Pedro Bereterra, zure zerbitzura

Pedro Bereterra (ca. 1460-1528).
Pedro Bereterra (ca. 1460-1528).

Napoles, 1528. Pedro Bereterra itsasgizon, militar eta ingeniari nafarra hil zuten Castelnuovo gazteluan. Karlos V.aren soldadu espainiarrek preso hartua zuten eta, itxuraz, gazteluko gobernadoreak berak asfixiatu zuen, Bereterra estimatuari urkamendiaren desohorea saihesteko aukera emateko.

1460 inguruan jaio zen Garden, Erronkarin. Gaztetan joan zen Italiara, Zangozan ezagutu omen zituen merkatari genoar batzuekin batera. Haien zerbitzura hasi zen lanean eta, ondoren, Napolesko errege Fernando I.aren seme Joan kardinalaren agindupean jardun zuen, hura 1485ean hil zen arte.

Badirudi kortsario ere aritu zela Napolesen zerbitzura, horren berri zehatzik iritsi ez zaigun arren. Florentziarrekin bat egin zuen Genoaren aurka. Eta Adriatikoko itsas potentzia nagusi zen Veneziako Errepublikako ontziren bat harrapatzea ere lortu zuen.

1500ean Gaztela eta Aragoiko armadak preso hartu zuen eta haiekin bat egin zuen, nagusiki Afrika iparraldeko gerretan aritzeko.  Orango konkistan eta Bugia nahiz Tripoliko guduetan jardun zuen, besteak beste, eta Italian bertan, frantziarren aurka aritzea ere egokitu zitzaion. Fernando Katolikoak Oliveto konde titulua eman zion eta kapitain jeneral kargua lortu zuen. Frantziarrek Ravennan hartu zuten preso 1512an eta, hiru urte giltzapean egon ondoren, konde tituluari eta karguei uko egin eta frantziarrekin bat egin zuen aurrez kide izan zituen espainiarren aurka, azkenekoz giltzapetu eta hil zuten arte.

Zenbait historialarik, espainiar historiografia militarrak nagusiki, traidoretzat jo izan du Pedro Bereterra, baina kontua da bere zerbitzua armadei eskaini baino, armadek eskatu zutela haren zerbitzua. Itsasoan trebea bazen, are estimatuagoak ziren haren gaitasunak lehorrean. Infanteria antolatzeko metodo berritzaileak erabiltzen zituen eta, batez ere, gotorlekuak erasotzeko mina bereziak asmatu zituen, garaiko gerra estrategietan eragin handia izan zutenak.

Iruñean bada Oliveto Kondea izeneko etorbide bat. Tituluari uko egin ziola kontuan hartuta, ez dakigu haren omenez ala gaitzespenez jarri zioten izena kaleari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude