Vesuvio, Ponpeiaz haratago

Vesuvioren erupzioa, Giorgio Sommer (1834-1914) argazkilari alemaniarrak 1872ko apirilaren 26an ateratako argazkian.
Vesuvioren erupzioa, Giorgio Sommer (1834-1914) argazkilari alemaniarrak 1872ko apirilaren 26an ateratako argazkian.

Vesuvio (egungo Italia), K.o. 79ko abuztuaren 24a. Sumendiaren erupzio bortitzak Ponpeia eta Herkulano suntsitu zituen, eta errautsek erromatar garaiko aztarnategi nagusietakoa gorde zuten mende luzez. Horregatik, Vesuvio Ponpeiari lotuta ezagutzen da gehienbat. Baina Europako sumendi aktibo eta bortitzenetakoak historia zabala du Ponpeiaren suntsiketa baino lehen eta ondoren. Eta egun munduko sumendi arriskutsuena dela uste da, Napolesko badiaren inguruan hiru milioi pertsona bizi direlako.

Plaka tektoniko afrikarrak eta euroasiarrak bat egiten duten gune horretan duela 400.000 bat urte hasi zen jarduera bolkanikoa, eta sumendia duela 25.000 urte eratu zen. Badakigu duela 18.000, 16.000 eta 11.000 urte erupzio pliniarrak izan zirela. Eta duela 3.800 urte Europak ezagutu duen erupzio bortitzenetakoa izan zen. Brontze Aroko hainbat herrixka suntsitu zituen. Baina 2006an arkeologoek handik alde egindako gizaki eta animalien aztarna ugari aurkitu zituzten, eta hiru gorpuren arrastoak baino ez; ia 2.000 urte geroago ez bezala, orduko hartan biztanle gehienek ihes egitea lortu zuten.

Erupzioek uxatu bezala, populazioa erakarri izan dute Vesuvioren magaleko lur bolkaniko emankorrek, sumendia lozorroan dagoenean.
 

472. eta 512. urteetan ere eztanda egin zuen. Eta 1631koak Ponpeia suntsitu zuen erupzioaren parekoa izan zen: fluxu piroklastikoa kraterretik hamabost kilometrora iritsi zen eta errauts hodei erraldoiak, besteak beste, Konstantinoplako zerua estali zuen. XIX. mendea bereziki aktiboa izan zen, sumendia zortzi aldiz lehertu baitzen.

1943an, berriro ere abuztuaren 24an, Ponpeiaren bigarren suntsiketa gertatu zen, baina hori ezin zaio sumendiari egotzi; hegazkin estatubatuar eta ingelesek vesuviorenak egin zituzten orduan, aztarnategian 400 kiloko 190 bonba jaurtita. Hurrengo urtean, 1944an, berriro ere sumendia jardunean hasi eta San Sebastiano herriaren zati bat suntsitu zuen. Eta horixe izan da Vesuvioren azken erupzioa, oraingoz.


ASTEKARIA
2016ko ekainaren 19a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Eguneraketa berriak daude