Mark Twain eta Halley kometa

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2016ko ekainak 19

1835eko azaroaren erdialdean Halley kometa periheliora iritsi zen, hau da, orbitan Eguzkitik gertuen dagoen eta Lurretik hoberen ikusten den puntura. Handik bi astera, azaroaren 30ean, Samuel Langhorne Clemens jaio zen, gero Mark Twain ezizenez ezagun egingo zen idazlea. Kointzidentziaren jakitun, zera idatzi zuen 1909an, kometari 76 urte inguruko orbita osatzeko urtebete geratzen zitzaionean: “Halley kometarekin iritsi nintzen 1835ean. Datorren urtean itzuliko da eta harekin batera joatea espero dut. Zalantzarik gabe, Ahalguztidunak esan du: Horra hor fenomeno xelebre ulergaitz parea; batera etorri ziren, batera joan behar dute”.

1910ean Halley kometa berriro azaldu zen zeruan eta periheliora apirilaren 20an iritsi zen. Twain biharamunean hil zen.

Kanal hauetan artxibatua: Historia  |  Nazioarteko literatura  |  Espazioa

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
Aztarna erromatarrak Okinawan

Okinawa uhartean (Japonia), zehazki Urumako Katsuren gazteluaren arrastoetan egindako indusketa lanetan, K.o. III. eta IV. mendeko kobrezko lau txanpon erromatar aurkitu dituzte.


Horma-paperen liburu hilgarria

Michigan (AEB), 1874. Robert C. Kedzie (1823-1902) Michiganeko Nekazaritza Eskolako kimikako irakasle eta Osasun Kontseiluko kideak Shadows from the walls of death (Heriotzaren hormetako itzalak) izeneko lanaren 100 aleak banatu zituen AEBetako estatu horretako beste hainbeste liburutegitan.


2017-06-25 | Uxue Apaolaza
"Euskal ijitoak sistematik kanpo ibili dira beharbada, baina ez gizartetik kanpo"

David Martin (1980, Errenteria) historialariak 36ko gerra zibila ikertzeari ekin zion karrera amaitu zuenean: ijitoei buruz ez zela ezer idatzi ohartu zen, eta hutsune horri heltzea erabaki zuen. Batean eta bestean ibili ondoren, Euskal Herrira itzuli eta euskal ijito herria ikertu du. Orain, El pueblo gitano en Euskal Herria liburua argitaratu du Txalaparta argitaletxean.


Onna-bugeishen oinordekoak gara emakume ezpata-dantzariak

Gehienetan itzalean ezkutatu dizkigute, baina emakume samuraiak ere izan ziren. Ezpata hil ala biziko borrokan dantzatzen zuten emakumeak. Samuraien borroka moldea, trajikoa bezain estetikoa zen, Kenshibuak irudikatzen duen moduan. Izan ere, musika tradizionala eta poesiaz jantzita, samuraien ezpata mugimenduak oinarri dituen dantza da Kenshibua. 


Putakumeak, tiratu!

Erroma, 1084. Roberto Guiscard buru zuten tropa normandiarrek Erroma arpilatu zuten, Henrike IV.a enperadoreak preso zeukan Gregorio VII.a aita santua erreskatatzera joan zirenean. Besteak beste, Klemente I.a aita santuaren (K.o. 88-97) omenez eraikitako Letrango San Klemente eliza suntsitu zuten.


2017-06-16 | Uriola.eus
Bilboren 'erorketaren' 80. urteurrenean "mobilizatzera" deitu dituzte hiritarrak

Atxuritik sartu ziren Bilbo hirira tropa nazionalak duela 80 urte. Horregatik hiru egunez luzatuko diren ekitaldietako lehena Atxurin izango da gaur 19:00etan, Santos Juanes plazan "Bilboko jausieraren 80. urteurrenaren oroimenez". 


Ternuatik, ahanztura eta ausentziez

Sentipena daukat baleazale eta arrantzaleen historian sakontzen joan garela eta ordura arte zabaldu ez zaizkigun euskal historiaren orri batzuk idazten joan garela. Baina ariketa hauetan gizartearen erdiak gutxienez, ikusezin izaten jarraitzen du.


Ezkabako presondegitik ihes egindakoen gorpuzkiak, Lintzoainen

Hobitik atera dituzte bi presoren gorpuzkiak Lintzoainen, Erroibarren. Ezkabako presondegitik ihes egindako bi pertsonarenak ziren. Hala, guztira 2017an hamairu izan dira hobietatik atera dituzten gorpuzkiak.


"Emakume guztiok matxinatu behar dugu, ez batzuk bakarrik"

Bada nazioarteko mugimendu bat, beren burua halakotzat jotzen duten herri guztiak onartzen dituena. Mugimendu bat, non maila berekoak baitira Quebec, Mozambike eta Kurdistan. Ibilian dabil gainera mugimendu hori, izenean bertan dakar: Emakumeen Mundu Martxa (EMM). Euskal Herrira etorri zen orain dela hilabete mugimenduaren nazioarteko idazkaritza koordinatzen duen Graça Samo, eta Bilgune Feministak maiatzaren 6an antolatu zituen topaketetan hitz egin genuen berarekin. Argi esan zigun:... [+]


Mila urteko zerrenda japoniarrak

Japonia, 966. urte inguruan. Sei Shonagon idazle, poeta eta gortesaua jaio zen. Fujiwara no Teishi (Sadako izenez ere ezaguna) Heian aroko enperatrizaren zerbitzura jardun zuen. Ezer gutxi dakigu emakume horren bizitzari buruz, bere idatziez gain. Burkoaren liburua bilduma idazteagatik da bereziki ezaguna. Lan horretan egileak enperatrizaren eta gortearen berri jaso zuen. Hainbat poema ere bildu zituen, baina, bereziki, zerrendak nabarmentzen dira liburuan; batzuk bitxiak dira oso eta beste... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude