Zer prezio du zure minbiziak?

  •  

     

Zuk ezetz pentsatuko duzu igual, osasunak ez duela preziorik eta itsuskeria dela dirutan neurtzea, baina gure gizarte honek zenbateko bat jartzen dio gauza orori: zoaz aseguru-etxe batera, eta ikusiko duzu zenbat balio duen ezker eskuko hatz txikerrak edo zenbat sudur puntak, istripu batean galduz gero, adibidez. Urtetan amiantoarekin lan egin eta horren ondorioz hildakoen senideek ere ikasi dute zenbatean kotizatzen den minbizi bat, epaitegiek erabakitako kalte-ordainetan (nahiz eta garai hartan ez genekien sustantzia hura kantzerigenoa zela).

 Gipuzkoako Aldundiak Zubietan zaborrak erretzeko labe erraldoi bat egin nahi duela-eta, haserre dabil herritar asko. Antzeko erraustegiak egin dituzten lekuetan kaltetuen elkarteak daude, abortuak, malformazioekin jaiotzen diren umeak eta minbizi-kasuak ugaritu egin direla diotenak. Histeriko kuadrilla bat ez dela baieztatzeko, mediku mordoxka bat ere plazaratu da, gauza bera esanez. Diputazioak, berriz, lasai egoteko, ez dagoela arriskurik, kontrolpean dagoela dena. (Nik berez ez dakit ezer gai hauetaz, baina halakoak entzuten ditudanetan Spielbergen Jaws  filmaz oroitzen naiz beti, nola lehen hildakoak agertzean alkateak lasaitu nahi dituen herritar eta turistak, ezer arrarorik ez dagoela esanez).

​Ahaldun jaun-andre txit gorenek Biodonostia enpresa publikoarekin egin dute akordio bat, erraustegiak izango dituen ondorioak neurtzeko. Zinikoa ez balitz,
barregarria litzateke​

Kezkatuak baretzeko edabe magikoa balitz bezala, ahaldun jaun-andre txit gorenek Biodonostia enpresa publikoarekin egin dute akordio bat, erraustegiak izango dituen ondorioak neurtzeko. Zinikoa ez balitz, barregarria litzateke. Eman dezagun hurbil bizi den populazioan (bost kilometroko erradioan 50.000 inguru bizi da; 25 km-ra zabalduz gero, ia 500.000), %1 handitzen dela abortu-kopurua, edo malformazioena, edo minbiziena. Huskeria bat da %1 hori, ezta? Gainera, nola jakin erraustegiaren ondorio zuzena dela eta ez dela beste faktore batzuek eragina edo kasualitatearen emaitza? Zalantzazkotzat jo litekeen kalte horren aurrean, bertan behera utziko al dute hainbeste milioi kostatu den azpiegitura? Eta zer egin hortik aurrerako zaborrekin? Erraustegiaren eraikitzaile-kudeatzaileei ere berdin-berdin ordaintzen jarraitu beharko genuke, gainera.

Beraz, zuri edo zure etxekoren bati tokatzen baldin bazaizu %1 horretan egotea, pentsa zorte txarraren loteria egokitu zaizula, progresoaren aldarean egin beharreko sakrifizioa, errepideetan suertatzen diren istripuen antzera. Bestela, tentazioa izan zenezake eskrupulu gutxiko negoziante (garesti) eta mendeku politikoz ari diren agintari (merke) batzuei egozteko desgrazia horren errua. Gero epaitegien zain egon beharko dugu, jakiteko zenbatean baloratzen duten zure minbizia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude