Saharak berri?

Brahim Gali izendatu dute presidente saharar ordezkariek, botoen %73rekin. Atzerrian aukeratu dute, aberria Marokok okupaturik baitute. Aspalditik eta luzerako.

Izan ere, zaharrak berri dira Saharan. Su-etena sinatu zenetik (mende laurdena joan da) egonean dago egoera. Egia da: horren erantzukizuna ezin da berdin banatu alde bien artean. Maroko da immobilista; Frente Polisarioa geldi dago. Normala ere bada: denbora haren alde doa, eta sahararren kontra. Luzatzea planteamendu ona da Marokorentzat, txarra Sahararentzat.

Horrexegatik egiten zait hain ulergaitz Polisarioak (eta ingurukoek) estrategia antzuari eustea. Urteroko liturgia errepikatu, besterik ez da egiten.

Ulergaitz egiten zait Polisariok (eta ingurukoek) estrategia antzuari eustea. Urteroko liturgia errepikatu, besterik ez da egiten

Urtero delako aurten, NBEk Minursoren misioa luzatuko du, baina erreferenduma ez da egingo. Sahararen onerako beste edozein erabaki betatu egingo du Frantziak, eta Espainia isilik izango du ondoan, Segurtasun Kontseiluan eroso eserita. Zergatik ez? Debalde dute eta. Frantzian ia ezagutu ere ez da egiten Mendebaldeko Sahara, eta Espainian inork ez du Sahararen aldeko lan politiko koordinaturik egiten. Keinuak bai, asko; lan politikorik ez, ostera. Elkartasun humanitariokoa bai, adierazpenetakoa zer esanik ez, baina Espainia gatazkaren konponketan inplikatuko duen lan politikorik ez da egiten. Eta behar da. Parlamentu autonomikoetan onartzen da Sahararen aldeko makina bat adierazpen eta legez besteko proposamen, baina hortxe geratzen dira, asko jota hedabide lokaletako albiste labur bihurturik. Gezurra badirudi ere, ia parlamentu guztietan daude Sahararen aldeko taldeak, baina ez daude koordinaturik. Gezurra badirudi ere, Madrilgo Kongresuan ez da Sahararen aldeko ekimen politikorik eztabaidatu ere egiten.

Espainiako printze eta diktadurako estatuburu zela, Juan Carlos I.a Borboikoak Sahararen deskolonizazio legea sinatu zuen. Harrezkero –eta horregatik, agian?–, Espainia behin ere ez da ahalegindu Sahararentzat konponbide justua bilatzen. Portugalen beti egon zen elkartasuna Ekialdeko Timorrekin. Elkartasun soziala eta politikoa. Espainiako Erresuman inork ez du Sahararentzat horrelakorik bultzatu. Portugalen ez bezala, alderdi handien babes barik dago Sahara, hedabide nagusien laguntzarik gabe.

Horrela baino ez daiteke ulertu Palestinak enbaxadorea izatea Espainian, eta Mendebaldeko Saharak ez.

Dagoela argi: Saharak zaharrak berri izango ditu, Espainiaren elkartasun politikoa lortzen ez badu. Hori landu egin behar da, baina. Koordinatu, helburuak jarri. Polisarioak benetan gura badu erreferenduma, Espainiaren jarrera politikoa aldatu beharra dauka, horren ondoren baino ez baita aldatuko, aldatzekotan, Europar Batasunarena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko uztailaren 31
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude