Mendatako Nostradamus

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2016ko uztailaren 24a
Arratzu, Santo Tomas elizaren ataritik. Joxemiel Barandiaranek jaso zuenez,  Mendatako profetak behin emakume batekin egin omen zuen topo eta, eliza honetara iristean, emakumeak gerora ospetsu egingo zuten iragarpenak esan omen zizkion. (Argazkia: Bilboko
Arratzu, Santo Tomas elizaren ataritik. Joxemiel Barandiaranek jaso zuenez, Mendatako profetak behin emakume batekin egin omen zuen topo eta, eliza honetara iristean, emakumeak gerora ospetsu egingo zuten iragarpenak esan omen zizkion. (Argazkia: Bilboko Elizbarrutia)

Mendata (Bizkaia), 1819. Eulalio Intxausti Gomeztegi jaio zen –hainbat iturrik, hala nola Joxemiel Barandiaranek eta Jose Luis Ortigosak diote Hilario zuela izena–. Gaztetan baserriko lanetan aritu zen eta ez zuen sekula gaztelania ikasi; euskara hutsez moldatu izan zen beti. Azken Gerra Karlistan, iragarpenak ziurtasun handiz esaten hasi omen zen eta, berehala, profeta edo igarle esaten hasi zitzaizkion ingurukoak.

Ez dakigu zehazki nondik zetorkion dohaina. Behin Kortezubiko Salbide baserrira joan omen zen arrebari bisita egitera eta, bueltan, Mendatara bidean, emakume batekin egin omen zuen topo. Arratzuko Santo Tomas elizara iritsi zirenean, emakumea iragarpenak egiten hasi omen zitzaion. Beste bertsio batek dio behin gizonezko misteriotsu batekin egin zuela topo eta handik aurrera etorkizuneko irudipenak etortzen hasi zitzaizkiola.

Kontua da arrakasta handia lortu zuela Intxaustik eta goizero baserrira bisitari andana iristen zitzaiola etorkizunari buruzko erantzunen bila.

“Bezero” partikularrak hartzeaz gain, XX. menderako iragarpen orokor ugari egin zuen. Gurdiak tximista bezain bizi ibiliko ziren; Bilbo aglomerazioak jango zuen eta jendeak elkarri enbarazu egingo zion; erlijio katolikoa gainbehera etorriko zen, apaizen beraien erruz; kale-argiek bazter guztiak argituko zituzten, ipurtargiak bailiran; zeruan txori handi modukoak azalduko ziren, gizakiek gidatuta; eta txori horiek, prusiarrek gidatuta, Gernika erreko zuten oso-osorik...

1937ko Gernikako bonbardaketaren iragarpena ikusten du askok hor, baina, Intxaustik ikusten omen zuena sekula idatziz jaso ez zuenez, ez dakigu azalpenak zehaztasun horrekin eman zituen ala bere hitzak gerora moldatuak izan ziren  gertatutakoarekin bat egiteko.

Munduaren akabera gertu ikusten zuen eta horren seinale izango omen zen bidegurutzeak nonahi eta tabernak ia ate guztietan egongo zirela. Aita Barandiaranek dio tabernen aipamena ez zela ezohikoa eta, esaterako, Ataunen eta Zeanurin ere zurruta eta apokalipsia lotu izan zituztela.

Mendatako igarleak ez zuen sekula proselitismorik egin; ez zen baserritik irten jarraitzaile bila. Bere zerbitzuengatik ere ez zuen ofizialki kobratzen. Hori bai, bisitariak oiloa edo barazkiak besapean zituztela etortzen omen zitzaizkion. Beharbada, eskatu gabe ere ordainsari bikaina jasoko zuela igarriko zuen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Historia

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
Erdi Aroa euskaraz ere eraiki daiteke

Quebeceko Polymorph Games bideojoko enpresak Foundation jokoa kaleratuko du udazkenean. Joko berria Erdi Aroko herrixkak eraikitzean datza eta ezaugarri berezia du: eraikuntza organikoa deritzon kontzeptua.


Erorien Harana
Frankismoa deseraikitzeko lanak

Hamarkada luzez errukirik gabe herritarrak erreprimitu zituen Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko eztabaidak, agerian utzi du faxistak ez zirela marmolezko lauza baten azpian lurperatuta geratu.


Polizia ikerketa adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela esan du 78ko Sanferminak Gogoan plataformak

Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.


Linda Burney
"Zapalkuntzaren historia australiar guztientzat da garrantzitsua, ez soilik aborigenentzat"

Kementasunaren adibide da Linda Burney (1957). Ama zuria eta aita aborigena zituen eta zurien landa-herri txiki batean jaio zen, Australian beltzak eta zuriak nahastea debekaturik zegoen garaian. Politikari eskaini dio bizitza eta bi aldiz egin du historia: 2003an, Hegoaldeko Gales Berriko Gobernuko lehen parlamentari aborigena izatea lortu zuenean, eta 2016an, Australiako Parlamentuko lehen emakume aborigen bihurtu zenean.


Bortxaketaren kultura klasikoa

Grezia. K.a VII. mendea. Himno homerikoak izeneko poema sortako alerik zaharrena sortu zuten, Demeter jainkosaren berri jasotzen zuena.


Munduko Kopatik hamar kaletara

1978ko Munduko Futbol Kopa Argentinak etxean irabazi zuen, Buenos Airesko River Plate estadioan. Handik hamar kaletara zegoen ESMA (Escuela Superior de Mecánica de la Armada) eta bertatik selekzioak sartu zituen hiru golen burrunba entzun zen.


2018-07-15 | Jon Alonso
German 40 urte

Ez  dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.

Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat zalantzarik; izan ere urtea emankorra izan da, eta makina bat ekitaldi, mota askotako, egin izan dira urtean zehar azken omenaldi hau arrakastatsua izan dadin; ez alferrik, prestaketa lanak duela urte eta erdi hasi ziren,... [+]


2018-07-13 | ARGIA
'70. hamarkadako laborantza iraultza' aztertuko dute gaur Ainiza-Monjolosen

Mahai inguru interesgarria antolatu du gaurko, uztailak 13, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak: Peio Iralur eta Mixel Berhokoirigoin nekazari eta ELBko sindikalista historikoek Aguxtin Errotabehere kazetariarekin batera aztertuko dute "70. hamarkadako laborantza iraultza", Iparraldeko baserri munduak garai horretan jasan zuen eraldaketa errotikakoa.


Pasaiako badia
MULTIMEDIA - dokumentala

Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen 1985ean. Oraindik justizia egin gabe, Espainiako Estatuak ezkutarazi nahi izan duen hilketari buruzko kontakizuna eskaintzen du film honek.

Oinatzak Produkzioak-eko Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendiren lana, On Produkzioakeko Iban Toledo kameralaria, Olaia Sanchez soinu teknikaria eta Izeia Urdanpilleta makilatzailearen laguntzarekin.


Setien eta 1972an argitaragabe gelditu ziren egiazko argazkiak

90 urterekin hil da Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Atzo bertan egin zioten hileta elizkizuna Artzain Onaren katedralean, jendez lepo. Dagoeneko argitaratu dira klase guztietako hil-ohar eta iritziak, 1979an Donostiako gotzain izendatu zutenetik hainbat hamarkadatan euskal Elizan eta politikagintzan zeresana eman duen pertsona funtsezko honen inguruan.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude