Gasteizko beste jazzaldia

  • Duela hamaika urte ekin zioten taberna batzuek Jazzaharrean jaialdiari. Aurtengo edizioa ekainaren 28tik uztailaren 8ra izan da eta 20 emanalditik gora egin dira.

Cosmosoul taldekoen emanaldia Parralen. (Argazkia: DOSPORDOS)
Cosmosoul taldekoen emanaldia Parralen. (Argazkia: DOSPORDOS)

Jazza, uda, jaialdiak... inguruan askotan ikusi dugun ekuazioa da. Jazz jaialdiak imajinatzen ditugu jendez betetako plaza, estadio, hondartza edo dena delako guneetan egiten diren emanaldi moduan. Gehienetan diru publikoz ongi zuzkituak, goi mailako artistak ekarri asmo eta uste dituzten jaialditzarrak. Herrikoitik gutxi duten jaialdiak, bertako musikariek duten karitatezko tokitik hasi eta sarreren prezioetaraino.

Bada Gasteizko alde zaharreko Jazzaharrean jaialdia honi kontra egiteko modu bat ere. Duela 11 urte Asisko Frantziskoren kantoiko taberna batzuk batuta sortu zuten jaialdia, nolabait ere, uztail hasieran egiten zen Gasteizko Jazzaldiaren elitismo horren alternatiba herrikoiago moduan. Herrikoiagoa kontzertuak tabernetan egiten direlako edota kalean, sarrerarik ez delako ordaindu behar, eta beste jaialdietako karteletan ikusten ez diren inguruko musikariak direlako kartelaren mami.

Aitortuko dizuet beti harritu izan nauela jazz jaialdien fenomeno honek. Nola den kapaza urtean zehar kontzertu bat ikustera, eta are gutxiago jazz kontzertu batera, inguratzen ez den jendea masan mugitzeko. Eta masa mugimendu horrek Jazzaharreani ere eragin dio, askotan kontzertuetara ezin sartuta ibiltzeraino.

Aurtengo edizioari hasiera Parral tabernan eman zitzaion Tenpora taldearen kontzertuarekin. Popetik gertuagoko kantuak dira, nahiz eta jazz kutsua baduten. Izen ezagunak daude, gainera, taldean: Hasier Oleaga edo Juantxo Zeberio, esaterako. 2015ean kaleratutako Mundu Berria laneko kantuak jo zituzten batez ere, Harkaitz Cano eta Karlos Linazasororen hitzak dituztenak.

Cosmosoul taldekoak, berriz, uztailaren 5ean aritu ziren; hauek ere, Parral tabernan, eta tabernara ezin sarturik ibili baginen ere, soul eta funk kutsuko kantu dotoreak zirela nabaritu genuen, ataritik.

Zortez, hurrengo egunean bertako kantari eta piano-jolea ikusi ahal izan genituen Gorbea Bodegoiaren terrazan Calzzeta-Sinkey duo izenpean. Alana Sinkey-ren ahotsa benetan nabarmentzekoa iruditu zitzaigun, bandarik behar izan gabe ere plaza bera betetzen baitzuen elegantzia handiz.

Eta elegantzia aipatuta, aipatzekoa RS Faktorrek uztailaren 7an Artiumen eskainitako kontzertua. Etxekoa da Ruben Salvador, eta gustura entzun genuen bere Akufeno lan berriko kantuak aurkezten, esperientzia pertsonaletatik abiatutako jazz garaikideko pieza dotoreak.

Bi astez Gasteizko alde zaharra eta inguruko kantoiak jazzez josi zaizkigu. Aipatu gabeko kontzertuak gehiago izan dira, guztietara joaterik ere ez baitugu izan. Eta penaz diot, ze ikusiko genituzkeen Dani Perez eta Jordi Bonell-en duoa, Azkaiter Pelox trioko lagunak, edota bertako musikariz osatutako Muchachos Afrobeat Band-ekoak. Espero dezagun datorren urtea baino lehen ikusi ahal izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jazz
Ravelen ametsak talentu handi baten eskuetan

Maurice Ravelen distira eta jazzaren erritmoak saio berean batzeak erakargarritasun berezia zuen, zalantzarik gabe. Baina emaitza entzun ondoren, non Marco Mezquida Ziburuko musikaren mundu onirikoan barneratzen den, eta bere musika beste eskema batzuetara eramaten duen, bere... [+]


2020-09-27 | Xalba Ramirez
Iturri zaharretik ur berria

Nubya Garcia da uneko musikari interesgarrienetako bat. Jazza gustatu ala ez, bere musikalitate eta erritmo biziek, sentimenduz beteriko piezek, milaka pertsonen arreta bereganatu dute jada. Londresko musikari gazteak lehen lan luzea kaleratu berri du: Source. Benetan... [+]


Mikro ireki morea

Astelehenero izaten dira Jam Sessionak Iruñeko Intermezzon, Nafarroako musika kontserbatorioko tabernan. Jazz ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendua da gehienbat espazioa eta, jazzaren munduan ohikoa den bezala, hau ere espazio maskulinizatua da erabat.


2019-07-22 | Xalba Ramirez
Kamasi Washington: handia izatea ez da nahikoa

Larunbata izan da Gasteizko Jazzaldiko egun handietako bat, Ambrose Akinmusire, Makaya McCraven eta Kamasi Washingtonekin. Mendizorrotzan, afroamerikar aldarrikapenez josita, jazzaren punta-puntako musikariak ikusi ditugu bi aldaeratan: McCraven eder eta Washington aspergarri.


2019-07-18 | Xalba Ramirez
Nubya Garciaren jazza: iraganeko etorkizuna

Londresko jazz eszenari buruz ezer ez duzula entzun? Musikari eta publiko gaztea izateaz gain –edo hain zuzen horregatik– zeresan itzela ematen ari da mundu osoko jazz panoraman. Eta hiru izen hautatzekotan horietako bat da, dudarik gabe, asteazkenean Gasteizen jo... [+]


Eguneraketa berriak daude