"Homeopatia ura eta azukrea baino gehiago da"

  • Luc Montagnier 2008ko Medikuntzaren Nobel Sariduna eta 300 mediku bildu ditu Homeopatiaren VII. Kongresuak Donostian. Homeopatiaren oinarriak ezagutarazi, hura zientifikoki frogatu eta zalantzak argitu dituztela kontatu digute Txusa Balbas eta Iñigo Altuna adituek. Balorazio positiboa egin arren, “eszeptizisten zauriak” aipatu dituzte behin eta berriro.

Donostiako kongresuan parte hartu duten medikuetako batzuk, Txusa Balbas tartean (kamiseta gorriarekin).
Donostiako kongresuan parte hartu duten medikuetako batzuk, Txusa Balbas tartean (kamiseta gorriarekin).

Homeopataren lan moldea zein da?

Txusa Balbas: Lehenik, kontsultara datorren pertsona nor den eta zergatik sufritzen duen jakiten saiatzen naiz, zerk eragozten ote dion bera den bezalakoa izaten. Homeopatia interesgarria da osotasunaren araua aintzat hartuta  diagnosi eta tratamendu indibidualean oinarritzen delako: egoera soziala, bizipenak, elikadura eta abar. Horri guztiari emango zaio irtenbidea.

Medikuntza ulertzeko modu bat baino gehiago dago...

T. Balbas: Luc Montagnierrek gauza eder bat esan zuen elkarrizketa batean: “Beste zientzien ikuspuntuak onartzen ez dituena dogmatikoa da, ez da zientzia”. Zientziak ikuspuntu orori irekita egon behar du.
Iñigo Altuna: “Lau pertsonatik bat homeopatarengana joaten da. Oso gutxi dira homeopatiaren oinarriak irakurri eta konbentzituta datozenak. Medikuntza ofizialean soluziorik aurkitu ez dutenak dira gehienbat”.

Homeopatia sendagaia dela frogatu egin behar al duzue?

I. Altuna: Bai, azken aldian haren kontrako erasoak jaso eta sinesgarritasuna galtzen ari garelako. Kongresura, esaterako, medikuntza eskolatik zein Osakidetzatik ez da inor azaldu, eta instituzioetatik ere oso gutxi. Nobel Sariari apenas ahotsik eman zaion. Hedabideek ere eszeptizismotik lantzen dute gaia.
T. Balbas: Ez dugula zientifikoki demostratzen, iruzur egiten dugula, bezeroak tentelak direla, homeopatia ura eta azukrea besterik ez dela... Etengabe ari dira zabaltzen horrelako mezuak.

Zer dago horren atzean?

I. Altuna: Multinazionalen esku dago medikuntza. Industriak berdin egiten ditu aspirinak edo armak. Inolaz ere ez zaie komeni homeopatia bultzatzea. Europan %60 gehitu da sendagai homeopatikoen kontsumoa. Hor dago gakoa.  Osasuna bigarren planoan geratzen da sarri.
T. Balbas: Ez ginateke harrituko eraso hauen guztien atzean denok ezagutzen ditugun sinadurak baleude: mutinazional farmazeutikoak, energetikoak edota arma trafikatzaileak. Finean, mediku batek zein interes izan dezake beste ikuspuntu batetik lanean ari den kide bati errespetua galtzeko?

Kongresuak, beraz, bultzada eman dizue.

I. Altuna: Moralki indar handia eman digu, bai. Homeopatiak medikuntzan lekua duela erakutsi dugu.
T. Balbas: Pertsona adimentsu batek beti egin behar du zalantza, gaiaz informatu eta gauza berriak probatu. Duela gutxi zirujauek ez zuten medikuntzan lekurik eta gaur ezinbestekoak dira. Alemania, Frantzia, Ingalaterra eta Suitzako ospitaleetan onartuta dago homeopatia.

Zeintzuk dira osasuntsu bizitzeko gakoak?

T. Balbas: Osasun egoeran kokatu eta hura garatu behar dugu, elikadura eta ohitura osasuntsuak medio: lasaitasuna, alaitasuna, bizitzeko gogoa... Medikuntza ez da bakterioa bilatzera mugatzen. Gizakiak bere buruarekin, inguruarekin eta naturarekin dituen harremanak behatu behar ditugu.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude