Lehen Mundu Gerran britainiar armadak proiektu sekretua jarri zuen martxan lurreko lehen motordun ibilgailu korazatuak egiteko. Baina batetik bestera eramaten zituzten burdin pieza handiak gordetzea ez zen erraza eta, horregatik, erregai deposituak edo tangak (ingelesez, tank) egiteko xaflak zirela zabaldu zuten, benetako helburua isilpean gordetzeko. Ibilgailu korazatu hari Mark I izen propioa jarri zioten (argazkian) eta gudu zelaian erabili zuten lehena izan zen. Tramankuluaren izen generikoa, aldiz, lehenago asmatu zuten nahi gabe, proiektua estali nahi izan zutenean. Handik aurrera tank, edo tanke, esan zitzaien.