argia.eus
INPRIMATU
"Uzterrotz Eta Izaba Ikastoletan 140 bat Neska-Mutiko Euskera Ikasteko". "Erriberatarrak, Gizon Ausartak, Batzuek Eustaltzaletasunez Joak Da
1967ko abenduaren 24a
Jose Estornes Lasa Naparroako Euskal Jakintza Mintegiko partaideari elkarrizketa
Jose Estornes Lasa'rekin Izketan
"Uzterrotz Eta Izaba Ikastoletan 140 bat Neska-Mutiko Euskera Ikasteko". "Erriberatarrak, Gizon Ausartak, Batzuek Eustaltzaletasunez Joak Daude"
Naparroa'ko Diputazioak Artu Dituan Neurriak. Ez Dira Naikoak Izango, Euskera Ikastera Lenengo Ikastoletan Beartzen Ez Ditugun Bitartean
Azaroa'ren 19'an napar asko joan zan Erronkarriko baillera aldera. Erronkari degu, –Maritxalar'ko Markesak bere izketaldian esan zuan bezela–, "Foruzko Foruenik" dan baillera.
Egun orretan, baillerako,seme dan Jose Estornes Lasa, Naparroa' ko Euskal Jakintza Mintegiko lagun izendatu eta bere sarrera nausiki jaieratu zuten.
Joxe adikideak merezi du ohore ori, Oraintxe bukatua du Erronkariko aurrentzat berebiziko Ikas bidea, begi ta belarrietatik sartzekoa.
Baillerako Biltzarrak oso arrera aundia egin zion Estornes jaunari ta egunari zegokionez, Erronkari' ko soiñeko dotoret'an agertu ziran batzarrera. Gertaera au ospatuaz Jose Estornes Lasa'rekin izketa aldi bat izan degu:
–Erronkari'ko erri auek berebiziko jaiak antolatu bear lituzketela derizkiot, aurrez zabalkunde egokia egiñaz. Zer diozu ortaz?
–Erronkari'k gauza asko piztu bear lituzkelakoan nago Oien artean, 1917'garren urtetik alde aietan ixildu dan ttunttuna, Ain jantzi dotoreen jabe dan ,baillerak ikuskizun zoragarriak antola ditzakela uste det.
–Ta ori erreza al da, ala eragozpen aundiak ikusten dituzu ortarako? Dantza berriro piztea, erreza litzake. Koxkarik zaillena, jantzien balio aundia da; oso garesti jotzen bait dute. Urbeltz eta Lizartza'ko dantzariak, bi aldiz egonak dira Izaba ta Uztarrotz'en, eta Izaba'ko gazteei ia osorik erakuts. diete. Illabete ontan, berriro jarraituko dute erakusten.
–Diru aldetik, galeran ala irabazian aterako lirake jai oiek?
–Ttunttuna egoki berritzen ba dute, irabazian aterako lirakela uste det. Jakiña, gutxiñez zortzi bikote edo geiago bildu bearko lituzkete, uztaian dantzatu bear bait dute. Maizegi egiten ezpada, ta erri bakoitzean bein edo bitan erakusten ba da, jaiak etekiña eman lezakelakoan naiz
–Euskal Folkloreak Naparroa'n euskaltzaletasuna esnatu al dezake?
Gaidu ditugun gauza guziak, berritzen ba ditugu, etxeko maitasuna ta ezaguera ugalduko digute. Ta Erronkari'ko bailleran, bertako famili euskaldunak osatzen dute ngo bizilagunen zerrenda. Jator jator degu odolaren aldetik, beraz, baillara ori.
–Ta euskal kutsurik aundiena duan "euskerari" begiratzen ba diogu, nola ikusten dezu Erronka ri'ko euskeraren piztuera? Zenbat erritara zabaldu diteke euskal esnaera ori?
–Gaur gaurkoz, talde txiki bat ba degu, ango euskera itzegiten dakiana. Ederki agertu da au, magnetofonoz artu diran alkarizketatan.
Galdera zaillak egin zaizkio, adibidez, Balbina Ederra andreari, ta erantzuna bereala eman zuan; egoki, gaiñera. 180 galdera egin zitzaizkion bazkal aurrean, Orregatik eztik onik egiten, Erronkari'ko euskal ondarrak dirala esaten du tenean. Geroa, ausalo!...
Ori, jo ta ke lan egiñaz egiteko gauza da, ta ezta erreza izango
Euskera orrek, istillu gorria sortuko du, ta une ontan oso eroso etorriko zaigu zarata ateratzea, jendea esnarazteko. Oraingoz, Uztarrotz eta Izaba'n asi nai degu. Gero... nork daki erriak nola erantzungo duten? Ori geroak erakutsiko du.
–Zenbateraiño gorde diteke Erronkari'ko euskera, ain balio aundiko ori?
–Gaur ederki ezagutzen degu euskera ori. Luziano Bonaparte Printzeak osorik jaso zuan ango aditza edo berboa, Astete'ren dotriña ere ango euskerara itzulia badegu. Baita 50'garren eresia ere; ta gaiñera Iru gazteak labe su erdian kantátu zuten ereserkia, Mendigatxa'ren eskutitzak, Hualde'k idatzitako San Mateo'ren euskeralbena eta azkenik, Naparroa'ko Liburutegian dauzkagun Erronkari'ko euskalkiaren berezitasunak eta agiri batzuek dira ta beren asmoak iristeko kemen aundia dute. Ango abizenak, deiturak, Gipuzkoa'ko zenbait erritan baiño euskaldunagoak dira Ugariago ditugu alde aietan gure odolekoak.
Erri aietako batzuek, euskaltzaletasunez joak daude. Falzes'ko abesbatzak ederki erakutsi zuan.
Azkue'ren iztegiarekin eta oni bere berritzean egingo zaizkion osagarriekin; nere anai Bernardo ta Marianok bildu dituzten ango esaerekin (ortan aritu bait dira 1922'garren urte ezkero), ezin diteke galdu euskera ori. Ortik gora, neronek ere euskera orren muga itz, itz urrena, minttoa (ain bereiza baiilera orretan) jasoak dauzkat.
–Zenbat dira Erronkari'ko euskera ikastera erabakiak diranak?
–Amar bat urtean, euskera au ziaro galduko litzake, Orain alegiñak egitekotan gera, euskera ori utsera jetxi ez dedin. Bizi diran larogeitaka urtedun zaarrak il baino lenago, ainbestean itzegingo ez duten beste batzuek sortu nai ditugu. Gai ontan zegoen oztasuna, galdu nai genduke, Uztarrotz eta Izaba'ko ikastolatan asiko gera eun da berrogei bat nexka mutikorekin. Lana aurrera ateratzen ba degu, beste errietara zabalduko da egiteko ori. Naparroa'ko Unibersidadean ikasten ari diran ikasle erronkaritarrak, euskal liburuen zai zai daude. Au oso eragikorra izango da beste naparrentzako,
Eliz, Erriko Etxe eta kaleko jendeak, oso bero artu dute asmo au.
–Nola ikusten dezu Naparroako euskeraren etorrera? Naparroa, Euskaterriarentzat ikasbide biurtu al diteke?
Naparroa gerta diteke beste Euskalerrien ikasbide ta eredu. Bere Diputazioak, izen eta nortasun aundia du gure artean. Ta bi gauza oiek indartzen ari dira. Aldundi orrek antolatzeko duan egitarauak aurrerakada aundia eragingo dio erriari, Alegiñak eztira alperrik izango. Lenengo aldiz Ego aldetik etorriko zaio laguntza euskerari; Iruña, erdal aldean bait dago gaur.
–Ta zer diozu Erriberatarren euskaltzaletasunaz?
–Erriberatarrak, gizon ausartak gogo ori, Bartzelona'n euskal kantak abestuaz. Erriberan, gaiñera, beti izan dira euskaldun berriak.
Erdaldundutako errietan, edozer euskera berdin zait erakusteko, Baiña bertan euskaldun batzuek gelditzen ba dira, ango euskera berdin zxit erakusteko. Baiña bertan euskeldun batzuek geldiezen ba dira, ango euskera erakutsi bearko da, gelditzen diran euskaldun ondar oien laguntza gere alde jartzeko. Nork daki, Erronkari'ko euskeraz bere itz urrenarekin eta mintto bereziarein, etorkizun argiren bat izan ote dezaken... Baille ra orrek eragiña duan erri bahzuetan, saio batzuek egitekotan gera. Edozein euskera berdin da Ala ere, Gipuzkoako euskerak liburu geiago du bere alde. Lenengo aldi ontan, euskaltzaletasuna piztu nai degu.
Erria konturatu dedilla egiteko ontaz.
–Naparroako Diputazioak artu dituan neurriak, naikoa al dira?
–Ezta nahikoa izango, euskera ikastera ikasleak lenengo ikasteletan beartzen eztitugun bitartean. Gero, Erdi-Irakaskuntza ta Unibersidadean gramatika ta elertia lrakatsiko lirake, Au ezin egin dezake ez Naparroa'ko Diputazioak, ez beste Euskalerriko agintarietako iñork ere.
Utzi dezagun prantzes izkera bakoitzaren borondetean, eta jarri ditzagun eskoletan alemanez, naiz ingelesez itzegiten. Ikusiko genduke urte gitxi barru zer gertatuko litzaioken prantzes-izkerari. Zer gertatuta da ingeles eta espaiñol izkerarekin Filipinas'etan, tagalo izkera legezko jarri danetik Gaiñera, Naparroako euskera piztu dedin, lenago il egin bearko luke, ta ori ez da gertatuko Oso zailla da izkera bat zearo iltzea. Kristo'ren garaiko armeniar izkera oraindik itzegiten duan famili bat ezagutu izan det. Emen ere beste ainbeste gerta diteke, Europa lenago zibilizatzen ezpada, emendik bi milla urtera. Arazo au, izan ere, jakintza ta kultura kontua besterik ez da. Kontu au, ezin jarri diteke botoetara; giza izaerak berekin dakarren eskubidea baita, Zuzentasunak gizarte aldetik eta Gobernuaren aldetik biziro eskatzen bai du izkera babestea. Ta ezin ditezke ontan banatu, mendeko batzuek eta besteak.
Euskera ez dala iltzen, esan bear degu, euskera il egiten dute ta,
Lengo urtetan, makilla ta erastunez eskoletan Gaur ezta ori egiten; orain ezpailitzake ori egiten utziko Gaur eskoletatik kanpora eukitzen dute, aiderik gabe ito dedin; ta usaldunak, euskaldon asko, bat ere ardurarik gabe gelditzen dira, ori ikusi arren.
–Ta azkenean nola dijoa Erronkari ko euskerarén Ikasbidea? Laster ikusiko al degu argitaldua ta baillerako gazteen eskuetan jarria?
–"Erronkari'ko Uskara" izena izango duan Ikasbidea, illabete barru kalean izango degu, ta besterik gabe ikasleen eskuetan jarriko degu.
Errokaritarren artean oso merke zabalduko da; eskoletan, utsean banatuko da baillera barruan. Gu izkelgia ezagutu nai duten beste euskaldonen artean ere, zabalduko da al den neurrian, Oso ederki antelatua gelditu da, ta batez ere, ango euskera garbi ta zuzen dakar, Itz berririk eztegu sartu; ta agian, beste euskeratan sartu ditezke itz batzuek, gure ontatik artuak. Ala: ilkasgu, aizetse, izenburu, etxegaiñea, oridundu, ta abar...
ERRATZU

Gayarre'n oroitarriaren aurrean agertzen diran anai arreba otan ikusi genezake Erronkari'ko jantzien balio aundia.
Jose Estornes Lasa, Naparroa'k Euskal Jakintza Mintegia'n sarrera egin zuanean jaun auek maiburuan zeuden, ezkerretik eskubira: Mayo, Izaba'ko konzelaja; Tapia, Izaba'ko alkatea; Marko, diputadua; ta Erronkari'ko alkatea.
Estornes Lasa'k eman zuan itzaldian izan zan jende pilla.
15

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzHizkuntz poNafarroa
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazESTORNES1
EgileezERRATZU1Hizkuntza