Ez begiratu ingelesari, errua estatu hizkuntzena da

  • Ekainak 23. Hitzargiak topaketak egin dira Hernanin. Europako hamabost hizkuntzatako ordezkariak bildu eta hamahiru mahai-ingurutan entzule eta partaide izan dira. Bi egunetako jarduna kokatzeko lana Xavier Vilak hartu du. Soziolinguista eta Donostia 2016k gidatutako Hitzargiak egitasmoko batzorde zientifikoko kidea da. Europako hizkuntza aniztasunaz aritu da. Ez du zalantzan jarri hizkuntzak desagertzen ari direnik, baina hizkuntza gutxiagotuak hainbat arrazoirengatik balioa irabazten ari direla azpimarratu du. Bere hitzaldiaren ideia nagusiak bildu ditugu ondoren.

Adibidez, okzitanieraren arerio nagusia ez da ingelesa, estatu hizkuntza den frantsesa baizik. Hala ere, Xavier Vilak esango digu estatuen mespretxu jarrerak aldatzen hasiak direla: “Ez diezaiogun geure buruari ziria sartu, hizkuntza askok egoera kritikoa
Adibidez, okzitanieraren arerio nagusia ez da ingelesa, estatu hizkuntza den frantsesa baizik. Hala ere, Xavier Vilak esango digu estatuen mespretxu jarrerak aldatzen hasiak direla: “Ez diezaiogun geure buruari ziria sartu, hizkuntza askok egoera kritikoan jarraitzen dute. Alabaina, elementu batzuetan bestelako panorama ikusten da, demokratizazio eta deszentralizazio prozesuengatik, hizkuntzen berrinterpretazioagatik (bertakoaren eta benetakoaren sinbolo dira orain hainbat hizkuntza). Horrek adierazten du hizkuntza gutxiagotuak kapital bat izan daitezkeela”.
1. eta 2. iraultza ekolinguistikoak

“Lehen iraultzatzat jotzen da irudizko lengoaien sorrera. Haiei esker ezagutza askoz errazago gogoratu zitekeen. Bigarren iraultza K. a. 3.300 urtean gertatu zen; idazketa sortu zen. Lehen aldiz entzundakoa ikusten dugu, eta esaten duguna idazten dugunarekin lotuta dagoela ikasten hasten gara. Eta idazten duguna esaten duguna baino hobea balitz bezala hartzen hasten gara. Era berean, ahozkoa idatzira murriztu genuen.

3. iraultza Aro Modernoan: batzuk besteak baino hobeak

Lehen estatu nazional modernoak finkatzen dira, absolutismoari oso lotuta.Kodetze linguistiko olatua ematen da. Hirugarren iraultzan estatu hizkuntzak ezartzen dira, estatuak hasi dira ofizialtasun kontzeptua definitzen, nahiz eta terminoa ez duten erabiltzen. Alabaina, gero eta estatu gehiago daude eta gero eta gehiago erabiltzen dute hizkuntza zehatz bat. Mundu protestantean bereziki gero eta gehiago irakurtzen eta idazten da, eta horrek homogeneizazioa dakar. Hizkuntza batzuk ez dira hiltzen, baina ez dira idazten, behe-alemanera adibidez. Hizkuntza gutxiagotuen hasiera da. Europa guztian gertatzen da, Frisian, Norvegian, Espainiar Inperioan, Italian... Hizkuntza batzuk askoz hobeak direla sinesten hasten dira, eta hizkuntza arruntak, horixe, arruntak direla.

4. iraultza: estatu hizkuntzak ezinbesteko bihurtu ziren

XIX. mendea da. Estatu nazionalak garatzen dira. Subiranotasun nazionalaren ideia zabaltzen da. Lehen, subiranotasuna erregeak bazuen XIX. mendetik aurrera herriak izango du. Nazioa parte-hartze publikorako aukera duten herritarrek osatuko dute. Horrek herritarrak nazionalizatzea ekarriko du, nazioaren parte izan daitezen saiatzea, haiek nahi ala ez.

Hizkuntzaz ari garela, Europa orain baino askoz anitzagoa zen. Orain guk  [hizkuntza adituek] lantzen ditugun hizkuntza asko bizirik zeuden, eremu ofizialetan salbu. XX. mendean ‘estatu bat hizkuntza bat’ ideia finkatzen da, hizkuntza nazionalak nahikoa izan behar du eguneroko erabilera guztietarako. Horrek bertako hizkuntzak desagerraraztea ekarriko du. Emaitza horretara bi bidetatik iristen dira. Bide frantsesa edo jakobinoa estatuko mugetan aniztasuna ezabatzen saiatzen zen. Austria-Hungariako bidean txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, veneziarrak, kroaziarrak... daude. Orain estatu-nazio bateko biztanleak izango zarete, alemanez edo hungarieraz edo... egin behar duzue. Bada, alemana edo hungariera aukeratu beharrean haien hizkuntza hitz egiten zen lurretara aldatu ziren biztanleak. Estatu bat zuten haien hizkuntzan. Hirugarren bidea ere egon zen, bide suitzarra. Oso herrialde gutxik jarraitu zuten, Finlandiak eta Belgikak neurri batean. Emaitza bera izan zen, estatuek hizkuntza nazionala nahikoa zela pentsatu zuten. Hizkuntza nazionalen eta gutxiagotuen arteko tartea areagotu zuen horrek. Gutxiagotuak diot zeren bertakoak gutxiagotu bihurtu ziren estatuen jokaeren ondorioz. Espainia zein bide aukeratu pentsatzen ari zen. Ikuspegi juridikotik esanda, ez zeukan indarrik horietako ezer ezartzeko.

5. iraultza: estatu hizkuntzen gaindi

Gutxi gorabehera hor bizi gara. Estatu nazionalen ordena pitzatzen duten arrazoiak hainbat dira. Agerikoa da mundu hau elkartuago dagoela ekonomikoki orain dela 30 urte baino; agerikoa da ez gaudela bi bloketan banatuta, orain potentzia ekonomiko handi batzuen nolabaiteko multipolaritatea daukagu, eta potentzia berriak ere agertzen ari dira; agerikoa da jendearen mugikortasuna orain askoz handiagoa dela duela 30 urte baino. Ekonomia postindustrial horretan, ekonomiaren zati garrantzitsu bat informazioan oinarritzen da eta informazioa hizkuntzetan kodetzen da.

5. iraultzaren ondorioak

Hizkuntzak desagertzen ari dira. Baina, izan gaitezen zintzoak, hizkuntza gehienak ez dira ari desagertzen azken iraultzagatik, bigarren, hirugarren eta laugarren iraultzengatik baizik. Munduko hizkuntza gehienak ez dira ordezkatzen mundu mailako hizkuntzekin, estatu hizkuntzekin baizik. Papua Ginea Berrian hizkuntzak desagertzen ari dira, baina jendea ez da ari ingeles estandarra bereganatzen, baizik eta tok pisin [Papuako hizkuntza ofiziala]. Beraz, ez da guztiz bidezkoa iraultza honi egoztea hizkuntzen desagertzea. Askoz zuzenagoa da esatea aniztasunak gora egin duela jendearen mugikortasunagatik. Hemen daukazue Municheko dentista bat iragartzen duen panela [iragarkia sei bat hizkuntzatan dago].

Nazioarteko hizkuntza bat baino gehiago ikasten ari gara. Estatu-nazioek, eremu batzuetan behintzat, kontrola ezartzeko gaitasun gutxiago dute. Nahi ala ez nahi, AEBk dute hegemonia. Horrek eraman gaitu ingelesa luze-zabal ikastera, baina nazioarteko beste hizkuntza batzuk eremua irabazten ari dira. Kontinente amerikarra gaztelania hiztunak irabazten ari da, alemana hiztunak irabazten ari da, txinera ere kanpaina egiten ari da Txinan bertan, eta nazioarteko hizkuntza bezala ere bai.

Hizkuntza gaitasunak merkantilizatu ditugu. Zein hizkuntza dakizun, bizimodua ateratzeko balioko dizu ala ez. Taxi gidari bazara hizkuntzak jakiteak lan aukera gehiago eskainiko dizu. Turismoa da adibide nabarmena, baina ez da bakarra, teknologia ere hor dago. Baita erlijioa ere. Aitortza egingo diozun apaizak ere zein hizkuntza dakizkien esango dizu [Alemaniako adibidea hori ere].

Elebitasuna ez da jada anomalia. Elebitasuna eta eleaniztasuna zer diren kokatzera eraman gaitu aurrez esandakoak. Orain dela 50 urte ez ziren erabiltzen bi kontzeptuok, elebitasuna hainbat eremutan iraina zen ia: ‘Ez da zientzia, ez dago, anomalia da’, esaten zen akademian. Gaur egun, Donostiako kaleetan afixak irakurriko dituzu: ‘Ikasi ingelesa eta izan zaitez elebidun!’. Positiboan esaten da, guay edo cool dela esateraino.

Elebakartasun militantearen atzerakada. Orain dela hamarkada gutxi arte, intelektualak gai ziren elebakartasuna gizakientzako egoera ideal bezala azaltzeko, eta beraz, elebakarrak ez zirenek trantsizioa egin behar zuten egoera elebakar zoriontsura iristeko, estatu-nazioko hizkuntzan. Aldatzen ari da. Ez dugu esango guztiz eta toki guztietan aldatu denik eta arkadia zoriontsuan gaudenik, baina aldaketaren sintomak Europa osoan ikusten dira. Adibidez, Frantzian ez dira ausartzen hizkuntzen aldeko mugimenduak debekatzen eta diruz laguntzera ere iritsi dira. 1950ean hizkuntzok patois zikinak zirela esango zuten”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europa
Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


2024-04-19 | Gedar
Sionismoaren kontrako juduak jazartzen ari dira Alemanian

Palestinarekin elkartasunez kongresu bat antolatu zuten Berlinen aurreko astean, baina hura itxi zuen Poliziak. Atxilo eraman zituzten sionismoaren aurkako hainbat judu.


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


Eguneraketa berriak daude