Agur armei

1950eko hamarkadan bipartidismoak bortitz jo zuen nekazarien erresistentziaren aurka. Oldarraldi horretatik bizirik atera ziren apurren kontra operazio militarra abiatu zuen Kolonbiako Estatuak 1964ko maiatzaren 18an. Milaka soldaduk, hegazkinek lagunduta, ezin izan zituzten garaitu gaizki armatutako 48 gerlari. Hori izan zen Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen (FARC) sorrera. Orduz geroztik, gerrilla marxistak, armak eskutan, eskatu du herrialdearen aberastasunaren banaketa justuago bat –Kolonbian %1 lur emankorren %80ren jabe da–. 52 urteren ostean, eta borroka armatua agortutzat emanda, FARCek armak utziko ditu estatuarekin adostutako zenbait neurriren truke.

Argazkia eta testua: Unai Aranzadi
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.