Rock and rollaren sua

Bizkaiko Arratia eskualdeko Eskean Kristö taldeko partaideak.
Bizkaiko Arratia eskualdeko Eskean Kristö taldeko partaideak.

Rock and rolla, rock gogorra eta bluesa kemen eta grina handiz jorratzen ditu Arratia bailarako Eskean Kristö taldeak. Kantuak gitarra riffen bidez hasten dituzte, eta gitarren punteoak eta marrazkiak, leloak eta koruak arretaz lantzen dituzte; baita moldaketak ere, oro har, nahiz eta gitarretan oinarritutako doinu gordinak jo.

Pello Artabe (ahotsa), Alex Harillo (gitarra), Aritz Ontalvilla (gitarra), Peio Artetxe (baxua) eta Imanol Arrese (bateria) musikari trebeak dira, eta ekoizpen lan ona egin dute Igor Delgadoren gidaritzapean. Hitzak idazteko eta diseinua egiteko zereginak ere ganoraz burutu dituzte.  

Indar handia transmititzen duten kantuak grabatu dituzte, ozen entzuteko modukoak. Grabazio saioetan parte hartu duten gainerako musikariak ere ederki aritu dira: Zaloa Urain (ahotsa), Bart Farrell (ahotsa), Arratiako Luis Iruarrizaga abesbatza, Jorge Trueba (pianoa), Vicent Zaragoza (perkusioak) eta Mayor Asier Garcia (perkusioak).

Taldearen aurreko bi lanen segida da disko berria –2013an beren kabuz kaleratu zuten sei kantuz osaturiko disko bat eta 2015ean Azote kaldüz diskoa Baga Biga zigiluarekin–, baina kantuetan ukitu eta xehetasun berriak edo desberdinak entzun daitezke, bai doinuetan bai hitzetan.

Taldekideek 70eko eta 80ko hamarkadetako rock-and-rolla eta hard rocka eta 90eko hamarkadako eskandinaviar rocka atsegin dituztela suma daiteke kantuak entzunez gero. AC/DC, The Cult, Guns’n’Roses, Black Crowes, The Rolling Stones, Lynyrd Skynyrd, Jimi Hendrix, Santana, Niko Etxart...

Mikel Laboari eta Benito Lertxundiri egindako erreferentziak aurki daitezke kantuetan, Ramones taldearekin gogoratu dira Ardigaldua kantuan (“Gabak Gabak Hey zoratu gaitu, Gabba Gabba Hey animalia bihurtu”) eta George Orwellen Animal Farm nobelaren zati bat aipatzen dute Ezkurrik onenak kantuan. Ahoan bilorik gabe mintzo dira kantuen bidez: “Txarririk txarrenak ezkurrik onenak jaten jozak” (Ezkurrik onenak), “Usteldu gaitu ustelkeriak” (Radiobenta), “Zu ez, nahi dut beste bat, otso basati lumatuago bat” (Otso basati), “Ez naiz beldur baino ez naiz fio, gezur usaia daukazulako” (Gure bazterrak blues).

Ezkurrik onenak

Taldea: Eskean Kristö

Diskoetxea: Baga Biga, 2016

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude