Beti aitzinera

Hotzikarak, Petti & Etxeko Uzta. Elkar, 2016

Poztu egin naiz Petti eta Etxeko Uztaren disko berria eskuratu dudanean, eta oso gustura entzuten ari naiz, atsegin handiz. Oso lan ederra egin dute. Kantuak oso onak dira, eta oso ongi osatuak, landuak eta ekoitziak daude. Batzuk indartsuak eta energia handikoak dira, eta beste batzuk leunagoak. Kantuetan, besteak beste, grina, desira, ametsak, samina eta sentimendu gazi-gezak suma daitezke.

Petti abeslari, gitarria-jotzaile eta musikagile paregabea da, gero eta hobeto abesten du eta jotzen du gitarra, eta gero eta kantu hobeak sortzen ditu. Diskoz disko, beti zerbait berria, desberdina edo berezia eskaintzen du bere kantuetan. Bere doinuek blues, rock eta folk kutsuak dituzte, baina Pettik bere jotzeko estiloa dauka, bere nortasuna, eta bihotz handia. Erraietatik ateratzen zaio aski ezaguna den bere ahots urratua eta sakona, batzuetan indar handiarekin eta beste batzuetan leun eta gozo.

Astirtitan (Bonberenea Ekintzak, 2015) aurreko lanera kantu “nahiko biluziak” bildu zituen, Pettiren beraren hitzetan, eta hurrengo lana –aurten kaleratu duen Hotzikarak, alegia– “disko rockeroagoa” izango zela iragarri zuen eta soinu “elektrikoagoa eta sendoagoa” izango zuela. Hala da. Lana ederki egin du Etxeko Uzta taldearen laguntza estimagarriarekin. Joseba Irazoki (gitarra elektrikoak, lap steel eta banjoa), Igor Telletxea (bateria eta perkusioak) eta Iñigo Telletxea (baxua). Musikari bikainak dira, eta oso ongi moldatzen dira Pettirekin, txikitatik ezagutzen dute elkar, eta aspaldi hasi ziren elkarrekin jotzen.

Grabazio saioetan aritu diren gainerako lagunen ekarpena ere aipagarria da: Estitxu Pinatxo (ahotsa), Txus Aranburu (teklatuak), Joseba Baleztena B. Lenoir (gitarra), Felix Buff (bateria), Xan Bidegain (baxua), Víctor Sanchez (teknikaria), Josu Zabala (Bi bide kantuaren musika), eta hainbat kanturen hitzak idatzi dituzten Pello Lizarralde, Eneko Barberena, Igor Elortza, Beñardo Goietxe, Juan Luis Zabala eta Harkaitz Cano.

Petti eta Etxeko Uzta jendaurreko emanaldietan aurkezten ari dira Hotzikarak diskoa. Merezi du haien saio batean egotea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude