Gorputz adimentsuak

  • Gaitasun ezkutuak eta ezkutatutako gaitasunak. Adimen logiko-matematikoaz gain, beste zazpi mota daudela dio Howard Gardner psikologo eta irakasle estatubatuarrak, adimen korporala tarteko.

Verdini taldeko kide Nekane Prieto, Nerea Astarbe eta Aizpea Agirregomezkorta.
Verdini taldeko kide Nekane Prieto, Nerea Astarbe eta Aizpea Agirregomezkorta.

Koordinazioa, malgutasuna, oreka, abiadura, intuizioa, abilezia, indarra, malgutasuna, kontzentrazioa, musika, gorputz eta buruaren arteko konexioa eta sormena garatzen ditu adimen korporalak. Dantza garaikideak biltzen dituen ezaugarri berberak, hain justu.

Down sindromea duen Haizea ilobaren jaiotzak bultzatu zuen Isabel Verdini dantzaria, hura bezalakoak protagonista dituen konpainia sortzera: Verdini Dantza Taldea. Gaitasun “ezkutuak” garatzeko aukera eman eta mugak ezabatzea dute helburu, hala nola, autoestimua hobetu eta jendartean integratzen laguntzea.

“Teloi gorria hartuta berarein ametsen marko. Emandako urrats bakoitza salto handi bat delako”. Beñat Gaztelumendik, adimen urritasuna gai hartuta, 2013an BECen abestu zuen bertso sortatik.

Nekane Prieto eta Nerea Astarbe dantzariek ez dute dudarik egin: artistak dira eta artearekiko gaitasuna dute. Txalo eta lausenguak jasotzen dituztela ere kontatu digute: “Beti esaten didate oso ongi dantzatzen dudala. Aurrekoan loreak eman zizkiguten”, dio Astarbek. Jendea ezagutu eta lagun berriak egiteko aukera izan dela adierazi dute, denbora baitaramate elkarrekin dantzan: “Asko gara taldean. Ni 15 urterekin hasi nintzen eta 23 ditut”, esan du Astarbek. “Nik 33 dauzkat eta hamar urte daramatzat”, dio Prietok. Bakarka baino, taldean dantzatzea nahiago dutela gaineratu dute, denek batera “indar handiagoa” dutelako.

Dantza garaikidea sentimendu eta emozioen espresioan oinarrituta dago eta hori transmititu ziguten dantzan ikusi genituenean: lan egiteko jarrera eta borondatea, gogoa eta sentimendua. Gardnerren arabera, beste adimen mota bat ere garatzen dute, gainera: adimen musikala. Panderoa ere jotzen duela kontatu digu Astarbek. Aukeratutako musika eta letrek emozioak azaleratzen laguntzen diete: ”Ni oso erromantikoa naiz”, batak. “Ni dantzan zoriontsua naiz”, besteak.

“Joan dira oholtza gainera. Alturara, antzokira. Eta lehenbiziko aldiz parez pare jarri dira”. Gaztelumendi

Baina, dantza ez da mugimendua eta sentimendua soilik. Ariketa fisiko honek lanketa behar duela kontatu digute. Horretarako, beroketak egiten dituzte astelehen eta larunbatero. Halaber, kalitate tekniko zein artistikoa lantzeko, “modu serio, zorrotz eta konstantean” egin hehar da lan. “Korrika pixka bat egiten dugu, ondoren lurrean eseri eta luzaketak egiten ditugu: hankak zabaldu, burua belaunetaraino makurtu, abdominalak egin...”, adierazi digute dantzariek hitz eta keinuz. “Nekatzen gara, baina merezi du.

“Denengana heltzen dira artearen ahalmenak. Urritasuna dauka hau ulertu ezin duenak”, Gaztelumendi.

Hilaren 19an Donostiako Boulevardean Metodo Verdini ikuskizuna eskainiko dute, 17:30ean. Abenduaren 3an, Aniztasun Funtzionalaren Egunean, Donostiako Victoria Eugenian aurkeztuko dute proiektu berria.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude