2016ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak

Sustrai Colinak jaso du Rikardo Arregi Sari Nagusia, ARGIAn eginiko elkarrizketengatik. Amagoia Gurrutxagak Sari Berezia irabazi du, Kristiane Etxaluzi Jakin aldizkarian egindako elkarrizketa-biografiagatik. Eta Unai Oiartzunek merezi izan du Kazetari Berriaren saria, Irunero aldizkariko erreportaje sortarekin. Argazkian, sarituak Xabier Lakaren ikurra eskuan, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordearekin eta Ana Karrere Andoaingo alkatearekin.

Bertsotan egin zuen saritu nagusiak bere hitzaldia. Bere buruari egingo lizkiokeen galderak jaulkiz (zorrotzak, Colinarenak ohi direnez):

Sariei buruz zer iritzi duzu
zer iritzi zenuen lehen?
Bankuan zenbat euro dituzu
astean zenbat astelehen?
Kuriositatez sartzen al duzu
zure izena Googlen?
Berdina ote zara Istanbulen,
Bilbon eta Urepelen?

Agurtzen ote duzu eskalerik
pasa ezkero gertutik?
Zer dela eta ez duzu blogik,
ez twitterrik ez facebookik?
Zer ikusten duzu mundua etzanda
edo Gipuzkoa Zutik?
Kartak nahasteko prest ote zaude
zeu egon arren eskutik?

Legeen beldur bizi al zara?
Arraina ala okela?
Zure ustez noiz kendu beharko
lukete gazte-txartela?
Zezenketez zer iritzi duzu?
Suedia ala Venezuela?
Behin hildakoan zeinek eta non
jarriko dizu eskela?

Inbidiarik sortzen al dizu
katalanen egoerak?
Zure etxera etortzen al da
kanpoko garbitzaile bat?
Zure kasuan puntu bat edo
hiru dauzka bukaerak?
Ta erantzuten ote dituzu
zeuk egindako galderak?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Rikardo Arregi sariak
Podcastak nabarmendu dira Rikardo Arregi sarietan

Bideak podcastak Kazetaritza saria irabazi du, eta Lore hostoak podcastak Komunikazio saria. Menane Oxandabaratz omendu dute Ohorezko Mugarriarekin.


2022-11-08 | ARGIA
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren zortzi finalistak iragarri dituzte, tartean, ARGIAko Amaia Lekunberri

Aurtengo finalisten berri eman du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak. Azaroaren 30ean izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen. Zortzi finalisten artean Kazetaritza eta Komunikazio sari bana emateaz gain Elixabete Garmendia eta Patxi Baztarrika omenduko dituzte... [+]


Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 33. edizioa aurkeztu dute Donostian

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkeztu dute Donostian. Azaroaren 25ean egingo dute sari banaketa ekitaldia eta Martin Ugalde idazle andoaindarra omenduko dute. 


Ttap aldizkariak eta Kanaldudeko "Hurbiletik" saioak irabazi dituzte Rikardo Arregi Sariak

Aldizkari digitalak Komunikazio saria jaso du, eta Hurbiletik saioak, berriz, Kazetaritza saria.


Eguneraketa berriak daude