Babes eta ekimen berriak batu dira herri galdeketetara

  • Gure Esku Dago egitasmoaren baitan, euskal estatuari buruzko galdeketa egingo dute Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan. Hala iragarri du Uribe Kostako elkarte sustatzaileak. Eskualdeko herri gehiagok parte hartu nahi badute, ateak irekita dituztela gaineratu dute. 2017ko apirilaren 2an egingo dute herri galdeketa.

Sindikatuak, galdeketekin bat

Datorren ekainaren 5ean egingo dira lehenengo herri galdeketak, Azpeitia, Goierri, Debagoiena, Aramaio eta Ispasterren. Kontsulta horiekin bat egin dute ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuetako ordezkariek: “Elkarrizketan jardutea, eztabaidatzea, aurrez aurre jartzea, hausnartzea… eta azkenean jendeari galdetzea normalena delako. Galdetzea da ditugun aferei buruz erabakitzeko modurik onena, arazoak konpontzeko, beren elkarbizitza antolatzeko nahiz aurrera begirako erronkei heltzeko”. Galdetuak izatea eta kolektibo gisa erabakitzea “kohesiorako eta erantzukizunez jokatzeko ariketa ezin hobea da. Gure bizitzak gure esku hartzen baititugu”, adierazi dute.

Debagoienan, 9.139 sinadura

Bestalde, Erain Debagoiena elkarteak jakinarazi du galdeketa egiteko beharrezkoak ziren 6.500 sinadurak gainditu eta guztira 9.139 sinadura jaso direla.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude