Abuztuko ibilbide musikala

Mozart , Vivaldi eta abar...Genevako Antzokiko Balleta /budapesteko festival Orchestra / Euskadiko Orkestra sinfonikoa...
Andreas Prittwitz and Lookingback Septet eta Brillant Magnus Quintet taldeak...

Musikazaleok badugu, urtero bezala, hitzordu berezi bat Donostiako Musika Hamabostaldian. Krisiak jota eta guzti, jaialdi honek mantentzen ditu betiko kalitate maila, proposamen interesgarriak eta publikoarentzako ziklo erakargarriak.

Aurtengo edizioak harribitxi batzuk eskaintzen ditu, hala nola, Mozarten Don Giovanni opera; Genevako Antzokiko Balleta Tristan eta Isolda antzeztuz; edo orkestra-izarrak diren Budapest Festival Orchestra eta Frankfurt-eko Irratiko Orkestra Sinfonikoa. Halere, ziklo handietan ez dut sakonduko. Asko hitz egin eta idatziko da aipatutako saioei buruz. Nire arreta zentratuko da Hamabostaldiak dituen altxor ezkutu batzuetan, musikaz eta gauza gehiagoz disfrutatzeko aukera ematen digutenak. Musika Aitzaki zikloak badu izenburuan bere motibazioa. Musika, saio hauen muina izanik, bidea da gure herria ezagutzeko. Bereziki mamitsua da ziklo hau aurtengo edizioan. Gure kostaldea bisitatzeko parada izango dugu: Hondarribia, Zumaia, Mutriku, Deba, Orio, Getaria eta Pasai San Pedron kontzertu eta jarduera interesgarriak aurkitzen ditugu egitarauan. Oso  erakargarria iruditzen zait, adibidez, abuztuaren 20an Debatik Mutrikuko Olatz auzoraino egingo den txangoa, Santiago Bideak Gipuzkoan duen itsasaldeko ibilbidea burutzeko. Naturaz gozatzeaz gain, musika protagonista izango da une ezberdinetan.

Bitxia izango da, baita ere, Hondarribiko Hiruzta Upategian abuztuaren 10ean eskainiko den Zambra barrokoa saioa, Andreas Prittwitz and Lookingback Septet taldearen eskutik. Musika barrokoaren ikuspegi berritzaile bat disfrutatzeko aukera izango dugu, baina horri ondoren izango den afaria gehitzen badiogu, hitzordu mundiala bihurtuko da, dudarik gabe.

Esan bezala, kostaldeko hainbat herritan izango dira Hamabostaldiko jarduerak. Baina hortik aparte, beste leku batzuk bisitatzeko aukera izango dugu. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Senperen arituko da abuztuaren 19an Mozart eta Vivaldiren obrak joaz. Musika barrokoarekin jarraituko dugu Leireko Monasterioan izango den saioan, Brillant Magnus Quintet taldearen eskutik, abuztuaren 20an. Eta abuztuaren 25ean Arantzazura iritsiko da Ara Malikian biolin jotzaile armeniarraren 15 izeneko espektakulua, musika klasikoa eta herri-musikaren moldaketak urtuz. Ez galdu aukera paregabe hauek.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude