Totemak

Argia
Peru Magdalena        
Elkar, 2016

Badaude gai bat jorratzen duten liburuak deskripzioan oinarrituak, badaude hausnartzeko liburuak filosofiaren zidorretan galtzen direnak eta badaude, azkenik, sentitzeko liburuak. Hauen sokakoak iruditu zaizkit beti Peru Magdalenarenak. Berriztarrak ez du hitzik alferrik esaten, ez du pintzelkadarik zentzurik gabe ematen, ez du jantzi bat funtsik gabe aldean eroango. Bere obra artistikoa, bidaiak, bizitzaren gazi-gozoak... denak dira bilaketa estetiko eta are aszetiko baten bide, eta poesia, ezinbestean, arimaren lanabes. Hutsik (Elkar, 2008) irakurri nuenean begitandu bazitzaidan ederra zentzu sakratuan, Argia honekin ere haren kritika egin nuenean nioen gauza bera diot, alegia, pentsakor eta, era berean, hunkiturik uzteko gaitasuna dauka liburu honek, eternoaren kualitatea dauka: “gau garbian izarrak begiratzea/ zeure azaleko oreztak begiratzea/ unibertsoak errepikatzen dituen patroiak/ edertasun berari begira/ naiz lokartzen”.

Interesgarriak dira, halaber, sorkuntza poetikoari buruz batez ere liburuko aurren-berrian agertzen dituenak, arestian aipatu dugun kezka estetikoa esanahiarekin lotuz: “ene poesiak/ apuntatzen duena bilakatu gura luke/ hitz hutsezko ontzia abandonatu/ horitu eta desegingo den liburua utzi/ eta deskribaezina den dardara bezala segi bizirik/ hiztun gutxi batzuen artean oihartzun eginez// hitzez eta kontzeptuz ehizatu ezin dudan/ laino miresgarria da ene poesia/ oraintxe bertan jaiotzen ari den/ zaldikume baten azalaren usaina/ izartu berritan oroitu ezin dudan amets izartua”.

Poesiaren durundi hori, haurtzaroko irudiekin hasi eta errealitatearekin urtzen den argi zuri erre batean bukatzen dena, Magdalenaren ekarpen itzelena da. Osatzeko eta izpiritua indartzeko poesia-eite bat da, kultua baina sotila, eta meditazioaren eta errezuaren antza har dezake uneka. Harrigarriro leuna, arina eta jostagarria da ostera liburua. Esan dezagun, beraz, zabalik egonez gero misteriorik ez daukan mezua dakarrena, bizitzak berak legez: handia ematen du itxura batean, pentsatzeari utzi eta biziz gero festina lente doan ibaia da.   

Eta kritika labur-labur honetan –zeinaren bidez hertsiki galdegiten baitizuegu Argia hartu eta irakurtzeko– azaldu dugun guztia Peru Magdalenari konturatu barik ateratzen zaiola dirudi; hori da lanketaren eta berezkoa daukanaren sintesiaren seinale.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude