Turismoak itoko du Venezia

  • “Itsasoak jango du Venezia” zenbat aldiz entzun ote dugun. Erresuma zaharrak badu itsasoa baino arazo handiagorik: XXI. mendeko neurrigabeko masa turismoa. Gaur egungo turismo eredu horrek Venezia eta bertako herritarren bizimodua kolokan jarri du.

Xuban Zubiria @xubanzubiria
2016ko uztailaren 24a
No Grandi Navi mugimenduak utzitako argazkia: itsasontzi handiak Tronchetton ez porturatzea eskatzen dute herritarrek.
No Grandi Navi mugimenduak utzitako argazkia: itsasontzi handiak Tronchetton ez porturatzea eskatzen dute herritarrek.

“Turismoak itoko du Venezia, ez itsasoak” aldarri honen pean argitaratu dute Josu Narbarte (1992, Irun) Anna Prulli (Treviso, 1989) eta Francesco Fasano (Venezia, 1984) ikasle eta ikerlariek Barbaroen inbasioak XXI. mendean? lan antropologikoa. Venezia oinarri hartuta, turismo eredu honek sor ditzakeen arazo sozialen inguruko hausnarketa bultzatu nahi izan dute. Lana EHUn eta Veneziako Ca’ Foscari unibertsitatean aurkeztu dute.

Egun, ekonomiaren sektore garrantzitsuenetakoa bihurtu da turismoa, batez ere Europa hegoaldeko lurraldeetan. Zerbitzuen nahiz atxikitako bigarren mailako jardueren inguruan benetako industria turistikoa sortu da. Aberastasuna eta enplegua sortzeko gero eta garrantzi handiagoarekin. Urtero atzerrira bidaia bat behintzat egiten duten pertsonen kopurua hazten doa. Fenomeno global baten aitzinean gaude beraz. Egileen ustez, turismo honek erreproduzitu egiten ditu sistema ekonomikoaren kontraesan eta gatazkak, izan ardatz ezberdinen artean (iparra-hegoa), izan kolektibo sozial ezberdinen artean.

Masa turismoaren mesedetan, eredu honek hirien ehun soziala degradatzen laguntzen duten neurriak hartzera behartzen ditu entitate publikoak

Turismoa sarri baliabide ekonomiko huts gisa ikusten da eta administrazioak ahalik eta bisitari gehien erakartzeko helburu soil bezala erabiltzen du. Esan gabe doa horrek guztiak tentsioak eta kontrako erreakzioak ere sortzen dituela, esaterako Desokupatu 2016 mugimendua Donostian edo No Grandi Navi mobilizazioak Venezian. Halako mugimendu gero eta gehiago sortuko direla diote ikerlariek, turismoa beste gune eta egituretan eragin dezakeen fenomenoa bezala ikusi beharrean, administrazio publikoetatik etekin pribatua lortzeko instrumentu modura erabiltzen baita hainbatetan. Eredu honek masa turismoaren mesedetan hirien ehun soziala degradatzen laguntzen duten neurriak hartzera behartzen ditu entitate publikoak.

Donostiako eragile askoren artean alarma gorria piztu dela ikusten ari gara. Hiriburutza kulturala eta hiriak historikoki duen turismo tradizioa ez badira ondo gestionatzen, Donostiako bizilagunen bizi eredua kaltetu dezake. Turismo basatiak sor ditzakeen desoreka sozialen adibide da Bartzelona. Ada Colau alkateak turismo eredua birdefinitzeko moratoria dekretatu izanak, hiriburu katalanak bizi duen egoera larria islatzen du.

Despopulaziorako tresna ere bilakatu da turismoa, bertako bizi-baldintzak izugarri garestitu baitira. Azken urteetan ia 100.000 biztanle galdu ditu Veneziak

Neurrigabeko masa turismoaren isla garbia izatera iritsi da Venezia. Lanaren egileek turismoaren monolaborantza izendatu duten eredu ekonomikoa anti-eredu bilakatu da jada, Bartzelona eta turismoaren arazoa sufritzen duten beste hiri batzuentzat. Herritarrak antolatzen hasi dira eta azken urteetan aipagarria da No Grandi Navi mobilizazio-dinamika: itsasontzi handiek Tronchettoko portuan (Venezian) lur ez hartzea eskatu dute herritarrek. No Grandi Navi mugimendua Udalaren aurka altxatu da eta salatu dute halako ontziak hiriaren erdigunetik pasatzen uztea hiriaren jasangarritasunaren aurkako erabaki zuzen eta interesatua dela. Francesco Fassanoren arabera, ontzi handi horien presentzia biztanleentzat arriskutsua eta probokazio hutsa izateaz gain, berauen joan-etorriak hiriaren oinarri diren paduretako hondoak higatzea eragiten du. Horrek dakar hiria mareen aurrean askoz ere ahulagoa izatea eta hain ezaguna den “acqua alta” fenomeno naturala gero eta larriagoa bihurtzea. Mobilizazioak arrakastatsuak izan dira, No Grandi Navi aldarria Europa osora zabaltzeraino.

Ikerlarien lanean masa turismoak eragindako hiru arazo nagusi identifikatzen dira: gainbehera demografikoa, belaunaldien arteko gerra eta gentrifikazioa.

Gainbehera demografikoa

Turismoak Veneziako beste sektore ekonomiko guztiak jan ditu. Are gehiago, Margherako portuari lotuta zeuden industria petrokimikoa, ongarriena eta ontziolena desagertzear daude. Horrek guztiak bizimodu bakarra utzi die Veneziako herritarrei eta despopulaziorako tresna ere bilakatu da turismoa, bertako bizi-baldintzak izugarri garestitu baitira. Hala, kolpe demografiko gogorra jasan du itsasoko erresuma zenak: 1971. urtean Veneziak 363.062 biztanle zituen eta azken urteetan ia 100.000 galdu ditu. Hirigune historikoan, askoz dramatikoagoa izan da galera, biztanleriak oso azkar eta bortizki jo du gutxitzera.

2.400 hotel-egituretatik epe ertainean 50.000ra igarotzea aurreikusten da, egitura finantzario, administratibo eta akademiko andana desagerraraziz
Belaunaldien arteko gatazka

Uneotan hiriburuak duen beste erronketako bat, gertatzen ari den belaunaldien arteko gatazka gainditzea da. Batetik jaiotzez veneziarrak diren helduak daude, bestetik bizitzen gelditu diren gazte apurrak eta Ca’ Foscari unibertsitatera joaten diren ikasleak. Harrigarria badirudi ere, azken urteetan “betiko veneziarrek” eta turistek aliantza sinbiotiko sinergikoa osatu dute. Jende heldua periferian bizi da nagusiki eta turistak erdiguneko kale eta hoteletan pilatzen dira. Bi multzoek beraien beharrak asebetetzeko ez dute arazorik gaur egungo Venezian, eta hiriak bizi duen status quo-ra moldatu dira. Beste aldean, ordea, herriko gazte eta ikasleak ditugu: turismoaren interesetara bizi den hiriko ordutegiaren ondorioz, euren sozializazioa hiriko plazetan Spritz bat hartzera mugatu dela salatzen dute. Gaueko hamaiketatik aurrera benetan zaila bihurtu da pub edo tabernaren bat zabalik aurkitzea. Gazteentzat Venezia hilik dago eta nahiago dute beste hirietara (Padua, Udine...) bizitzera joan, baldintza ekonomiko hobeak eta aisialdirako eskaintza ugaria dutelako.

Gentrifikazioa

Industria turistikoa hazi baino ez da egiten ari. Egungo 2.400 hotel-egituretatik epe ertainean 50.000ra igarotzea aurreikusita dago, orain arte irauten zuten egitura finantzario, administratibo eta akademiko andana desagerraraziz. Egitura horien desagertze masiboa gertatu den zonaldeetan apenas geratzen da herritarrik. Hotelak denaren jabe egin dira eta egoerak hiriaren gentrifikazioa ekarri du: batetik daude turisten tsunami etengabea pairatzen duten zonalde turistikoak (San Marcos plaza eta Rialtoko zubiaren inguruak), eta bestetik, Veneziako biztanleen bizileku-ghetto diren auzoen alderik periferikoenak (Santa Croce, Santa Marta, Cannaregio, Dorsoduro, Castello…).

Lanaren egileek ohartarazi dute prozesua bete-betean dagoela hedapen fasean eta aurre egin diezaiokeen tresna eraginkorrena herri mobilizazioa dela. Auzia presentzia publikoa hartzen ari da eta diskurtso gero eta landuagoa darabilte herri eragileek. Mobilizazioak bakarrik salba dezake Venezia.

Kanal hauetan artxibatua: Turismo masiboa  |  Herri mugimenduak  |  Italia  |  Demografia

Turismo masiboa kanaletik interesatuko zaizu...
Turismo eredua hankaz gora
Nola bidaiatu piztia elikatu gabe?

Turismoa anabasa eta kaosa batzuentzat, aberastasun eta oparotasun iturri besteentzat. Egungo ereduak, baina, tarte txikia uzten du imajinazioarentzat: kontsumoa, masifikazioa eta gentrifikazioa eguneroko hiztegian sartu ditugun hitzak dira. Ba al da egoera honi buelta emateko aukerarik? Ba al daude oporrak kanpoan emateko beste modu batzuk? Egungo egoeraz eta bestelako eredu posibleez jardun gara hurrengo lerroetan.


2018-06-19 | ARGIA
Hasi da turismo denboraldia, baita protestak ere Bartzelonan: Güell parkean kateatu dira ekintzaileak

Bartzelonako Güell parkean Arran gazte erakundeko hainbat kide kateatu egin dira eta turismo masiboaren aurkako pankartak zintzilikatu dituzte.


Herri boteretik "Euskal Erregimena" borrokatuz

Maiatzaren 19tik 27ra Bizitza Da Handiena kanpaina gauzatu dute Donostian. 63 herri mugimenduk eta sindikatuk “borroka sozialen astearekin” bat egin dute, eta “herritarron kapitala” aldarrikatu dute. Lubaki desberdinek fronte bakarra osatu dute. Ozenen entzun den oihua turistifikazioaren aurkakoa izan da, izan ere, Turismoaren Mundu Erakundeak goi-bilera hirian egin behar zuen egunekin bat egin du mugimendu desobedienteak.


Citizens of Donostia to the World Tourism Organization: "We don't agree"

The Bizitza da handiena ('Life is the Greatest Thing') campaign was held in Donostia from 19th to 27th May. 63 citizens' movements and trades unions joined in with the "social struggle week" and proclaimed the need for a "citizens' capital". Different trenches have made up a single front. The anti-tourism protest got its message across, the World Tourism Organization holding its highest level meeting in city during the same week as the protest movement.


Botereari erronka

Batek sudur gorriak, besteak buruberoki makarra. Trikitixa eta pandero hotsek girotuta, Bizitza Da Handiena asteari bide eman diote. 60 herri mugimendu eta sindikatuk deituta “boteretik herritarren aurka egiten ari diren politikei” aurre egingo diete. Lehen ekintza indartsu gisa, hamasei urtez hutsik izan den zortzi solairuko eraikina okupatu dute Donostiako erdialdean, turistifikazio prozesu basatiaren erdian, 300 lagun kalean bizi diren hirian.  Munduko Turismo Erakundearen... [+]


Turismo-eredu blindatua herri boteretik ziztatzen

Donostiako Idiakez kaleko eraikin okupatuak, Bizitza Da Handiena kanpainako kideek "Herritarron Etxea" izenpetu dutena, zutik dirau, borroka sozialen astearen sinboloak tinko mantendu ditu zimenduak. Zutik dirau Bizitza Da Handiena kanpainak berak, ez baitu imintzio dardaratirik erakutsi hamasei identifikazio, beste hainbeste borra-kolpe eta bi atxilotu jasan izanagatik ere.


2018-05-24 | ARGIA
Azken txanpan sartu da Bizitza Da Handiena: pentsiodunen manifestazioa eta okupazioaren azken gaua

Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. "Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka" eta "herritarron kapitalaren alde" egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri mugimenduk atxikimendua adierazi dute sare sozialetan. Turismoaren Mundu Erakundea asteartean iritsi da Donostiara, eta Bizitza Da Handienak ekimen ugari antolatu ditu horren kontra.


2018-05-20 | Xabier Letona
Iruñeko Alde Zaharra: turismo masiboaren atzaparretatik ihesi

Nor ez da turista gure Mendebaldeko gizartean? Gutxi batzuk. Nork ez ditu bisitatu nahi urruneko edo gertuko lekuak? Gutxik. Gero eta gehiago mugitzen gara, horra turismo masiboaren oinarria. Baina jakitun gara eta gero eta kontzientzia handiagoa dago turismo molde honen arazoaz. Iruñeko kasua aztertuko dugu hemen, arazoa larritzen ari da Alde Zaharrean eta bizilagunek eskatzen dute auzoa ostatu turistikoentzako eremu saturatua izendatzea.


2018-05-14 | Zuzeu
Norena da Donostiako Alde Zaharra

Oso txio kate adierazgarria plazaratu du asteon Xabi Muruak, udalak aurkeztutako dokumentu publikoetatik abiatuta, Donostia eta turismoaz mintzo garenean zertaz ari garen jabetzeko.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude