Elkarri esku emanda!


2016ko ekainaren 05an

Bi urteko ibilbidea ia amaitu duzue. Animo eta zorionak! Baita bi, hiru eta lau urtez jardun duzuenoi ere! Nork du bada meritu gehien, bi urtean bukatu duenak ala lau urte lanean jo eta ke aritu eta azterketara aurkeztu denak?

Espainiako Itzulia irabazi eta Langarika txirrindulariak diru asko saritan jaso zuela esan omen zion aitonari bilobak; eta aitonak bai azkar asko ulertu ere: “Alde ederra zagok. Horri bizikletan itzulia egiteagatik dirutza hori eman ziotek eta guri, itzuli osoa oinez frankisten balen eta obusen ihesi egin eta, kartzela sari. Handik trabajadoresetara borondatezko (?!) lanak egitera. Hori izan huen gure saria. Gu gorriak? Guk bai  ikusi genizkian gorriak!”.

Batxilerreko ikasleak ere antzera ikusten ditut: batzuk kabitu ezinik lortu dutelako; beste batztzuk azken ahaleginaren faltan, hatz punttekin ia ukituan eduki dute pasaportea eta ihes! Bada beste multzo bat ere, azken saialdi serioa egin beharrean gertatu dena. Zail dauka ikasle ekipo horrek, ez du gaiak ulertzeko eta lantzeko bakarrik behar bultzada, ez, beren buruan eta gaitasunetan sinesteko besarkada behar dute. Hemen gauzkatela behar dutenerako sentitu behar dute. Baina askotan, gogorra baita emaitza negatiboen aurrean aurpegia ematea, notak banatu ditugun egunean eta zalantzak argitzeko eske, gure ikasleak negar zotinka daudenean, ezkutatzen gara aitzakia inuzenteren baten atzean.

Ez da erraza, ez. Egoera hauetan, nerabe eta gazte batzuen tonua, hitzak eta moduak ez dira aproposenak. Baina, guk jakinarazi behar diegu ezegoki ari direla, guk transmititu behar diegu zer den egoten jakitea! Baita gurasoei ere! Ikasleen erreakzio neurrigabeak edo lekuz kanpokoak, egoera bideratzen erakusteko aukera bihurtu behar dira. Nor bere onetik atera gabe esan behar dena esateko eta entzutea dagokiguna entzuteko entrenamenduak ez du parekorik bizitzan!

Ia dena telefonoz eta whatsappez egiten ohitu gara. Tutoreok eta ikasleen gurasoek, elkarri aurpegira begiratu gabe trukatzen dugu informazioa. Egoerak edozer esateko abagunea eskaintzen du, baita errespetua eta neurriak galtzeko ere, eta zenbat presio jasaten dugun gurasoengandik! Ez du ezerk balio zenbaitentzat, ez tutoreak kurtso osoan emandako latak egoera ongi bideratu nahian; ez jarrera aldatzeko aholkuek; ezta emaitza eskasen aurrean azaldutako kezkak ere, eznahiko dagoen lekuan nahikoa ikustea dute helburu bakar.

Egoera horietan bakoitza dagokigun mailan egoten ahalegintzeak, eta ahal bada asmatzeak, eredu bateratua ematen dio ikasleari. Ate guztietan berdin erantzun diote: ebaluazio taldeak, irakasleek, tutoreak, gurasoek. Horra bi lezio batean, heziketa komunitateko ordezkari guztiek iritzi bera dute. Ez dago nahasmenik, aho batez ari dira diagnosia egiten eta hartutako erabakia arrazoiz adieraziz. Ez dago beste biderik, denek bera diote eta hor dago gakoa! Onartu epaia dagoen horretantxe. Alferrik da zirrikitu bila hastea! Eskuz esku eta esku guztiek batera, noranzko berean indarra eginez bideratuko dugu etorkizuna. Denon eskuak behar!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude