Familia osoarentzat

  •  

     

     

Ixtorio hautatuak

Roald Dahl / Itzultzailea: Luis Berrizbeitia / Elkar, 1996

 

Ehun urte aurten Roald Dahl jaio zela. Ospakizun handien ondotik, ordea, gure txikian: helduentzako bilduma bakarra dugu euskaraz, antologia modu bat, zazpi ipuin eta egilearen idazletzarako bideak azaltzen dituen narrazioa. Egia, ez da asko-asko, baina gutxiago da ezer ez. Haur eta gazteentzat idatzi zituenak besterik dira, famako egin zuten, imajinario kolektiboaren parte ditugu dagoeneko. Aldiz, helduentzat idatzi zuenean ere, presente izan zituen adin txikikoak. Bilduma irekitzen duen Guardasolaren gizona izenekoan, esaterako, areago tituluan berean agertarazten dituen Animaliekin hitz egiten zuen haurra ipuinean. Iduri luke bizitzara jaiotze horretan zedarritzen direla gerora helduaroan garatuko diren hainbat jaidura, jokamolde, jarrera. Luze gabe, Dahlek ondotxo ezagutu zuen gerrak izan lezakeen hazia; Beltxarga kontakizunak erakusten duen “nerabeen ankerkeriarako gaitasun kasik infinituan”, –Edorta Jimenezen hitzak hona ekartzeko–.

Narrazio guztiek dute irakurketa arretatsuago bat; Autostoplaria deiturikoan hatzginak –auto-stop egileak– erakusten digun moduan, zeinak ebasten dion poliziari berari jarri berri dion isuna: “Galtzaileei ez diet sekula ezer kentzen. Eta behartsuei ere ez. Dutenengana baizik ez naiz joaten, hau da, irabazle eta aberatsengana”. Eta nik ez dakit muga zehatz non den, zergatik hauek diren zuzen helduentzako, eta beste haiek haur eta gazteentzako literatura. Esan nahi dut, niri ere iruditu zaizkidala liburu honetakoak, Jose Luis Otamendik 1996 urrun hartan esan bezala, “edozeini –eta denei– gustatzeko moduko literatura”. “Familia osoarentzako modukoa”, alegia. Kontatzen direnengatik –ez dago intereseko zerbait aurkitzen ez diozun testurik–, baina, halaber, kontatzeko erabiltzen duen moduagatik. Zuzena, zehatza, xehetasunez betea– “detaile asko sartu. Horixe da garrantzitsuena gure ofizioan, detaile txipiak”–, eta nola-halako umore ukitu bat duena –“umore finekoa bazara errexago baizik ez da”–. Dena den, eta Dahli inolako meriturik kendu nahi gabe, bat nator Otamendik azpimarratutakoarekin: “Luis Berrizbeitiaren itzulpena iruditzen zait argitalpen honen alderdirik jakingarriena. Gozo, doi eta gertu ematen zaigu berez arrotz zena. Horregatik bakarrik merezi du irakurtzeak”.

Nola egin nintzen idazle narrazioan, Dahlen biografiako pasarte esanguratsuak ezagut daitezke. Ipuin baterako baino gehiagorako emango luketenak denak. Ez zen sobera aldeko, idazlea: “Benetako gertakarietan oinarritutako kontakizunak idazteak, ez dauka tirarik enetzat”. Fikziozkoak ere ez, gehiago ezin idatziko ditu. Gehiago euskaratzeko aukera geratzen zaigu guri, hartara.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko uztailaren 31
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude