Youtuber

  •  

     


2016ko ekainaren 26an

Nire nebak 13 urte ditu. Feminismoari buruz berarekin hitz egitea erronka izaten da beti.
    – “Feminismoaren inguruko galdera bat egin ahal dizut?”.
    – “Bota”, erantzun diot, galdera zaila izango den intuizioaz.
    – “Nortzuk dira feminaziak?”.
    Ai ama. Jakin banekien. Nerabeek “feminazi” iraina ahoan daukate.
    – Matxistek “feminazi” hitza hedatu dute, gu feministok erasotzeko. Zuk badakizu nazismoak juduen, homosexualen, ijitoen, komunisten eta abarren hilketak burutu zituela, ezta? Bidezkoa iruditzen al zaizu indarkeriaren kontra egiten dugunok naziekin alderatzeko moda hori?
    – Ez! Baina joan den astean youtuber baten aurkezpen batean feminista batzuk agertu ziren, matxista zela oihukatuz. Victoriari –bere lagun minetako bat– asko gustatzen zaio youtuber hori eta neska horiek feminaziak direla esan du.
    – Beno, nahi baduzu youtuber horren bideoak elkarrekin ikus ditzakegu eta nire iritzia emango dizut.

Dallas Review deitzen da eta ia bi milioi harpidedun ditu bere Youtube kanalean. Pikaran artikulu bat argitaratu genuen, bere diskurtso misogino eta antifeminista agerian utziz. Youtuber ospetsuenak mutilak dira eta zuzentasun politikoaren kontra egiten duten aitzakiaz, aurreiritzi matxista eta arrazistak hedatzen dituzte, besteak beste. 

Kezkatuta geratu naiz. Tentuz ibili beharko genuke feministok. Youtuber ospetsuenek milioika –bai, hala da, milioika!– jarraitzaile dituzte, gehienak nerabeak. Victoriak seguru asko feministekin izan duen lehen kontaktua bere youtuber minenaren kontra egin dutelako izan da. Ondorioz, feministak gorroto ditu

Kezkatuta geratu naiz. Tentuz ibili beharko genuke feministok. Youtuber ospetsuenek milioika –bai, hala da, milioika!– jarraitzaile dituzte, gehienak nerabeak. Victoriak seguru asko feministekin izan duen lehen kontaktua bere youtuber minenaren kontra egin dutelako izan da. Ondorioz, feministak gorroto ditu. Sare sozialak eta sexismoaren inguruko tailer batean, 20 urteko neska batek esan zidan gogaituta zegoela, bere herrian gustuko duen youtuber bat –uste dut Wismichu zela– gonbidatu omen zuen udalak eta feministen presioa dela eta, azkenean ekitaldi hori bertan behera utzi zutela.

Boikot eta escrache feministak egiteko grina ulertzen dut, baina youtuber horien ospea kontuan edukita, ez al da kalterako izango? Zenbat neska ari dira feministekin haserretzen, miresten dituzten komunikatzaileen kontra –gustuko ala ez, komunikatzaileak baitira– egiten dugulako? Baina bestetik, argi dago, zer edo zer egin behar dugu emakumeak putak direla edota indarkeria matxistaren salaketak faltsuak direla esaten duten youtuber horiekin. Nire nebak AuronPlay miresten du –hiru milioi eta erdi harpidedun– dibertigarria omen delako, baina bere umorea, doinu ozpinen bitartez, besteei iseka egitea da.

Orduan, zein da irtenbidea? Debekuak eta boikotak baino, nik beti nahiago dut kultura produktu arrakastatsuen kontsumo kritikoa sustatzea eta alternatibak ikustaraztea. Berdintasunaren aldeko gazte ekimenetan, ondo legoke youtuberen diskurtsoen eta jarreren inguruko hausnarketak gidatzea. Baina errespetuz betiere, youtuberek gazteekin konektatzen dutenez jarrera defentsiboa hartuko baitute tontolapiko hutsak direla esaten badugu.

Bestetik, youtuber feminista eta LGTB ugari daude: Queer Avengers edota RayNTG, esaterako. Psicowoman, 31 urteko psikologo bat, youtuber bilakatu da nerabeei sexualitatearen inguruko mezuak helarazteko helburuz. Baina aitortu beharra daukagu youtuber feminista horien eragina ez dela inoiz ere hain handia izango –milaka harpidedun dituzte, ez milioika– arrakasta eredu hegemonikoekin apurtzen dutelako hain zuzen ere.

Orduan, zer egin?

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko ekainaren 26a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude