argia.eus
INPRIMATU
Erosoago (eta gehiago) erosteko orga
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2016ko uztailaren 21
(Argazkia: Oklahoma Historical Society)
(Argazkia: Oklahoma Historical Society)

1936an Sylvan N. Goldman Standard eta Piggly-Wiggly janari-denda kateen jabea zen Oklahoman (AEB). Bezeroak kutxetara paperezko poltsak erdi hutsik iristen zirela konturatu zen, poltsak erraz puskatzen zirelako eta bezeroei ez zietelako dendan lasai ibiltzen uzten. Aulki tolesgarri bati gurpil batzuk eta bi saski erantsi zizkion, bata bestearen gainean, eta, hala, erosketetarako orga asmatu zuen (argazkian). Asmakizunak arrakasta handia izan zuenez, Godmanek elikagaien sektorea utzi zuen eta orga fabrika bat sortu zuen 1947an. Enpresa berria, besteak beste, aireportuetan maletak garraiatzeko erabili ohi ditugun orgak merkaturatzen lehena izan zen.