Oporrak

Ez ahaztu museora sakelakoa eramatea

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2016ko ekainaren 12a
QR kodea irakurtzen Donostiako Poesiaren Ibilbideko gune batean.
QR kodea irakurtzen Donostiako Poesiaren Ibilbideko gune batean. Dani Blanco

Esther Ferrer artista donostiarrak egindako proposamena: ibilbide poetikoa Donostian zehar. Donostia 2016k Poesiaren Ibilbidea egiteko enkargua eman zion. Kale erakusketa da, 12 puntutan daude panelak, hala nola, Easo plazako kioskoan, Konstituzio plazan, Zurriolako erlojuan, Tabakaleran eta Koldo Mitxelena Kulturunean. Eman dezagun Easo plazako kioskoan gaudela. Panelaren barrenean QR kodea dago. Patrikatik sakelakoa atera eta QR irakurgailuaren bidez kodea eskaneatuko dugu. Webguneak esango digu: Elisabeth Khaxas, Enheduanna eta Itxaro Borda dira txoko honetako poeta gonbidatuak eta bakoitzaren poema bana irakurtzeko aukera izango dugu, euskaraz eta gaztelaniaz. Irakurtzeaz gain, olerkiok entzun daitezke. Horixe da Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateak garatutako Gida Eleaniztunak plataformaren emaitzetako bat.

Beste adibide bat emango dugu. Donostiako Okendo Kultur Etxean Ondasun Lapurtua erakusketa eduki dute duela aste pare bat arte. Donostia 2016k erakusketako edukiak euskaraz eta gaztelaniaz sortu zituen, baina Gida Eleaniztunak plataforma erabiliz, alegia, erabiltzaileak bere sakelakoa erabilita, ingelesez eta frantsesez jaso zitekeen informazio bera. Itzultzaile eta esatari profesionalek moldatu zituzten jatorrizko testuak eta ahotsak. Itzulpen automatikoaren eta ahots sintesiaren bidez berriz, japonieraz, txineraz, italieraz eta alemanez sortu zituzten edukiak eta audioak.

Zenbat hizkuntzatara nahi duzu itzultzea?

Elhuyarko Itziar Cortesek eman dizkigu garatu duten plataforma horren inguruko azalpenak, eta bere ustez, proiektu interesgarria da museoetarako, erakusketetarako edo turismoarekin lotutako beste zenbait egitasmotarako. Turista mugimendua gero eta handiagoa da eta  guztiekin komunikazio bideak aurkitzea ez da hain erraza. Nola kudeatu hizkuntzak museora datozenak dozena bat hizkuntz komunitatetakoak badira?

Gida Eleaniztunak plataformak Elhuyarren hainbat hizkuntza teknologia baliatzen ditu, oinarrizkoenak itzulpen automatikoa eta ahots sintesia dira. Edukiak prestatu dituenak, eman dezagun, museo baterako erakusketa prestatu duenak, berak erabakiko du zenbat hizkuntzatan eman nahi duen informazioa euskarri fisikoan –paneleko azalpena adibidez– eta zenbat hizkuntzatan emango duen interneten. Berak erabakiko du itzultzaile automatikoak erabili nahi dituen alemanez, japonieraz eta txineraz emateko edo nahiago duen itzultzaile profesionalek egitea lana. Gogora dezagun, orokorrean, itzultzaile automatikoek oraindik itzulpen maila bikaina ez dutela lortu eta editorearen lana behar izaten dela itzulpena txukun uzteko. Beste kontu bat da itzulpen automatiko bidez egin eta erabiltzailea horretaz ohartaraztea. Hala, jakingo du itzulpen eder bat ez duela irakurriko baina oinarrizko informazioa jasotzeko balioko diola. Antzeko ahotsarekin. Testua ahots bihurtzea modu automatikoan egin daiteke, baina bezeroak eska dezake ahotsa profesionalek grabatzea. Itziar Cortesen ustez, plataforma hau oso egokia da eduki eleaniztuna webgunean eguneratuta mantentzeko, eta garrantzitsutzat jotzen du testuen tamainarekin asmatzea: QR kodearekin atzitzen den edukiaren tamainak egokia izan behar du sakelakotik irakurtzeko eta entzuteko; esaterako, testua oso luzea bada, gailu mugikorreko pantailan irakurtzea nekezagoa izango da, eta audioa entzutea ere, deserosoa gerta daiteke.   

Sistemak ikusmen urrikoentzat ere balio du. Batzuk ez dira panela irakurtzeko gai, baina bai QR kodea sakelakoarekin eskaneatzeko. Hala, museoak edo erakusketa antolatzaileak prestatu duen webgunean audioa entzungo du. Erronka guztiz itsu direnentzat moduren bat aurkitzea da, eta horretara nola iritsi aztertzen dabiltza.  

Gida Eleaniztunak plataforma museoetarako eta erakusketetarako aproposa dela uste du Itziar Cortesek. Turistak ikasteko gosez gain, besterik gabe gose ere izaten dira eta makina bat aldiz lanak izaten dituzte otorduak ulertzeko. Galdetu diogu ea egokia iruditzen zaion QRaren sistema menuetarako: "Plater bakoitzeko ezin jarriko duzu QR bat ondoan, baina plater aukera guztiekin zerrenda bat eginda zergatik ez erabili sistema hau? Izan daiteke".

Itzulpenak automatiko egitea nahi baduzu

Gida Eleaniztunak sisteman, itzulpen automatikoak egiteko gaztelaniazko bertsioa hartzen dute oinarri. Euskarara itzultzeko Matxin itzultzaile automatikoa erabiltzen dute; ingelesera, galegora eta katalanera itzultzeko Opentrad zerbitzua; eta gainerako hizkuntzetarako Google Translate moduko itzultzaile automatiko sistemak. Testua automatikoki ahots bihurtzeko Elhuyarrek bere ahots sintesi zerbitzua erabiltzen du euskara, gaztelania, ingeles, galego eta katalanerako. Beste hizkuntzetarako voiceRSS eta Googleren ahots sintesi zerbitzuak darabiltza.

Kanal hauetan artxibatua: Aplikazioak  |  Turismo masiboa  |  Poesia

Aplikazioak kanaletik interesatuko zaizu...
Ikasleen esperimentu arrakastatsua: jaso duzu Nicoren mezua?

Niri asteazkenean iritsi zait mezua, whatsapp bidez: “Lagundu iezadazu munduari itzulia ematen. Nico naiz” (ikusi irudia). Ziztu bizian zabaldu da astearte goizean Madrilgo ikastetxe batean abiaturiko esperimentua: helburua, ohartzea irudiak zeinen azkar hedatzen diren, inongo kontrolik gabe.


2017-02-22 | Librezale
Android gailuetarako teklatu euskaldun librea: AnySoft Keyboard

Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde teklatu hauetako askok pribatutasun aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batetara igo ohi dutelako


Maitasuna kontrolarekin parekatzen duen iragarkia, jasotako kritikengatik baztertua

Harreman berriak egiteko Tinder aplikazioan elkar ezagutu duten bi gazte dira iragarkiko protagonistak. Mutilak etengabe kargu hartzen dio neskari, badakiela neskak Tinder erabiltzen jarraitzen duela eta “atsegin dut” ematen diela beste mutil batzuen profilei.


Keinu txikia, garrantzi handiko jarrera

Sakelako telefonoa eta bost minutu nahikoa dira Akuilari aplikazioa erabiltzeko. Jakina, garrantzitsuena norberaren hizkuntza eskubideak urratuak izan direnaren kontzientzia izatea da, eta horrela, gaur euskaraz jaso ezin izan dena bihar hala izateko pausoa eman daiteke. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak estreinatu du aplikazioa joan den azaroan.


Pantailaz beteriko munduan euskararentzat leku bila

Telebista, tableta, mugikorra… batetik bestera egiten dugu salto informazio bila egunero. Joera hori “pantaila anitz” bezala ezagutzen da eta eskaintzen dituen erronka eta aukerez aritu ziren ostegunean Donostiako San Telmo museoan, Iametzak, ARGIA eta Ametzgainak antolatutako Euskarabilduaren laugarren jardunaldian.


#Datraolat tresnarekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

Firefox eta Chrome nabigatzaileetarako argitaratu dugun #datraolat gehigarriak traola eta erabiltzaile-izenei kasu marka eta postposizioak modu naturalagoan gehitzeko aukera ematen du.


2015-10-16 | ARGIA
Shazam eta TV3ko ordezkariak pantaila anitzen errealitateaz ariko dira Euskarabildua jardunaldian

Pantailaz inguratuta bizi gara, gailu batetik bestera egiten dugu salto etengabe. Errealitate honek komunikazio eta marketin ikuspegitik aukera ugari zabaltzen du. Herri bezala, ondo prestatzen ari al gara horiek baliatzeko? Euskarabildua jardunaldian galdera horri erantzunak eman nahi dizkiogu.


2015-02-27 | ARGIA
Haur literatura jostagai, Galtzagorriren aplikazio berriarekin

Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau! liburua oinarri duen aplikazioa sortu du Galtzagorri elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.


2015-01-22 | Malen Aldalur
Zer egin behar dut ordenagailuan WhatsApp erabiltzeko?

WhatsApp aplikazioa ordenagailuetan erabili ahal izateko aukera eskainiko duen web bertsioa jarri dute martxan.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude