Donibanez

Aspaldiko ekainaren 23 batean, Espainiatik etxerakoan, trenak Euskadiko muga zeharkatu zuen iluntzean eta suak ageri ziren eskuin-ezker, herri guztietan. “Magikoa zela” esango genuke orain; eta hala izan da beti, nahiz, antzina, magiaren zentzua ez zen hain lirikoa, oso pragmatikoa baizik, errealitatea baldintza zezakeen jarduera.

Festa lardaskatzaile iruditzeko arriskuan ere, esan behar da Donibane gaueko alamartxoetan ez zela eguzkia gurtzeko edo bere ibilbidean laguntzeko asmorik nabaritzen. Suak ez ziratekeen ere pena-doloreez gabetzeko eta traste zaharrak botatzeko erraustegiak: trasteak birziklatu egiten ziren gehienak eta suen helburua izaki kaltegileak suntsitzea zen batez ere. Gosea eta eritasuna ekartzen zituzten gaizto eta zitalak oro, harri erauntsi eta ekaitz egileak, begizko jaurtitzaileak, horiek akabatu nahi zituztela aldarrikatzen zuten, bai hitzez eta bai jestuz, “apoak eta sugeak erre, garia eta artoa kutxan gorde” kantatuz, sorgin itxurako panpinak errez.

Ideiak iraun du: maiatzean, Frantziako lan erreformaren kontrako manifestariek, Albi hirian, su eman zioten François Hollande eta lagunen erretratuei, gaiztaginak direlakoan

Ideiak iraun du: maiatzean, Frantziako lan erreformaren kontrako manifestariek, Albi hirian, su eman zioten François Hollande eta lagunen erretratuei, gaiztaginak direlakoan. Kiskaltze sinbolikoak, beharrik, garai batean egiazki erretzen baitziren ustezko sorginak eta, XIX. mende arte, sugeak, katuak eta beste deabruzko animaliak.

Pragmatismoak ez zien jendeei galarazten suen ederraz gozatzea eta jokoetan loriatzea. Orozkon, soroetara gurutze babesleak plantatzera joaten zirenean, suzi piztuak eramaten zituzten eskuan eta firrindaka erabiltzen zituzten, txinpartazko gurpilak ateratzeko moduan. Eta dena bukatutakoan, pozik itzultzen ziren etxera, erritoa ondo bete-eta, uzta ona lortuko zuten itxaropenez.

San Joan gauak eta egunak daukaten aparteko bertutea landare eta uretara ere pasatzen da. Irudiz ez eguzkiak emana, hura ageri baino lehen batu behar baitira belarrak, edo berdin ihintzetan ihalozkatu. Txarrerako baliatzen omen zuten sorginek bertute hori, eta gau osoan ibiltzen ziren ukendurako gai pozoitsuak nola bildu. Jende onek tiroz eta kanpai hotsez uxatzen zituzten. Eta gaur egunean, alamartxo osasungarriaren gainean jauzi egiten dute; baita kean pasatzen ere lore-sorta, indarrez areagotu eta ate aurrean ezarririk, etxea zain dezan.

Noizbait Elizak onartu zituen errito horiek eta maiz bedeinkazioa gaineratu zien. Askoz geroago, new age iragan da ororen gainean eta xedeak desmaterializatu dira: gosetik libratu eta ongizate zoriontsua bilatzen da nagusiki. Eta horrela menderik mende, noiz bil eta noiz utz, egundaino iritsi da Donibane jaia, guztien pozgarri eta urte askotarako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko ekainaren 19a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude