktikan jarri; bileretan gorputzari toki handiagoa egitea, esaterako”.

Momentuz Bilgune Feministaren baitan ari dira, baina Euskal Herriko eragileekin partekatzea dute helburu: “Asko sufritu duen herria da hau. Sufrimenduak utzitako zauriak osatu beharra dago”.


Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Analisia
Araba: Zer isla elektoral izango du aldaketak?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nabarmentzen ari da, Araba erabakigarria izan daitekeen herrialde bihurtuta. Dinamika hori ulertzeko, azken hamarkadan Araban izandako hauteskunde-bilakaera aztertu behar da. Hiru aldi... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude