argia.eus
INPRIMATU
Kartzelan
Jakoba Errekondo 2016ko uztailaren 28a

Lisboara joateko asmorik baduzu, Basílica da Estrela bisitatu gabe ez alde egin. Basilikara bertara sartu beharrik gabe, ziztrinkeria bat ordaindu, eta kanpoko aldetik erantsita duen eskailera kiribileko 114 mailak igo. Basilika osoa terraza handi bat da, teilaturik gabe. Bista izugarria: Tajo errioa, itsasoa eta Lisboako amaigabeko mendixkak. Aldamenean, atari aurrean, parke eder bat zuhaitz izugarriz tontorka.

Atzean, Klasiren komentua zena. Eta terrazatik, komentua begi bistan. Klaustroa, pertsonen kartzela, baita landareena ere. Eskerrak goia libre eta zerurantz hazteko aukera duen ailantoak, Ailanthus altissima. Joaten bazara, nire partez, eskumuinak eman zuhaitz gajoari.