Zornotzako barnetegia

Euskara ikasten lagunduko dizu ARGIAk

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2016ko ekainaren 26a

Zornotzako barnetegian ARGIA erabiltzen dute euskara ikasteko. Hori entzun dugu orain aste batzuk. Eta ARGIAko lantalde guztia emozionatuta, noski! “Euskararekiko harremana bultzatzeko tresna egiten dugu”, “euskara ikasleei euskal prentsan murgiltzeko aukera ematen diegu”... zirrara zurrunbiloaren erdian baten batek botatzen duen arte: “Hau komunitatean sartu beharra dago!”. Hor bukatzen da batzuen orgasmoa eta nire txanda heltzen da. Beraz, hemen natorkizue Zornotzako barnetegian ARGIArekin daukaten harremana kontatzera.

Egia da, agian ez horren modu esajeratuan, baina Zornotzan lortzen dutela ikasleen eta ARGIAren artean feeling-a sortzea. Urteak dira harpidedun direla, eta ariketa ezberdinak egiteko baliatzen dituzte testuak: hiztegia lantzeko, irakurri ondoren leitutakoa azaltzeko, egitura ariketak egiteko... Gaietan anitza izateak jokoa errazten die irakasleei, eta gozagarriago egin ziurrenik ikasleei.

Aitortu digute, ordea, ARGIA.eus webgunea erabiltzen dutela asko, multimediako bideoak eta blogetako sarrerak lantzeko. “Jaun eta jabe” edo “Martin” bezalako telesailak baliatzen zituzten orain urte batzuk ikus-entzunezko ariketak egiteko, baina gaur ARGIA bezalakoek duten material guztiarekin ikasleak errealitatera hurbiltzeko aukera ematen du. Gaurkotasunezko gaiak landuz, euskara ariketa soila izatetik, lau pareten artetik atera eta baliagarri ikusten dute; baliagarri informazioa jasotzeko, baliagarri informazioa zabaldu edo partekatzeko, eta baliagarri zure iritzia euskaraz emateko. Ikasleak beren gustuko gaiak euskaraz ere irakur, ikus edo idatz ditzaketela jabetzen dira, eta klasetik kanpo euskaraz funtziona daitekeela ere bai.

Zazpigarren urratsaren bueltan hasten dira eskoletan horrelako materiala lantzen, baina aldi berean Zornotzako barnetegiak urtean zehar bere sare sozialetan zabaltzen ditu interesgarri zaizkion ARGIAko eta beste zenbait euskal hedabidetako elementuak; euren hitzetan“denona baita euskara ahalik eta gehien zabaltzea eta hizkuntzarekiko konpromisoa hartzea”.


Argia Jendea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-15 | ARGIA
Lan eskaintza

Kaixo! ARGIAzalea zara eta erredakzioko lankide izan nahi zenuke? ARGIAn kazetari baten bila gabiltza, egun osoz aritzeko.


Kontuan izaten dugu erantzunkidetasun soziala?

Ez da hainbeste denbora Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) kontzeptua ezagutu nuela. Izena behintzat orain bizpahiru edo gehienez ere lau urte jarriko nion, agian ordura arte nire inguruan naturalki ikusi edo bizi izan nituen zenbait praktika eta egiteko moduri. Baina orain ESE da, gure mikroan bederen, modan dagoen hitza. ARGIAn ere zenbat aldiz idatzi dugu honi buruz? Zenbat esperientzia kontatu eta hausnarketa plazaratu ditugu? Ez daukazu erantzun beharrik, irakurle; asko, badakit. Baina... [+]


IKEA ez da Errepublika duen bakarra

Gure Errepublikaren Alde manifestua irakurri dut oraintxe. ARGIAk publikatu berri du, aste honetako kontua da. Gure proiektuari bultzada bat gehiago emateko pausoa, orain urtebeteko Darpidegu kanpainaren jarraipena, ahizpa, anaia, seme edo alaba; nahiago duzun bezala ulertu.

Gure Errepublikaren Alde. Erreferentzia polita prozesu korapilatsuan indartsu bezain irribarretsu eta ilusioz herri proiektu berri bat eraiki nahian dabiltzan lagun kataluniarrei. Gure herrian ere bat baino gehiago... [+]


2017-12-11 | ARGIA
BECeko finalerako sarreren irabazleak zozkatu ditugu

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatu ditugu ARGIA JENDEAren artean. Ondarroa eta Iturenera joan dira sarrerak.


ARGIA argia da

Orain krisi latzean dagoen erregimen honen hasieran ezagutu nuen ARGIA. Euskal Herrian Euskaraz-en nenbilen ordurako, euskara ikasi berria.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude