Baratzeko umoretik 'Altza Porru'

Garaiko produktuak dastatzeko aukera izan dute hilaren 16an Karabeleko ekonekazaritza etxalde esperimentalerako gunera gerturatu direnek. Jakoba Errekondok zortzi euskal marrazkilarirekin eta ARGIArekin elkarlanean argitaratu duten ‘Altza Porru’ liburuaren aurkezpenari hasiera emateko leku aproposa topatu dute, albahaka eta tomate landare artean, iritsi bezala gaian sartzen joateko. Bizi Baratzea proiektuaren barruan kokatzen da bigarren liburu hau, lurrari lotua dena irudi eta umoretik ezagutzeko aukera ematen duena.

Maialen Lujanbiok hartu du hitza Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak emandako azalpentxoaren ondoren, eta hitz egin digu liburuan idatzitako hitzaurreaz. Kalekumia. Nire burua ikusi ahal izan dut egoera horretan, ni izan nintekeen Tomate Urdinduaren Komandoko zaharrei irri nano bat egingo ziena, lauhortzekoa eskuan amonari noizbait entzundako hiztegia errepasatzen ari nintzen bitartean.

Idoia Torregaraik egin du Jakoba Errekondoren aurkezpena, herrikidea izanik askok baino hobeto ezagutzen baitu, bere terrenoan, egoera naturalean.

Jakobak berak eman dio liburuari errepasorik sakonena jendaurrean. Marrazkilariek egindako komikiak tartekatzen dituen testuak idatzi ditu Errekondok, ilargia, euskarazko esaerak, baratzearen diseinuak edo landareei eta lurrari lotutako irainak gaitzat hartuta.

Komikilariek hiru ariketa egin behar izan dituzte liburuan. Batetik gai librean ortuaren inguruko istorio bat sortu dute; bigarrenik Jakobak irratian jasotzen dituen galderak eta emandako erantzunak hartu eta bakoitzak galdera/erantzun bat irudikatu du; eta hirugarren ariketari Desafioka izena jarri diote, bertsotako kartzelakoaren estilokoa. Karabelekon ere lanean jarri dituzte, margoak eskuan, Ainara Azpiazu “Axpi”, Joseba Larratxe, Antton Olariaga, Asisko Urmeneta, “Mattin” Martiarena eta Zaldieroa, eta azaldu dute bakoitzaren zer aurkituko dugun ‘Altza Porru’n. Unai Iturriagak eta Unai Gaztelumendik ezin izan dute aurkezpenean egon, baina momentuan egindako beren karikaturekin ekarri dituzte.

Bete eta osasuntsu ezin baitaiteke izan irribarrerik gabe!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzea
Agenda batek hainbeste joko eman zezakeenik

Nork bere baratzea gehiago ezagutzeko tresna da agenda hau, agenda arrunt baten eran oharrak apuntatzeko erabilera izateaz gain, landareekin egiten ditugun lanak apuntatzeko ere prestatuta dagoena”. Halaxe definitu du Jakoba Errekondok, irakurle, zazpigarren urtez... [+]


Sendabelarrek espazioa merezi dute

Azaroak 26, larunbata. Ordurako bete da Hernaniko Plaza Feministako aretoa. Eta sarri ez bezala, ordurako hasi da Garbiñe Larrea Iturralderen azken liburuaren aurkezpena. Han da bera, landareen babesean, hamabi sendabelarrez osatutako palaxuaren atzean. Iridiologo... [+]


2022-09-30 | ARGIA
Iker, hamar urte baratze ekologikoa lantzen
"Ematen du gure agintariek Food For Future eta proiektu hidroponiko eta galaktikoetan jarria dutela begirada"

Baratze ekologikoen kostu prezioak eta lan baldintzak ikertu ditu Duina lanketa kolektiboak. Azterlan honen emaitzak aurkeztu ditu Biolurrek irailaren 27an eta bertan irakurri zuen honako testua Ikerrek. Bera, beste hamar baratzezainekin batera aritu da bere eguneroko jardunaren... [+]


2022-09-30 | Estitxu Eizagirre
Biolurren "Duina" ikerlana
Zein da barazki ekologikoen kostu prezioa?

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak "Duina" izeneko lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu ditu. Baratze ekologikoen ekoizpen kostuak eta lanorduak zehatz ezagutzeko Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 baratze proiekturen datu xeheak jaso dituzte. Ondorioetako... [+]


2020-11-22 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Baratze bat

Hiri handitik ezin ateratzeak ernatu du nigan berde behar bitxi bat, orain artean sekula ezagutu gabea. Ados, beti izan zait atsegingarri berdetasuna begiestea mendian, basoan, golf zelaian, baina oraingo hau da, seguru obligazioak behartua, ia-ia bitala, arnasten dugun airea... [+]


Eguneraketa berriak daude