Sostengua eta presioa Nafarroako Gobernuari

Lizarratik ere egin dute manifestaziora joateko deia. (Arg.: Lizarbeibar bloga)
Lizarratik ere egin dute manifestaziora joateko deia. (Arg.: Lizarbeibar bloga)

Kontseiluak datorren larunbaterako Iruñean euskararen alde deitu duen manifestazioa berezia izango da, bere baitan dituelako uztartzeko errazak ez diren bi printzipio: presioa eta sostengua. Batetik, aldaketaren instituzioei erakutsi nahi die sostengua euskararen alorrean Cordovillako Brigadak egiten duen presioari eusteko; bestetik, adierazi nahi die ez dabiltzala behar beste egiten euskararen normalizazioan urratsak tinkoagoak izan daitezen, besteak beste alor ekonomikoan.

Nafarroako Gobernuan islatu dira batez ere tira-bira horiek, baina ez bakarrik kanpotik UPNk, PSNk eta enparauek egindako presioagatik, baita Gobernu barruko desberdintasunengatik ere. Hezkuntza Kontseilaritzak ateratako lan eskaintza publikoa izan da horren erakusgarri. Ñabardura asko dago gertatutakoan, baina muina honakoa izan zen: Mendozaren sailak plan indartsua atera zuen, Ezkerrak eta Ahal Duguk ez zuten onartu eta, batez ere Ezkerrak, isilpeko mehatxua egin zuen,  Legebiltzarrean Mendoza arbuiatzeko ekimenekin bat egingo zuela adieraziz. Gobernuak atzera egin zuen. Seguruenik ez zuen beste biderik, baina trukean, hezkuntzako zerrenda bakarrarekin gogorrago borroka zezakeen.

Ezkerrak eta Ahal Duguk ez zuten Mendozaren plana onartu eta, batez ere Ezkerrak, isilpeko mehatxua egin zuen, Legebiltzarrean kontseilaria arbuiatzeko ekimenekin bat egingo zuela adieraziz. Gobernuak atzera egin zuen

Iruñeko Udala eta haur eskolen afera izan da beste lubakietakoa, boterearen ertza ageriago erakutsi duena. Laburpena. Iruñean diren 17 haur eskoletatik bi dira euskarazkoak gaur egun eta Udal Gobernuak datorren ikasturterako horietatik bi gehiago euskaraz izatea erabaki zuen. Cordovillako izpirituaren erreakzioa sekulakoa izan zen, baina Udalak eutsi egin zion. Bazuen zilegitasun soziala, politikoa eta barne kohesioa. Orduan epailea sartu da eta, kautelazko autoa medio, prozesua geldiarazi du. Atzera edo aurrera egin, afera mamitsu dator datozen hilabeteetarako.

EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urquijoren estilora, Baztango Udalaren euskara plana ere atzera bota berri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak. Nafarroan, UPNren foru gobernuak egiten zituen Urquijoren lanak. Ildo klasikoagoa da  hori, baina hor dago. Klasikoena, hala ere, ETBrena da: jadanik lau astez itzalita dago Nafarroako lurralde gehienean Espainiako Gobernuaren aginduz.

Sosen erpina ere hor da, lortu nahi diren helburuei oso lotua. Ikus dezagun gobernu itunean euskararen normalizazioaz idatzitako hainbat esaldi: “Gobernuak politika proaktiboa egin behar du, nahi duten herritarrek administrazioarekin euskaraz komunikatu ahal izatea ziurtatuz”; “helduen alfabetatze eta euskalduntzea eta euskarazko hedabideak estrategikoak iruditzen zaizkigu”; “hizkuntza-politika zeharkakoa izan dadin eta departamentu guztien eta gobernu osoaren lana har dezan barnean”; “administrazioko langileen euskara diagnostikoa egitea eta ele biko ibilbideak prestatzea”. “Euskarazko komunikabideen eta euskara hein jakin batean erabiltzen dutenen finantzaketa lehengoratzea eta hobetzea…”. Luze jarraitu daiteke gobernu-ituneko asmo eta helburuez. Azken finean, hari politiko bat finkatzen dute, borondatearen arabera Atik Zrainoko emaitza eman dezakeena.

Ikus dezagun orain lehen urtean nola erantzun dien Nafarroako Gobernuak asmo horiei, adibidez Euskarabidearen finantzazioarekin, horren helburua baita “euskararen baliabideak planifikatzea, sustatzea eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean”. UPNren Gobernuarekin 2015ean Euskarabideak 2,1 milioi euroko aurrekontua zuen, Uxue Barkosenarekin 4 milioi ditu, %100eko igoera.

Aurreko paragrafoko helburuak diru horrekin nola eraman daitezkeen aurrera baloratzea irakurlearen esku uzten dut. Edonola, merezi du aipatzea gobernuek “gauza garrantzitsuetan” nola gastatzen duten dirua. Adibide bat: Bideko autobidea (Iruñea-Logroño) itzalpeko bidesariaren bidez ari da ordaintzen eta, aurreikuspenen arabera, 1.200 milioi euro gastatuko dira 2004-2034ko epean.

Nafarroan aldaketa nahi zuten herritarren gobernua da hau, zalantzarik gabe. Alternatibaren itzal luzeak berau indarrez sostengatzera eraman beharko luke aldaketan sakondu nahi duen herritarra, baina ez bere gabezia handiak azaleratu gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


2024-02-29 | ARGIA
Euskalgintzaren Kontseiluak dio euskara "mespretxatzen eta gutxiesten" duela Nafarroako Kontseiluak

Eremu mistoko Osasunbideako zerbitzuetako lanpostuetan euskararen ezagutza meritu gisa baloratu ahal izatearen aurka agertu da Nafarroako Kontseilua azken irizpen batean. Otsailaren 21ean eman zuen argitara. Aldiz, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak puntuatzen du... [+]


Eguneraketa berriak daude