Burtsek hiru bilioi dolarreko kapitalizazioa galdu dute Brexit osteko bi egunetan

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2016ko uztailaren 10a

Historiako muturrekorik handienetako bat –bi eguneko jaitsierarik gogorrena– hartu zuten munduko burtsek Britainia Handiko erreferendumaren ostean: hiru bilioi (“b” hizkiz idatzirik, bai) galdu zuten konpainia handienek beren kapitalizazioetan. Euskal Herriko inbertsiogile baten begietatik begiratuta, nork esan behar zion ingelesen enbata batek burtsako astindurik handiena IBEX 35eko konpainiei eragingo zienik, %12ko galera?

Aste bete baino lehen, ordea, Londresko burtsako FTSE 100 indizeak galera guztiak berdindu zituen eta, aldiz, Europako beste gehienek galeretan segitzen zuten, Madrilek %9, Milanek %11, Paris eta Frankfutek %6… Brexitak gehiago kolpatu Londresgo oligarkia gainerako Europakoa baino?

Ingelesen erreferendumetik harago dago oztopoa, bistan denez. 2016an Londresko burtsak %2 irabazi duen bitartean, Milangoak %25 galdu du, Madrilgoak %15, Paris eta Frankfutekoek %10, denek galdu. Behin eta berriro 2008an hasitako krisi ekonomikoari “kimu berdeak” eta “tunel amaieran argia” iragartzen dizkioten arren, hazkundea nola berreskuratu ez dute agintariek asmatzen, bazter guztiak diru merkez asez ez bada. Europako Banku Zentralak ekonomia zaintza berezietako gaixoa bezala dauka, bere kabuz pultsua lortu ezinik, bizia artifizialki sostengatuta.

Britainia Handiko agintariek lotsarik gabe aitortu dute erreferendumean Leave garaile ateratzekotan ez zeukatela B planik prest. George Osborne ekonomia ministroak zinismoz esan duenez, dibortzioaren aldekoek pentsatu behar zuten biharamunean zer egin. Arazo da Europako beste agintariak ere larru bizirik harrapatu dituela dibortzioak.

Aldagoiaren pean, eten gabe doaz astinduak: orain Erresuma Batuaren zor publikoari A hirukoitza kendu diotela, berehala libraren debaluazioari esker hango esportazioak handitzen ari direla, kontuz, agentzia batek Europar Batasunaren zorra ere jaitsi egin duela sailkapenean, hauteskundeak direla hemen edo han… Berri onik ez globalizazioarekin gizenduta larrialdian dagoen Europa gaixoarentzako.

Kanal honetan artxibatua: Brexit

Brexit kanaletik interesatuko zaizu...
Brexit-a baliatuz 2023ko Europako Kultur Hiriburua kendu diote Erresuma Batuari

Erresuma Batutik dator notizia: Europako Batzordeak esan du estatu horretako hiriek ezin izango dutela 2023an Europako Kultur Hiriburutzarik eduki.


2017-06-22 | ARGIA
Brexit-aren aurkako mezua Ingalaterrako erreginaren kapeluan?

Asteazkenean egin du Ingalaterrako erreginak lehenbiziko hitzaldia parlamentu britainiarrean azken hauteskundeen ondoren. Hitzaldiaren edukiak baino, jantzi zuen sonbreiruaren esanahi politikoari buruzko espekulazioek eman dute zeresana ordea.


2017-06-09 | Xalba Ramirez
Hauteskundeak
Kontserbadoreek gehiengoa galduta, Irlandako unionistengana jo du May-k gobernua osatzeko

Alderdi Laboristaren gorakadak Erresuma Batuko gobernagarritasuna zalantzan jarri du, Brexitaren negoziaketak hasi baino hamar egun lehenago. Gehiengoa galdu du Theresa May-k eta aliantza berriak egin beharko ditu gobernuan gutxiengoan sortzeko. Ipar Irlandako DUP alderdiarekin akordioa itxi dute.


2017-05-25 | ARGIA
Irlanda batzeko erreferenduma egin nahi du Sinn Feinek bost urteko epean

Alderdi errepublikazale irlandarraren arabera, urgentzia handiagoa dauka irla bi estatutan banatuta egoteari uzteak Brexitaren ostean.


Brexit "gogorra", leiho berri bat Eskozia independentea EBn geratzeko?

Eskoziako  independentziaren inguruko bigarren erreferenduma prestatzen ari da SNP alderdia. Horretarako atzerriko laguntza beharrezkoa dute.


Brexit-a eta ezkerraren krisia

Europako Batasuneko egungo oinarri neoliberala astintzeko ezkerreko sektoreek Brexitaren eztabaida baliatu behar dutela defenditzen du Asbjørn Wahl pentsalari ezkertiarrak. Salatzen du ezkerreko hainbat sektore ari direla elikatzen EBtik ateratzeak eskuin muturra elikatuko duela.


Corbynen lidergoa berretsi dute Erresuma Batuko laboristek, botoen %62rekin

Urtebetean bigarrengoz irabazi ditu Jeremy Corbynek Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren barne hauteskundeak. 2015eko irailean botoen %59 haren aldekoak izan ziren. Partaidetza zazpi puntutan igo da oraingoan, eta %3 igo da bere aldeko babesa.


2016-08-23 | Unai Brea
Brexitaren ondorena: eraso arrazisten gorakada nabarmena Erresuma Batuan

Ekain erditik uztail erdira bitartean 6.000 salaketa baino gehiago jaso dira Gales, Ingalaterra eta Ipar Irlandan, garraiobide publikoetan egindako erasoak direla eta. 2015eko sasoi berarekin alderatuta ia %80koa da igoera.


Corbyn eta Smithen artean hautatuko dute laborista britainiarrek, zatiketaren arriskupean

Brexitaren emaitzak bultzatu du galdeketa: Corbynek sindikatu eta militante askoren babesa du, baina aurka du Westminstergo parlamentuko diputatu laboristen gehiengo handi bat.


Irlandak "bateratze erreferenduma ikus dezake", Micheál Martinen arabera

Fianna Fail alderdiko buruak dio Ipar Irlandako gehiengoak EBn jarraitzearen alde egin izana lurraldearentzat “definitzeko momentua” izan daitekeela.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude