Arbel kooperatiba

Baserritarrak lehen lerroan

Garazi Zabaleta @tirikitrann
2016ko uztailaren 31

Aramaioko (Araba) eta inguruko baserritarrei zerbitzua eskaintzen dien elkartea da Arbel Kooperatiba (Aramaioko baserritarren elkartea hitzen siglek osatzen dute Arbel izena). Ibilbide luzea du: 1982an herriko baserritarrek sortu zutenetik ez du etenik izan. Egun 90 bazkide inguru eta hiru langile ditu elkarteak.

Pentsu eskaintza ardatz

35 urtez zerealak ekarri eta bertan pentsu naturalak ekoiztea izan da Arbel Kooperatibaren jarduera nagusia. Hasieran herriko baserritarren beharrei erantzuteko sortu bazen, denborarekin zabaldu eta banaketa zerbitzua Bizkaia aldean eta Debagoiena bailaran ere egiten du egun.

2015eko udazkenean pentsu fabrikako makineria kendu behar izan zuten, ekoizpena etenaz. “Horrek autonomia galera ekarri digu hein batean, baina aldi berean, kooperatibaren espazioa egokitzeko aukera ere eman digu, eskaintza askoz zabalagoa egin ahal izateko”, azaldu digu Irati Mujika kooperatibako kideak.

Orain kanpotik pentsua ekarrita, eskaintza eta banaketa egiten jarraitzen dute, eta oraindik ere jarduera hori da kooperatibaren oinarri garrantzitsuenetako bat.  

Baserritarrentzat ez ezik, herritar guztiei zabalik

Martxoan denda bezala ireki zuten espazio berrian eskaintza zabaltzeko apustua egin dute kooperatibako kideek. Baserritarrei zuzendutako produktuez gain, ortu txikiak dituen jendeari eta orokorrean herritarrei baliagarri zaizkien gauzak ere jarri dituzte bertan. “Orain arte Arrasatera joan beharra geneukan boligrafo bat erostera, orain herrian bertan aukera hori egonen da”, dio Mujikak.

Aurrera begira bestelako ekimenak prestatzea ere badute burutan. Oraingoz, herriko kontsumo taldearekin batera lehenengo ekimena antolatu dute: Kontserba ekologikoen ikastaroa. Ortutik Ahora elkarteko kideekin barazki kontserbak, ozpinetan egindako kontserbak eta fruta, stevia eta paneladun marmeladak egiten ikasteko aukera izan dute aramaioarrek.  

Baserritarrek sortua, baserritarren beharrei begira... Gure eguneroko beharrak guk geuk kudeatzea baino aukera hoberik ba al dago?

Kanal hauetan artxibatua: Eragileak  |  Aramaio  |  Baratzea

Eragileak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-10 | Miren Osa Galdona
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Uliako parkean 70 etxebizitza eraikitzeko proiektua

Donostiako Udalak 2016ko uztailaren 21ean onartu zuen Uliako parkean etxebizitzak eraikitzeko proiektua. Uliako Lore Baratzak lan taldeak, eremu publikoaren erabileraren defentsan, helegitea jarri zion udalaren ekimenari, eta arrazoia eman dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Ebazpenak zehazten duenez, funtsezkoa den ingurumen txostenik gabe nahi zituen eraiki 70 etxebizitza Donostiako Udalak.


Agroekologia eta elikadura burujabetzaz ikastaroa antolatu dute Hegoa-EHUk eta EHNE-Bizkaiak

Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan” darama izenburu, aurtengo urrian hasiko da eta 2018ko azaroa arte luzatuko 750 orduko ikastaroa osatuz. Kurtso zabal honekin antolatzaileek 30 pertsona trebatu nahi dituzte elikadura burujabetzan eta agroekologian, Hezkuntza Popularraren metodologien bitartez, nazioarteko La Via Campesinako formazio prozesuen ezaugarriei jarraituz.


Biraka dabilen fenomenoa

“Bizitza modernoak itsu bilakatzen gaitu ilargiaren eraginen aurrean. Mitoa zena, zientziak frogatu du gerora. Izan ere, egunero ikus ditzakegu errealak diren efektuak gure bizitzetan”, dio Michel Gros idazle eta nekazariak. Egunero ikusten dugu ilargia, baina ezagutzen al dugu?


2016-10-09 | Garazi Zabaleta
Elkarrekin nekazaritza iraunkorra lantzen eta gizarte arazoei erantzuten

Azken urteetan sortu den Baserria XXI ekimenak, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzen ditu. Elkarren arteko harremanak josteko beharra zegoela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea eta elkartzea izan zen lehen lana.

Beste ezer baino lehen, elkar ezagutu
Lehen asanbladak elkar ezagutzeko izan ziren, batez ere: nortzuk ziren aurkeztu, zer egiten zuten azaldu... Baserritar askok hartu zuten parte... [+]


2016-10-02 | Garazi Zabaleta
Ikasgeletan, jaten dugunaz pentsatzen

Europako hamabi herrialdek eta Afrikako bik hartzen dute parte EAThink2015 proiektuan. Izenak dioen bezala, jaten dugunaren gaineko hausnarketa egitea du oinarri, horretarako lehen eta bigarren hezkuntzako eskolentzat tresnak eskainiz. Herrialde bakoitzean GKE edo bestelako elkarteren batek kudeatzen du proiektua. Gurean, Euskal Fondoak darama, eta hiru urte iraungo ditu (2015-2017).

Ikasunitate eta tailerrak

Iaz zenbait ikastetxetan elikadura burujabetzari eta kontsumo arduratsuari... [+]


2016-09-25 | Garazi Zabaleta
Pirinioetan jan eta bizi

Bertako ekoizle txikiek eskaintzen digutena kontsumitzeak gure bailara eta herriei bizitasuna ematen dietela ezin uka. Bide hori sustatzeko sortu zuten Iratiko Ekoizpenak kooperatiba, Aezkoan (Nafarroa).

Kooperatibak Orbaran dauka lokala. Taberna eta jatetxe zerbitzua dute, baita beren produktuak saltzeko denda ere. Kontratatutako bi bazkide langileez gain, bestelako bazkideen ekarpenekin funtzionatzen du kooperatibak: proiektua babesten duten bazkide laguntzaileak zerbitzuen bazkide diren... [+]


2016-09-18 | Garazi Zabaleta
Baratzeterapia

Hernanin (Gipuzkoa) dago Karabeleko ekonekazaritza etxaldea. Agifesek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea), Blasenea mintegi ekologikoak eta Kimu Bat lorezaintza eta paisajismo enpresak egin zuten bat 2014an, irabazi asmorik gabeko proiektua martxan jartzeko.

Baratzezaintza ikertzen dute bertan eta agroekologiaren filosofia gizarteratzen. Eta horrez gain, buru gaixotasuna dutenei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio... [+]


2016-09-11 | Garazi Zabaleta
Merkatuko postua, Interneten

“Baratzearen bueltan dabilen familia izan da gurea betidanik”, azaldu digu Arrate Imazek, Zubietako (Gipuzkoa) Amere Goikoa baserriko alabak. Loratu izenarekin sortu berri duten webgunearen arduradun nagusia da. Argi du, ordea, familiako lantaldearen parte direla bera eta sareko gune jaioberria. Nortzuk diren lantaldeko beste kideak? Aita eta anaia. “Webgunea izan baino lehenago, anaiak baratzea lantzen zuen eta gurasoek Donostiako merkatuetan saltzen zituzten... [+]


2016-09-04 | Garazi Zabaleta
Zentzumenekin jolasean

Hegazkinentzako zementuzko pista luzeaz gain, industria gune zabala ere badu Noainek. Duela hamar urte, ordea, zementuzko eta txapazko inguru horretan herriari aire freskoa ekarriko zion gune berdea hasi zen hazten: Zentzumenen Parkea.

Zentzumen bakoitzak bere gunea

Bost gunetan daude banatuta Zentzumenen Parkeko 25.000 metro koadroak. Gune bakoitza zentzumen bati dago lotuta: Dastamenari, baratzea; usaimenari, lorategi mediterraneoa; ukimenari, lorategi frantsesa; ikusmenari, lorategi... [+]


2016-07-17 | Garazi Zabaleta
Bertako zerealen trukean

“Zereal-okin, zereal-abeltzain zuzeneko trukaketak 2016”. Izen hori daraman e-postak nire arreta deitu du postontzia begiratzen nenbilela. Hor sartu naiz kuxkuxeatzera, eta taula batekin egin dut topo: erosi/saldu, produktua eta barietatea, kantitatea…

EHKOlektiboak bertako zereal trukaketen bigarren deialdia antolatu du uztailean. Lehenengoa ekainean egin bazuten, orain, zerealen uzta jasoko dela aprobetxatuz (batez ere garia, ogigintzarako) parte hartzeko ateak berriro... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude