Alde

Alde. Orain inoiz baino gehiago. Eta alboan Mariano Rajoyren aurpegia lehen planoan.

Barre egin genuen, hanka sartze mundiala inondik ere, itzulpen traketsen antologiaren parte da jada. Apropos eginda ere zaila da kontrako mezua hain doi adieraztea. Barre egin genuen, bai, baina baita negar ere, euskarari hizkuntza funtzional gisa ematen dioten garrantziaren beste erakusle bat baino ez baitzen izan.

Behin ekainaren 26a pasata, alabaina, badirudi PP eta Rajoy bera beste zerbait iragartzen ari zitzaizkigula −uler dezagun “iragarri” etorkizuna aurresatea bezala, ez baita “alde” polisemia duen hitz bakarra−. Jendeak eman du bere botoa, eta Espainiaren erraiak begi-bistan geratu zaizkigu. Bost axola korrupzioa, bost axola gerra-zikina, bozka baldintzatzen duena zera da: Espainiaren batasun sakrosantua. Espainiaren alde egitea inork Espainiatik alde ez egitea da. Kito.

Gobernua osatu nahian ibili diren hilabeteetan ere, mintzagai nagusietako bat erabakitzeko eskubidea eta Kataluniako erreferenduma izan da. Atzo marra gorriak zirenak gaur marra gorri-hori-gorriak dira berriro, eta gora guardia zibila eta indar armatuak, eta bihar nork jakin.

Nabari da asimilazioaren bidetik identitatearen eraikuntzan pauso bat egin dela atzera. Espainia hobetzeko aukeraren bat balego, jendea konforme legoke Espainia jatorrago batean? Independentismoak kontuz ibili beharko du diskurtso horrek uzten duen arrastoarekin

Aurreko hauteskunde orokorren bide beretik, aldaketarako nahia non dagoen ikusteko ez da politologo trebea izan behar, horretarako nahikoa da hauteskunde-mapen Estatuko koloreei begiratzea. Euskal Herrian eta Katalunian ere botoaren logika ez dabil baieztapen honetatik aparte: Espainiaren alde egitea edo Espainiatik alde egitea. Alegia, Espainiako Estatua aldatu daitekeela sinestea edo proiektu propioari eustea. Lehenengo aukerari dagokionez, nabaria da asimilazioaren bidetik identitatearen eraikuntzan pauso bat egin dela atzera. Espainia hobetzeko aukeraren bat balego, jendea konforme legoke Espainia “jatorrago” batean? Independentismoak kontuz ibili beharko du diskurtso horrek uzten duen arrastoarekin.

Iragarpenekin jarraituta, alde, alde egitearen alde, bozkatu dute britainiarrek. Inkestek une askotan Brexita aurresan arren, benetan zaila zen sinestea emaitza hori izan zitekeela. Emaitzak emaitza, nire aburuz, erreferenduma aukera galdua izan da. Aukera galdua izan da ezkerra Europan erabateko noraezean dagoelako. Parada hobezina zen Europar Batasunari buruzko eztabaida serio bat proposatzeko. Ezkerreko mugimenduak erabat zatituta egon dira kanpainan zehar. Batetik, Europan jarraitzearen aldekoek, herrien Europa sozialaren proiektua berreskuratzea posible dela diote, langileen eskubideak Europaren aterkipean hobeto babestuta daudela. Jeremy Corbyn izan da argudio hori baliatu duenetako bat, nahiz eta oso apal eta aho txikiarekin (aurretik beti agertu baita oso kritiko EBrekiko). Beste askok, ordea, TTIP merkataritza akordio neoliberala, errefuxiatuentzako hesiak, Greziarekin izandako jarrera eta austeritatearen bidetik gizarte babesa kamustea baino ez dute ikusten EBren baitan eta Brexitaren alde egin dute. Edonola ere, jakina da ezkerra ez dela gai izan kanpainan eragiteko eta UKIP (Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia) eta Boris Johnsonek hauspotutako xenofobia izan da jendea mobilizatzeko argudio behinena.

Eskozian, berriz, beste irizpide baten arabera bozkatu dute. Britainiarrak eskoziarrei mehatxuka ibili ostean independizatuz gero Europar Batasunetik kanpo geratuko zirela, orain eurek erabaki dute alde egitea Eskoziaren borondatearen kontra. Paradoxa txikiak. Brexitaren kapitulua ez dago itxita, baina zentzuzkoa da pentsatzea Eskozian erreferendum berriari ateak irekiko dizkiola. Horrek berriro ere mugituko luke herrien erabakitzeko eskubidearen errota, eta aukera berriak zabaldu daitezke Europako testuinguruan. Zein aldetan harrapatuko ote gaitu?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude