Lorpen baten gazi-gozoa

Bipartidismoaren bizkarrezurra apurtzeko jaio eta jada apurturik zegoen lekuetan baizik ez lortu. Lorpen baten gazi-gozoa: alegia, espainiar nazionalismoak jende gehiagori nazka ematen dioneko lurralde periferikoetan baizik ez lortu izana. Izan ere, espainiar nazionalismoak elikatu duen bipartidismoak (eta viceversa) ahulago bai, baina tente jarraitu du. Gainditzeke du proba hori, oraindik, 2011ko M15en uberan jaio eta 2015eko A20an koskortu egin zen izaki politiko berri hark.

Kontuan hartzekoa da, interesgarri eta eskertzekoa, Gorka Bereziartuak aldizkari honen 2016/05/15eko zenbakian dioena izaki berri politiko horren lorpenaz, EAEri dagokionez (Euskal Herria aipatzen du Bereziartuak, baina azterketa EAEtik bakarrik begiraturik agertu zait niri). Nik bertze hari batetik tiraka azaldu nahi dut, labur-zurrean, fenomeno horri buruzko hausnarrean, Gorkarenaren osagarri: hau da, espainiar nazionalismoaz bertzelako nazionalismoek gainditzeke duten erronkaz.

Hego Euskal Herrian (bereziki argiago Nafarroan) badago masa bat, zeinarentzat autonomia kontuak kontu
espainiar bat baitira 

Frankismoa ofizialki desagertu zenetik hona, fenomeno ezaguna da hauteskunde emaitzetan: nazio “periferikoetako” emaitza desberdinak, zer-nolako hauteskundeak diren; nabarmenago edo apalago, joera bat ikusi izan da hauteskunde deialdi guztietan: estatu obedientziazko indarrek boto gehiago lortu ohi dute hauteskunde orokorretan, eremu autonomikoetako hauteskundeetan baino (horietan ere indar bozkatuenak beti ez izanik). Zerbait adierazten du horrek, Hego Euskal Herrian (bereziki argiago Nafarroan) ere: badagoela masa bat, zeinarentzat autonomia kontuak kontu espainiar bat baitira. Erran nahi baita, masa bat, lasai asko uste duena estatu eremuko gobernagarritasuna estatu eremuko indar politikoei dagokien kontua dela, nahiz eta onartu etxe-eremuko (nazio edo erkidego autonomoetako) indar politikoei dagokiela etxeko kudeaketa. Arrunt bezain bitxia: hauteskunde autonomikoak kontu lokalak izanen bailiran, udal hauteskundeen mailakoak, hor nonbait.
Mentalitate horrek elikatu du estatu eremuko bipartidismoa gure eremuetatik ere, lagungarri izan zaio espainiar nazionalismoak elikaturiko bipartidismo “naturalari”. Eta nekez bai nekez lortuko da bipartidismo horri bizkarrezurra apurtzea estatu eremuan mailua PSOEk izan artean, eta bereziki eremu “periferikoetako” indarrak gihartsu agertu ezean, “sorpasoa” eta guzti.

Bipartidismoa kontserbadore (orain artekoa) edo irekiagoa izan, nola ez oparitu indar “periferikoek” txeke zuri bat espainiar eremukoei, hauxe gainditzeke dugun ikasgaia. Nabarmenago utzi digutena 2015eko A20an koskortu egin zen izaki politiko berri horren lorpenek gurean eta haren porrotak Espainian.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude