Amaiera argitsua

Korear jatorriko Jennifer Koh biolin jotzaile iparamerikarra; Illinoisen jaioa, 1976an.
Korear jatorriko Jennifer Koh biolin jotzaile iparamerikarra; Illinoisen jaioa, 1976an.

Joan zaigu aurtengo Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldia. Benetan denboraldi gozagarria izan da, eta era berean, luzimendu gehiagorekin jo zuten azken saioan. Osagarri guztiek sortu zuten jakin-mina: Juraj Valčuha zuzendariak, Turingo RAIren Orkestra Sinfoniko Nazionaleko zuzendaria hain zuzen ere, Jennifer Koh biolin jotzaile estatubatuarrak, oso txalotua bere jaioterrian, eta egitarau kuttunak.

Leonard Bernsteinen Serenade obrak, tinbrika zoragarria izateaz gain, badu barruko kutsu intelektual bat. Esaten da konpositoreak lan hau egin zuela Platonen Oturuntza irakurri ondoren eta, horrela, Greziako bost pertsonaia ospetsuren maitasunari buruzko ideiak islatzen dira obraren bost mugimenduetan. Esan bezala, orkestrazio dotore eta delikatua du biolin eta orkestrarako maisu lan honek. Bakarlari gisa, Jennifer Koh biolin jotzailea aritu zen, eta publikoa zoratu egin zuen. Talentu ikaragarria du andre honek, eta jotzeko era biotuosistikoa, zalantzarik gabe. Halere, saio honetan, hotz utzi ninduen. Kapazitate tekniko eta, noski, interpretatzeko gaitasun aparteko horretatik ez ninduen gehiegi ukitu.

Saioaren bigarren zatian, XX. mendeko sinfonía zoragarrienetako bat oparitu ziguten Euskadiko Orkestrakoek: Sergei Prokofieven 5. Sinfonia si bemol maiorrekoa, op. 100 hain zuzen ere. Lan oparoa da alde guztietatik. Erritmika eroa, tinbrika guztiz distiratsua; obra disfrutagarria da goitik behera. Valčuha  zuzendariak jakin zuen mugimendu bakoitzari berezko karakterea ematen. Lehenengo mugimendua, Andantea heroiko eta noblea iritsi zitzaigun; bigarrena, Allegro moderatoa, aldiz, jostalari eta ironikoa; Adagio hirugarren mugimendu lirikoan ederki islatu zuten crescendo makabroa, eta azkenik, Allegro giocoso bukaerako mugimendua, koloretsu, erritmiko, eta Prokofievek hainbeste maite zituen disonantziez betea entzun genuen. Nabaria da Juraj Valčuhak ezagupen sakona duela Prokofieven soinu munduaz. Halaxe frogatu zuen saio eder honetan eta halaxe gozatu genuen.

Bernstein eta Prokofiev-en obrak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Juarj Valčuha. Bakarlaria: Jennifer Koh (biolina). Gasteizko Principal Antzokia; ekainaren 16a.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko uztailaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude