Zozketak ere komunitatea egiten du

Zazpi hilabete pasa al dira dagoeneko honetaz idatzi nizuenetik? Sailarekin atzo hasi ginela ematen du eta... “Gunea”ri (zozketa eta sarien txokoa) ARGIA proiektuak egindako azken hausnarketen harira egindako aldaketen berri eman genizuen iragan neguan. Euskal Herriko eragile sozialei leku bat ireki nahi izan zaie, beren lana geure egin eta balorean jarri. ARGIAk bere sentitzen baititu (behin eta berriz errepikatuta ere ez gara hau esateaz nazkatzen) eragile horiek lanean diharduten borrokak eta baloreak.

Eta pentsatuko duzu, irakurle, “bai bai, hori guztia oso ondo dago baina orain artekoa behintzat kontatua didazu hilabete batzuk lehenago; eta ezer berririk esaten ez badidazu hiru lerro baino lehen hurrengo artikulura egingo dut salto”.

Leku-aldaketa da berrikuntzatako bat. Gunea saila, irakurtzen ari zaren orri honen ondora ekarri dugu. Urtetan astekarian egin den zozketa edukiz bete ondoren, ARGIAk bidelagun nahi dituen eragileak izanik eta ikusita beti ari garela ARGIAren lagunak, babesleak, irakurleak, komunitatea... eta ARGIA osatzen duen guztiaz hizketan, ez al da logikoagoa Gunea bera komunitatetik gertu egotea? Horra, behintzat, gure gogoeta.

Sari edo eskainitako produktu bakoitza joango da, gainera, azalpen txiki batez lagunduta. Ulertzen baitugu bultzadatxoa dela bai produktuarentzat eta baita eragilearentzat ere. Nolabaiteko erakusleiho izan nahi du ARGIAk, espazio bat ireki eta proiektuak ezagutzera emateko. Baina orain arte balore bati hilabete bat eman bazaio, hemendik aurrera gaiak ere nahastuta joango dira, hau da, balore ezberdinetan oinarritutako produktuen “saskia” eskainiko da hilero. Astero eragile edo elkarte batek eskainitako materialak izango du protagonismoa. Sari hori izango da zozketa-gai webgunean eta ohiko bideetatik zozketan parte hartzen duten ARGIAko kideen artean. Era berean, hurrengo asteko saria zein izango den ikusteko aukera egongo da.

Ezin egin, ordea, eragileen parte hartzerik gabe, ezta? Horretarako ere aprobetxatu nahi dugu tarte hau, herri mugimenduetan, proiektu ezberdinetan murgilduta dabiltzanei zozketan parte har dezaten eskatzeko.

Produktu edo eskaintzaren bat baduzue herritarrari zabaldu nahi diozuena, jarri harremanetan gurekin telefono honetara deituta: 943446815 edo helbide honetara idatzita: gunea@argia.eus.


ASTEKARIA
2016ko irailaren 04a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude