Napoleonek dioen aldetik gidatu

1967ko irailaren 3an gidatzeko aldea ezkerretik eskuinera aldatu zuten Suedian. Erabakiak ez zuen herritarren babesik; hainbat urtetan egindako galdeketetan herritarren %80 inguruk neurriaren aurka bozkatu zuten.  Argazkikoa bezalako salbuespenak salbuesp
1967ko irailaren 3an gidatzeko aldea ezkerretik eskuinera aldatu zuten Suedian. Erabakiak ez zuen herritarren babesik; hainbat urtetan egindako galdeketetan herritarren %80 inguruk neurriaren aurka bozkatu zuten. Argazkikoa bezalako salbuespenak salbuespen, egun bakarrean modu efizientean egin zuten aldaketa, eta hurrengo urtean istripu kopuruak behera egin zuen.Jan Collsiöö

Swindon (Ingalaterra), 1998. Blunsdon Ridge erromatar bidean, gurdien joan-etorriak galtzadan utzitako erreiak alde batean bestean baino askoz sakonagoak zirela aurkitu zuten arkeologoek. Bideak harrobi batera zeramanez eta, beraz, gurdiak bertara hutsik joan eta handik zamatuta itzultzen zirenez, ibilgailuek ezkerretik zirkulatzen zutela ondorioztatu zuten.

Eta ez soilik Inperioko leku urrun hartan; Antzinaroan, Egipton, Grezian eta Erroman behintzat, zaldizkoek eta gurdiek bideen ezkerreko aldetik joateko joera zutela uste izan dute adituek, hala nola Cyril Northcote Parkinson (1909-1993) historialari britainiarrak.

Zaldizko eta gurdi gidari gehienak eskuinak zirenez, bridei ezkerrarekin heldu eta eskurik trebeena libre uzten zuten, behar izanez gero, ezpata erabiltzeko adibidez. Gurdi gidariek ere eskuinean eraman ohi zuten usta edo zigorra, eta ezkerretik gidatzeak bide bazterreko oinezkoei nahi gabe jotzea saihesten zuen.

1300. urtean Bonifazio VIII.ak zirkulazio dekretu bat jarri zuen indarrean lehenengoz, San Pedro basilikara joateko San Angelo zubiko arazoak konpondu nahian. Erromako puntu jakin horretan eskuinetik joan beharko zen handik aurrera.

Baina Europan ez zegoen arau finkorik. Iraultza aurreko Frantzian, esaterako, estamentuen arabera, alde batetik edo bestetik  zirkulatzen omen zuten: eskuinetik joateko ohitura nahiko zabaldua zegoen, baina nobleziak nahiago zuen ezkerretik joan. 1792an gobernu iraultzaileak eskuinetik gidatzeko dekretua onartu zuen, baina Napoleonen armadak lortuk zuen arau hura, ez soilik Frantzian, baizik eta konkistatutako lurraldeetan ere, indarrean jartzea, esaterako, Herbehereetan, Polonian, Suitzan eta Espainian.

Batzuek diote Bonaparteren apeta hutsa izan zela, edo frantziar armadaren nagusitasuna adierazteko keinua. Beste batzuen ustez, garai hartan tropen zirkulazioa oso sarria zenez, eta askotan bideetan topo egiten zutenez, eskuinetik joateak eta armak kanpoaldean eramateak barne liskarrak saihesten laguntzen zuen. Horregatik eutsi omen diote uharteetan –Erresuma Batuan, Japonian eta Australian, esaterako– ezkerretik gidatzeari, tropak itsasoz mugitu ohi zituztelako.

Kolonizazioaren garaian, kolonizatzaileen arabera arautu zen zer alde erabili, eta XX. mendearen lehen erdialdean araudiak bateratzeko joera eta, hortaz, eskuinetik gidatzeko ohitura zabaldu zen.

Egun, herrialde gehienetan eskuinetik gidatu behar da, baina ez dirudi herrialde "ezkertiarrak" aldez aldatzeko asmorik dutenik, 1967an suediarrek arazo handirik gabe egin daitekeela frogatu zuten arren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude