El hereje


2016ko irailaren 18an

Udako atseden-egunak bi monasteriotan eman ditugu Gaztela Zaharrean. Inguru hartara gindoazenez, eta neukan zor bat kitatzeko, Miguel Delibesen El hereje eraman nuen irakurgai. Gaztelako lehen protestanteetako baten bizipenak kontatzen ditu nobelak maisukiro. XVI. mende erdialdera, Inkisizioak luteranoen aurka ekiten diolarik, Espainiatik irtetea erabakitzen du protagonistak; Nafarroako Zilbetin mugalariaren etxera iristen denean beste aldera pasatzen lagun diezaion, atxilo hartu, Valladolidera eraman, epaitu, torturatu eta...

Bakoitzak ikusiko du zer egin irailaren 25ean. Baina herejeak beharrezkoak dira gizarteen osasunerako. Noiz izango ote da posible “hereje” guztiak hauteskundeetara aurkeztea?

Hala beharko zuen, eta liburua bukatzen ari nintzela zabaldu zen EAEko hauteskundeetara aurkezteko Otegiren inhabilitazioaren berrespena. Zenbait hedabidetako iritziak irakurrita, ezin saihestu ondorioa: ia bost mende igaro arren, eta aldeak alde, Espainian oraindik indartsu dagoela herejeak “sortzeko eta erretzeko” joera zahar hura. Lehen erlijioa zen aitzakia, orain Espainiaren batasuna (gehi ETA, ahal bada).

Oporretan izan ditugun solaskideen arabera, gaur egun batez ere Katalunian dituzte herejeak, eta agian bakarren bat Euskal Herrian, baina oro har euskal herejeok ez gara oso arriskutsuak orain. Estatu osoko zenbaketan boto gutxi gara, Gorteetan aulki gutxi, geure artean banaturik gaude, eta gutarren aurrean ahoa berotu arren, ahulak gara Estatuaren tresna guztien aurka; aritmetika parlamentarioak opariren bat egin ezean, gutxietsi edo erabili egiten gaituzte. Dena den, Espainia sakoneko solaskide horiek oso etsita sumatu ditugu beren buruarekin, balizko hirugarren hauteskundeen aurrean; izan ere, ez bakarrik periferian, baizik eta erdian, muin-muinean ditu Espainiak orain arazo potoloak.

Gutxienez, EAEn egin ditzagun geure lanak txukun datozen asteotan. Ez omen da esperimentuetarako garaia. Baliteke. Gobernua kontu serioa da heldutasun gutxiko abenturetarako. Baina aspaldi esana da ez dagoela ardo berria zahagi zaharretan jartzerik. Eta ardo berriaren premia handia dugu, ukaezina baita azken urteotan, krisiaren izenean, ardo ozpindua sartu digutela; halaber, ukaezina da datorkiguna ez dela askoz gozoagoa gastu-mugaren, metaturiko zor publikoaren, (jasanezina omen den) pentsioen egoeraren… estakuruan. 

Bakoitzak ikusiko du zer egin irailaren 25ean. Baina herejeak beharrezkoak dira gizarteen osasunerako. Aurreko haien sakrifizioari esker, gaur egun posible da protestanteok edo beste edonork monasterio katolikoetan atseden-egun eder batzuk igarotzea. Noiz izango ote da posible “hereje” guztiak hauteskundeetara aurkeztea? Noiz izango ote da posible estatuak beste era batera eratzea, nazio burujabeen federazio gisa edo?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude