Errauskailua geldiarazteko esperantza sortu da

JOSE IGNACIO ASENSIO Gipuzkoako ingurumen diputatuak SER katean joan den astean egindako elkarrizketan esan zuen bere aurretik hitz egin zuten medikua eta zientzialaria ideologizatuak zeudela. José Cruz Ruiz Villandiego Donostiako Quirón Ospitaleko Estomatologia eta Odontologia zerbitzuko zuzendaria zen bata; Fernando Palacios bestea, Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko kidea. Bien ustez, errauskailuak arriskutsuak dira osasunarentzako.

Asensiok berea defendatzea logikoa da, elkarrizketak erakusten zuenez oso argudio makalekin bada ere. Baina bego, bere iritzia da. Horren logikoa ez dena entzulea lerdotzat hartzea da, eta horrela esan gabe ere, Villandiego eta Palacios ideologizatuak zeudela aipatzean, horixe egiten ari zen. Patronalak sindikatu borrokalarienei buruz dioen bera da: “Horiek ideologizatuak daude”. Edo UPNk, PSNk, PPk eta Ciudadanosek Iruñeko haur eskolen aferan hainbat gurasorekin udal agintarien aurrean zera aldarrikatzen dutenean Udaletxe Plazan: “Hezkuntza apolitikoaren alde”.

IMANOL LASA Gipuzkoako Diputazioko bozeramaileak ere antzekoa egin zuen maiatzaren 28ko Donostiako giza kate arrakastatsuari erantzunez:  “Errespetatzen ditut herritarrak, baina kanpaina horren atzean intentzionalitate politikoa eta ezker abertzalea daude”. Herritarrekiko begirunea agertu zuen, baina ez Ahal Dugu, Ezker Anitza, Greenpeace edo giza katea sostengatu zuten beste hainbat erakunderekiko. Egia esan, “dena da ETAk” funtzionatu bazuen, zergatik ez “dena da ezker abertzalea” merke horrek?

Ideologiez gain, Zubietako errauskailua “zaborren arazoa” konpontzera datorren mirari gisa saltzeak asko esaten du hainbat politikarik herritarren mailaz duten iritziaz. Ideia horrek, hala ere, indarra izaten jarraitzen du, besteak beste halako mezua dutelako El Diario Vasco edo Diario de Navarra moduko hedabide sistemikoek. Milaka herritarrek sinesten du haien egian, baita haien ikuspegi espainiar, eskuindar eta monarkikoaren aurkakoak badira ere.

Dozenaka batzuk dira goizetan, ehunka arratsaldetan, milaka batzuetan… eta beste milaka askoren irribarrea pizten dute maiz

Gipuzkoa Zutikekoek bizitzaren aldeko ideologia aldarrikatzen dute, pozik, temati eta jantzi. “Lehengo garaiekin” lotzen saiatu izan zen berriro ere Imanol Lasa, baina mugimenduaren urratsak jarraitzen dituenak iraganeko borroka askoren aztarna gutxi aurkituko ditu: suziriz baino, dantzekin erantzuten diote Ertzaintzari; alaitasunetik eta jakintzatik erakarri nahi dute herritarra politikara, Andoni Egañak haiei buruz idatzi berri duen gisan “politika zentzurik sustraienekoan hartuz”.

Erraustegiaren aurka bai, berau egungo sistemaren sinbolotzat hartuz, eta beraz, euren antikapitalismoa argi eta harro plazaratuz. Parisko Errepublikaren plazatik datorren “borroken elkargunea” eurena eginez; ideia esparru zabal bat bai, baina proposamen itxi eta zehatz barik. Azken helburuari baino bideari garrantzia emanez. Horizontaltasuna giltzarritzat joz. Komunikazioa eta sare sozialen ezagutza eta erabilera bikain baliatuz. Iragana? Gurako luke makina batek, baina Gipuzkoako Plazatik Bulebarreko haien ibilbideetan 15-M, Occupy Wall Street eta Nuit Debouten lurruna aireratzen da.

Dozenaka batzuk dira goizetan, ehunka arratsaldetan, milaka noizbehinka… eta beste milaka askoren irribarrea pizten dute maiz. Erantzukizuna ere ez da makala, altxor txiki bat eraikitzen duenak, ardura handia baitu gero berau zaintzen. Nola bukatuko den? Inork ez daki, baina abiatu izana da garrantzitsuena. Ilusio eta kezka askoren sortzaile da Gipuzkoa Zutik, beste askorekin batera –mediku, guraso, Zero Zabor Taldeak, alderdi…– Zubietako errauskailu proiektua berriz ere geldiaraztea posible dela ikusarazi duelako. Gertatuko den, inork ez daki, helburu erraza ez da, baina eztabaida politikoa puntakoa da jada Gipuzkoa osoan. EAJk, PSE-EEk eta PPk jadanik ez dituzte arratoiak eta poltsa beltzak saldu behar askatasunaren sinbolo gisa; orain gero eta mamu handiagoa den errauskailua saldu behar da, eta hori ez da hain samurra.

Errauskailuaren aurka ari diren medikuek bi hilabete daramatzate Asensio eta Markel Olano diputatu nagusiarekin bildu nahian. Zer zentzu du hausteskunde kanpainetan Gipuzkoako hamaika txokotan egotea bertakoekin argazkia eginez, eta halako eztabaida handian aktore nagusietako bat ez hartzeak? Hori ere politika zaharra da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Zigorrean oinarrituko ez den justizia baten alde

Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]


Bi ertzainen aurkako epaiketa bihar, Gipuzkoa Zutik kanpaldian legez kanpoko atxiloketak egin izana egotzita

Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]


2018-09-26 | ARGIA
Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.


2018-09-24 | ARGIA
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude