argia.eus
INPRIMATU
Deskubritu CUP
Xabier Letona Biteri @xletona 2016ko uztailaren 29a

KATALUNIAKO POLITIKAREN bazterretik erdigunera iragan da CUP azken urteetan, bereziki iaz Kataluniako Parlamentuan hamar diputatu lortu ondoren. Baina zer da? Nondik dator? Zer nahi dute? Hori guztia laburbiltzen da lau zatitan. Bat, banaketaz eta liskarrez betetako ezkerreko independentismoaren historia da. Bi, CUPeko udal arimaren berri ematen da, lurraldean nola dagoen hedatua eta udal arazoei nola erantzuten dien azalduz. Hiru, barruko ahotsak: sektore desberdinek nola bizi duten aipatzen da. Lau, kanpotik nola ikusten duten xehatzen dute Kataluniako gizarteko hainbat pertsona ezagunek. Liburua 2012an argitaratu zen katalanez eta gaztelaniazko itzulpen hau Swing argitaletxeak atera du aurten.