argia.eus
INPRIMATU
Etxekogizon lanetan, zaratarik atera gabe
  • Pello Ulazia Ibarzabal (1966, Mutriku) hamar urtez arduratu da etxeaz eta hiru seme-alabez, etxetik kanpoko enplegurik izan gabe. Urtetako bizipenetan oinarrituta Isilean erakusketa antolatu du. Mendeetan emakumeek isilean egindako lan duinari omenaldia egin nahi izan dio, eta era berean, gizonek ere zaintzaren ardura hartu behar dutela aldarrikatu. Gizonak “iraultza” isilik egin behar duela uste du Ulaziak, zalapartarik gabe. Andoaingo Bastero Kulturgunean egon zen erakusketa udaberri hasieran. Hurrengo erakusketak Mutrikun eta Hernanin izango dira.

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2016ko maiatzaren 31
Etxeko tresnak: xaboiak, zapiak, edalontziak. Badu edertasunik egunerokoak, eta badu haustetik, zimurtzetik, higatzetik...
Etxeko tresnak: xaboiak, zapiak, edalontziak. Badu edertasunik egunerokoak, eta badu haustetik, zimurtzetik, higatzetik...Dani Blanco
Ezkerreko argazkian arropa mordoa. Garbitu, lisatu, tolestu... inoiz ez da bukatzen. / DANI BLANCO
Maitasun-gorroto harremana izan du Ulaziak baloiekin. Txukun jasota egon behar eta txoko guztietan agertzen ziren, seme-alabek bildu ez zituztelako. Baina inon ez zituenean ikusten... haiek falta. / DANI BLANCO
Argazkia: DANI BLANCO
Etxeko ontzi andanaren hutsak hormigoiz emanak. / DANI BLANCO
Oinetako zaharrak. Zakarrontzira bota nahi ez eta bigarren bizitza eskaini die artistak zuritua emanda. / DANI BLANCO