Gora gazteria askatuta

Asko pozten naiz Mungiako laukoteak kotoiaren proba gainditu duelako. Taldea sortu eta estreinako lana kaleratu berritan, apenas urte eta erdira, bitsa balitz bezala altxa ziren publikoaren kinielatan, baita kritikaren berbetan ere. Ordutik Espainiako Estatuko jaialdi guztiek nahi dituzte karteldegian eta partaideen ikasketek baimendu ahala han eta hemen jotzen dihardute ia etenik gabe. 2013an, adin nagusitasuna eskuratu berri, kaleratu zuten Eurie eta sorpresa ederra izan zen: freskoa, revivalista, gaztea eta, batez ere, lotsagabea... baina funtsarekin eta esateko gauza askorekin. Zuzenekoetan ere –gehienetan– hala aritzen ziren: esperimentatuz, lengoaia propioa eraikiz, eta batez ere disfrutatzen eta lehertzen. Orriotan jaso nuen lana goraipatuz eta etorkizunak emango zuenaren esperantzaz, baina betiere azkar igotzen den bitsaren permanentziaz kezkati.

Ordutik iraupen laburreko bi lan auto-ekoitzi dituzte: Bele beltzak baino ez eta AAAA!!!!, biak 2014an, eta beraien kabuz. Bi lan horiek ilunak dira, introspektiboak, eta 80ko hamarkadako new-wavetik urrunduta zaplaztekoa eman zieten Mungiakoa talde revivalista hutsa zela esaten zuten guztiei. Bi lanok erakutsi zuten Josu Ximun (batez ere) eta Lore Nekane Billelabeitia, Cris Lizarraga eta Lander Zalakainen burmuinak pil-pilean daudela.

Orain ardi-azala duen disko luze berria kaleratu dute: Hamen. Ardi-azal diot, abestiak amableagoak direla dirudien arren amorru eta eztanda egiteko gogo asko gordetzen (eta ateratzen) dutelako. 10 kantu, ohi duten moduan ingelesez, euskarazko bakarra eta bertsio bat. Diskoari hasiera ematen dion Fire alarmek asko dauka taldearen izaeratik: baxu potentea, sinteak, 80ko hamarkadako elektroa eta psikodelia. Guk emanez Alemanian jaio, noise eta grungetik edan eta elektro-rock basati eta kaotikoan hiltzen da. Off your shoes garagea da, zati epikoak uztartuz riot grrrl noisea ere badena, zapalgailua. Letaginak atera ostean, dantzarako tartea zabaltzen da: Key elektro-etnikoa da, gero eta organikoagoa eginez hit!a bilakatuz. Nomad ere hit!a da, ia souletik abiatuta Pixies talde handiak gorpuztu eta tribalista bihurtzen dena. Pixies ikurra da, eta berari zor dio arima Track seik ere.

Mum taldearen aspaldiko dantza-arma da, baina hau bertsio lasaiagoa dugu; eta Something to adore ur azpiko baleen dantza da, ia orkestrala. Itsasotik aldendu gabe, Hegadun baleak euskarazkoak hondarreko rocka dakar gogoan distortsio eta indar handiarekin. Azken txanpan, Crimek El Inquilino Comunistaren noise-rock dotorea ekarri dit gogora eta Simmermanek dauka Nina Simonen basakeri propioa eta Felix Da Housecaten kadentzia.

Hamen, BELAKO. Mushroom Pillow / Belako Records

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude