Bakoitza bere bakea eraikitzen

  • Ez dira berdinak izan gatazka armatuak Guatemalan, El Salvadorren eta Euskal Herrian. Gatazkak bezala bakea eraikitzeko moldeak ere desberdinak dira. Ados da Morena Herrera feminista salvadortarra. Haren ustez, emakumeak ados diren gaietan aurrera egitea da gakoetako bat.

Ezkerretik eskuinera Aitziber Blanco moderatzailea, Irantzu Mendia, 
Rosalina Tuyuc eta Morena Herrera hizlariak.
Ezkerretik eskuinera Aitziber Blanco moderatzailea, Irantzu Mendia, Rosalina Tuyuc eta Morena Herrera hizlariak.Argazkia: I. Urkizu/Tolosaldeko ataria

Tolosako Bizikidetza Foroak eta Mugen Gainetik elkarteak Emakumeak bake eraikuntzan hemen eta munduan mahai-ingurua antolatu zuen maiatzaren 23an. Gatazka armatuetan eta bake prozesuetan emakumeek izandako beharrak, emandako urratsak eta garatutako proposamenak landu zituzten. Morena Herrerak (El Salvadorreko La colectiva feminista para el desarrolloko ordezkaria eta FMLNko kidea izana), Rosalina Tuyuc-ek (CONAVIGUA Guatemalako Alargunen Koordinadora Nazionaleko lehendakaria) eta Irantzu Mendiak (EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako irakaslea eta Hegoako ikerlaria) hartu zuten parte.

Irantzu Mendia: “Ez hiltzen gaituen gerrarik, ezta zapaltzen gaituen bakerik ere”

“Emakumeen aurkako indarkeria ez da hasten gatazka armatuetan, indarkeria politikoetan, eta ezta amaitzen akordioak egiten direnean ere”, adierazi zuen Mendiak. Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria politikoak jarraitzen du: “Intentsitatea, kokalekua eta indarkeriaren formak eta testuinguruak aldatu dira –krimenak, kartzela, atxiloketa–, baina emakumeen aurkako indarkeriak jarraitu egiten du. Euskal Herriko egoera politiko berrian, bakeaz hitz egiten ari gara, elkarbizitzaz, baina gabezia demokratiko handiak daude: indarkeria ez da amaitu, emakumeak hiltzen dituzte”.

Indarkeria armatuaren analisi feminista egitea garrantzitsutzat jo zuen: “Kontuan hartu behar da emakumeen aniztasuna: emakumeek borrokatu egin dute, giza eskubideen alde borrokatu dute edo rol tradizionalak bete dituzte, bizitzaren sostenguarekin lotutakoak”. Guatemala eta El Salvadorreko emakume borrokalarien inguruan ari zen hizketan.

El Salvadorren talde feminista ez zegoen bake negoziazioetan

1990ean sinatu zituzten bake akordioak FMLNk eta Gobernuak. “Kontraesan handia sentitzen genuen. Alde batetik, poztu egin ginen ez genuelako gerrarik nahi, eta bestetik, akordio horiek ez zituzten barnebiltzen jendearen aldarrikapen guztiak. Amets asko gauzatu gabe gelditu ziren”, esan zuen Morena Herrerak.

Bake akordioak “demokraziaren berfundaziorako” bide egokiak zirela pentsatu zuten, baina kolektibo feminista ez zegoen testu horietan, ezta edukietan ere: “Ez gintuzten akordio horietan aitortu ere egiten. Indar gerrillariaren %30 ginen eta gerrilla sostengatzen zuen oinarri sozialaren %60. Gerrak sekulako eragina izan zuen sexualitatean eta amatasunean; mendia ez zen neutroa”.

Herrerak azpimarratu zuen 23 urtetan hainbat gauza aldatu direla: beldurrik gabe borrokatzeko eskubidea eta marko ekonomiko eta soziala, besteak beste. “Ekonomia ikuspegitik, lurrak hain garrantzitsua izateari utzi dio. Emakumeak gutxietsi gintuzten lurrak esleitzeko garaian. Borrokatu genuen eta azkenean lortu genuen lurren %8 beharrean %30 izatea”.

Poliziarekin akordioa lortu zuten. Haien helburua segurtasun zibilaren ikuspegia aldatzea zen. 2009an hasita, genero indarkeriaren biktimen inguruan formatu zituzten poliziak eta buruzagitza bera.

Eskubideen onarpen formala ere lortu dute, indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko lege berezia, kasu. “Emakumeen aurkako indarkeria gehienak barnebiltzen ditu, baita emakumeak artatzeko prozedurak ere”.

Guatemalan militarrak jomugan jarri zituzten

1960 eta 1996 artean iraun zuen gerra zibila ezagutu zuen Rosalina Tuyucek. Gatazka armatu ondorengo bake negoziazioaz aritu zen mahai-inguruan. Biktima askok ez zuten negoziazioetan parte hartzeko eskubiderik izan, “garestiegia zen haientzat”.

1996an hasi ziren negoziazioak. Armadak, gerrillak eta Estatuak hartu zuten parte, eta Eliza Katolikoa eta Nazio Batuen Erakundea izan ziren ikuskatzaileak. Gizarte zibilak bitartekarien bidez hartu zuen parte. Gardentasunaren aldeko borroka gidatu zuten eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak aldarrikatu zituzten.

Mugimendu feministaren eskaera garrantzitsuena emakumeen justizia izan zen. “Emakumeok sexu gehiegikeriak jasan genituen, militarrek bortxaketa masiboak egin zituzten”. Epaileak, fiskaltzak, eta oro har, giza eskubideen aldeko emakumeak elkartu ziren militarrak zigortzeko. Garrantzi handiko prozesu judiziala jarri zen martxan tortura, krimen eta indigenen aurkako bortxaketak egozten zizkieten militarren aurka.

Irantzu Mendia:
“Euskal Herriko mugimendu feminista banatu egin zuen borroka armatuaren aldeko edo aurkako hautua egin behar izateak. Oraindik ere zauriak irekita daude”

Prozesu judizial horren garrantzia nabarmendu zuen Tuyucek. “Prozesu horren ondorioz, emakumeak ahaldundu egin ziren eta emakumeen osasun mentala indartu zen. Urte askoan erantzukizuna gurea zela sentitu genuen, eta orain pentsatzen dugu militarrena izan zela erantzukizun osoa”.

Tuyucen ustez, arrazoia da garrantzitsuena. “Gure hitzak, gure arrazoiak eta gure historiak baino ez dute balio. Arrazoia erabili behar da eta ez indarkeria, hori da garrantzitsuena horrelako prozesuetan”. Era berean, inolako bazterketarik gabe, hainbat belaunalditako jendearen parte-hartzea azpimarratu zuen: “Emakumeek eta gizonek hartu behar dute parte. Gazteriak eduki behar du erabakiak hartzeko boterea. Historia ezagutzen ez duen gazteriarekin zaila da behar ditugun aldaketa sozial guztiak martxan jartzea”.

Gizarte zibilak parte hartzearen garrantzia

Irantzu Mendiaren ustez,  nabarmentzekoa da gizarte zibilak bake negoziazioetan parte hartzeko aukera eduki izana Guatemalan, El Salvadorren ez bezala. Horri esker emakumeen arteko sareak sortu zituzten, eta aldi berean, erronka handia izan zuen mugimendu feministak: “Mugimendu feministak artikulatutako proposamena eman behar izan zuten negoziazio mahaira, eta akordio minimo batzuk  lortu behar izan zituzten”.

Soziologoa ezkorra da Euskal Herriko mugimendu feminista gaur egun hori egiteko gai izango litzakeen gogoetatzerakoan. “Borroka armatuaren aldeko edo aurkako hautua egin behar izateak Euskal Herriko mugimendu feminista banatu zuen. Oraindik ere zauriak irekita daude. Mugimendu sozial moduan puntu batzuetan bat egin beharko genuke emakumeen gaia erdigunean jartzeko”.

Morena Herreraren iritziz, “bake bakoitza ezberdina da, baina garrantzitsuena da bat gatozen puntuetan aurrera egitea”. Herrerak argi du emakumea dela milurteko honen protagonista: “Guk borrokatu ezean, ez du beste inork gure eskubideen alde egingo”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude